Ostiral arratsalde fresko baten aurrean gaude. Ainhoak irriparre batekin egiten digu ongietorria, Zegamako Txanton tabernan. Infusio bat, bi kafe eta helatu bat bakarrik dugu mahai gainean. Ez dugu presarik, lasai hitzegiteko prest gaude. Luze eta zabal hitzegin dugu. Ainhoa entzuteko eta bere ikuspegia gurekin tartekatzeko ohorea izan dugu. Gustora aritu gara oso.

Ainhoa Txurruka. Zegama, 1979. Askorentzat ezezaguna, ez baitu bertako lasterketetan parte hartzen. Izan ere ez du inoiz lasterketa batean parte hartu. Hala ere bere izena munduko lasterketa esanguratsuenetako batekin dago erabat lotuta. Zegama-Aizkorriko zuzendari dugu Ainhoa Txurruka.

Zein da  Ainhoa? Nola iristen zara  Zegamako buru izatera ?

Zegamako neska arrunt bat naiz. Mendia beti gustoko izan dudana, nahiz eta inoiz ez dudan bertan korrikarik egin. Zegamarra izanik proba ospatu zen lehenengo urtetik ezagutzen dut lasterketa. Ez hori bakarrik, Alberto Aierbe, bertako zuzendari teknikoa, nere osaba da.

 

Ibilbidea egitea bururatu zitzaionetik ez da egun bat bera ere pasa proba buruan eduki ez dudanik. Aurreneko urteetan Alberto zen buru nagusia baina probak garrantzia hartzen zuen einean beste mota batzutako lanak burutu behar ziren, burokratikoak hain zuzen ere, eta modu natural batean ni hasi nintzen berari laguntzen. Gaur egun ni naiz federazio eta kanpoko lasterkariekin harremana mantentzen duena, eta Alberto ibilbidearekin zerikusia duen gauzetaz arduratzen da.

 

ainhoa txurrua

 

Beraz esan daiteke lan zikina zuri pasa dizula….

Esan daiteke mota hontako lasterketa bat antolatzeak atzeko lan handia dakarrela, eta lan hori ez da hain polita izaten. Teknologiak aldatzen doaz eta komunikazio sistema hauetara familiarizatuta egotea ezinbestekoa zen. Mota honetako lasterketa bat antolatzeak urte osoko lana eskatzen du. Lan taldeko inor ez da honetaz bizi, inor ez dago liberatuta, dena, “por amor al arte” egiten da eta dedikazio handia eskatzen du. Probarako 3 hilabete falta direla oso ohikoa bihurtzen da egunean 5 ordu lo egitea. Nere lan eguna amaitzean, Zegamako lana hasten da.

 

Zer suposatzen du lasterketak Zegamako herriarentzat?

Lasterketa Zegamako herriarentzat urteko egunik garrantzitsuena dela esan daiteke. Bere jatorria ” Aizkorri lagunak ” etik dator, uztailean ospatzen dena. Zegamatik hasi eta Aizkorri puntara oinezko martxa batean datza. Albertoren ikuspegi ona eta Antxon Bandresen ekimenak proba antolatzea ekarri zuen. Hasera batean partehartzea ez zen oso ugaria, baina Zegamako herria erabat murgildu zen lasterketarekin. Herriko helduenek ere beretzat jotzen dute lasterketa. Bilbotar batek Gugenheim beretzat jotzen duen bezalaxe Zegamatarrrak  harro  daude lasterketarekin.

Anekdota bezala, Joan Sola (Salomon Marketing)  Zegamara etorri zen lehenengo aldian bertako 3 edadeko gizon zeuden elkartean bazkaltzen. Beraiek etzekiten zein zen Joan, eta bazkalostean apaletik bideo bat hartu eta jartzea erabaki zuten. Zegama-Aizkorriko maratoia zen, eta ixil ixilik jarri ziren telebistari begira. 3 gizon horiek Joan-i bere herrian zer ospatzen zen erakutsi nahi zioten, eta noski Joan erabat txunditurik geratu zen.

DSC03804

 

Ze lasterkarik harritu zaitu gehien urte hauetan zehar?

Neskatan Irene Sarrionandiak. Bere ibilbide guztiagatik. Mendi lasterketetan lehenengotarikoa izan zen Euskalherri mailan.

Mutiletan Ricardo Mejia, bere istorioak txunditzen nau. Bere humiltasuna, filosofia, jatorria,….

 

Zer eman dio Kilianek Zegamari?

Kilianek asko eman igu. ” Zegama is Zegama” esaldiak famatu bihurtu du. Munduko korrikalari onenak bere egutegian Zegama ezinbesteko lasterketa bezala hartzeak ikaragarri eskertzen diogu. Baina Kilianek orokorrean asko eman dio lasterketei, ez bakarrik Zegamari. Kirol honi, Prime Time-ean minutu bat eskeintzea,  handia izan da  eta hori Kilian-ek lortu du.

 

Eta tortillari buelta emanez…zer eman dio Zegamak Kiliani? 

Zegamak Kiliani euskaldunek mendizaletasunarekin dugun lotura erakutsi dio. Ideia bat egiteko iaz Estatu Batuetako lasterkariek etzuten ulertzen nola joan zezakeen hainbeste jende mendira beraiei ikustera egiten zuen eguraldi txarrarekin, eta erantzuna erreza zen. Euskaldunak txarra egiten duenean ere mendira joaten dira. Gainera Kilian Zegamara etortzen denean etzaio izar bat bezala tratatzen, beste bat bezala baizik. Tratu familiar hori uste dut asko eskertzen duela eta berarentzat Zegamara etortzea opor txiki batzuk hartzea bezala dela uste dut.

Bide batez esan baita ere Zegama herriak, antolakuntzak, lasterketak….Kilianeri merezi duen omenaldia egingo diola. Larunbatean izango da. Beraz betirako lotuta geratuko da Kilian Zegamarekin.

 

DSC03806

Nola ikusten duzu Zegaman etorkizuna?

Printzipioz horrelako lasterketa batek osasun ona dauka.Baina niri beste gauza batzuk kezkatzen naute, adibidez aurten berrikuntzarik eduki ez izana. Izen emate gutxiago izango genituela aurten uste nuen, krisia dela eta, baina ez da hori gertatu. Babesleek esfortzu handia egin behar dute eta noizbait hutsegitearen beldurra ere hor dago. Eta azkenik nere energiak kezkatzen nau, nahiz eta gaur egun hasieran nuen pasio berberarekin aritzen naizen, noizbait hutsegin dezaket.

 

Nola ikusten duzu mendi lasterketen etorkizuna?

Uste dut mundu honek osasun ona duela eta boom batean sartuta dagoela. Beraz etorkizun oparoa duela uste dut.

 

Bukatzeko…Zegamarako pronostiko bat?

Jajaja,hori pribatua da, …baina lehia ziurtaturik dago.

Eskerrikasko Ainhoa, eta espero dugu berdin jarraitzea.