Urtea amaitzerako, Euskal Herriko Mendi Federazioak argitaratu ditu 2019ko Euskal Herriko Txapelketak izango diren lasterketak eta datak:

Lehena, ultra distantziako lasterketa izango da, Leitzan (Nafarroa). Maiatzaren 18an izango da Euskal Herria Mendi Erronka, eta azken urteetako lasterketarik onenetako batean jakingo da 2019ko ultra txapelduna. Lasterketak, 67 kilometroko luzeera eta 3600 metroko desnibel positiboa ditu. Lasterketaren garaileen artean, izen handiak aurkitzen dira, besteak beste, Dani Agirre, Elena Calvillo, Julen Mtnz. de Estibariz, Oihana Kortazar…

INFORMAZIOA

Lineako txapelketa, ekainaren 16an jokatuko da Tolosan (Gipuzkoa). Bere bosgarren ekitaldia izango du aurtengoan Tolosaldeko 3 Tontorrak lasterketak, eta bertako lasterketan ezagutuko da txapelduna. Lasterketa gogorra da Tolosakoa maratoi neurrikoa izateko; 43 kilometro eta 2900 metroko desnibel positiboa. Iazko garaileak. Oier Ariznabarreta eta Maite Maiora izan ziren. Izen-emateak, martxoaren 1ean irekiko dira.

INFORMAZIOA

Azkenik, Intzan (Nafarroa) eta irailaren 14an, Ttutturreko kilometro bertikalak emango die amaiera txapelketei. Nafarroako Araitz bailaran kokatzen den herri txikiak, hirugarren ekitaldia izango du aurtengoan. Datuak, esanguratsuak dira; 3,85 kilometro eta 963 metroko desnibelari aurre egin beharko diete korrikalariek.

INFORMAZIOA