Asteburu honetan ere makina bat lasterketa ospatzen dira Euskal Herrian zehar. Goazen garrantzitsuenak aipatzera:

Larunbata

Udaberriko Igo Uzturreko Igoera: Tolosako mendi adierazgarrienaren igoera-jaitsiera ospatuko dute estreinekoz. Irteera eta helmuga herriko Larramendi auzoan izango da eta ibilbideak 9km eta 600 metro desnibel positibo izango ditu. Ibilbide ederra mundu honetan probatu nahi duenarentzat eta baita ere, Garin bezalako korrikalari mitikoak ezarri zituzten markak testatzeko ere balioko du. Izen ematea doakoa izango da goizeko 10etatik aurrera, lasterketa hasi baina ordubete lehenago. 10etan ere oinezkoen irteera egingo da ibilbide berdinetik, korrikalariak animatu ahal izateko. Uzturreko tontorrean trikitilariak izango dira, plazan Irene Caminos-en erakustaldia (espainiako trialsin txapelduna), txosna eta abar. Plan ederra larunbata goiza pasatzeko!

portada

Igandea

XIII Lakuntza-Aralar: urte asko daramatzan lasterketa, Lakuntzatik hasita Aralar Parke Naturalean murgiltzen dena. Lasterketa ederra eta aukera luze eta motzarekin: 24,7km eta 1114metro desnibel positibo edo 13,3km eta 640 metro desnibel positibo. Dortsalak eskuragarri oraindik bi lasterketatan.

III. Intxitxu Trail: Oiartzungo herrian ospatuko dute 3. urtez herriko mendi lasterketa. Hauek ere bi ibilbide eskaintzen dituzte: 29,5km eta 1700 metro desnibel positibo eta 15,5km eta 760 metro desnibel positibo. Dortsalak eskuragarri daude bietan ere eta harritzekoa bada ere, lasterketa motxean jende gehiagok eman du izena.

Kosta Trail: Sopelan egiten den lasterketa, dagoeneko 11 urte bete dituena. 30km dituen ibilbide bat, maratoi erdi bat, 10kilometrotako lasterketa motza eta familiartean egiteko mendi martxa eskaintzen dute. Bi lasterketa luzeak egiteko dortsalak agorturik daude.

Aiako V. mendi lasterketa: 15km eta 822 metro desnibel positibo dituen ibilbidea prestatu dute 5. urtez Aian. hamaiketako ederra egin ohi dute lasterketa amaitzerakoan. Dortsalak oraindik eskuragarri.

Asteburu on!