Lasterketa ugariren berri eman du kazetari ezagun honek.

Lasterkari ugari elkarrizketatu ditu eta erantzun ugari jaso.

Lasterketa ugari egin ditu, bai kanpotik baina baita barrutik ere.

Eta erantzun ugari izan dira kazetari honek eman dizkigunak.

Ezagutu dezagun…Aitor Elduaien (1975, Tolosa, Gipuzkoa).

 

 

1. Zein da Aitor Elduaien?

Aitor, 2 alabei lotua dagoen aita kazetari bat da. 1975. urtean jaioa, kirolzale eta kirolari afizionatua.

2. Noiz hasi zinen irratian?

18 urterekin Euskadi Gaztean hasi nintzen, ondoren Euskadi Irratiko kiroletara pasa nintzen. Berria eta Hitza egunkarietan ere izan nintzen,..eta azkenik Hiru Erregeen Mahaia irrati saioan nabil duela 5 urtetik hona.

 

3. Eta kirolean, noiz hasi zinen?

Futbolari fustratu bat naiz ni ere. Lehengokoak-en aurka partida bat jokatu genuen nere urtebetetze egunean. 13-0  galdu eta ez nuen minutu bakar bat ere jokatu. Punto final.

“Mediofondismoa” ere ikutu nuen, 15 urterekin 2:52 egiten nuen milakoan.

 

Nire aurreneko duathloia Getxokoa izan zen 18 urterekin. Ondoren, lizentzia atera eta serioski Zarauzko Triathloia prestatu nuen 2009 an. (3-80-20).

Ordutik 3-4 triathloi egiten ditut urtean, prestakuntza handirik gabe.

Orain arte mendi lasterketa bakarra egin dut, baina aurten triathloiak baino mendi lasterketa gehiago egingo ditut. 

4. Triatloiarekin alderatuz zein iritzi duzu mendi lasterketataz? Zein nolako nibela ikusten duzu?

Mendi lasterketak hasieratik ezagutzen ditut Rosa Lasagabaster, Asier Lasa, Urdanpilleta etabar zeudenetik, eta azken urte hauetan izan den boom-a ondo antzeman dut. Triathloiean ere antzeko zerbait gertatzen da, dortsalak agortzen dira baina kirol honen basea handiagoa da, askoz atzeragotik dator, eta prestakuntza ere askoz ere landuagoa dago. Jokin Lizeagak behin baino gehiagotan esan izan du, mendi lasterketetako prestakuntzaz oraindik ezjakintasun handia dagoela eta orain arteko dana esperimentuak baino ez direla.

Triathloiean erabiltzen den formula bat federatuak eta kluben kide diren lasterkariek lehentasuna dutela da. Horrela klub baten izen ematea eta federatua izatea saritzen da. Mendi lasterketatan ez dut horrelako gauzarik ikusi orain arte, norbera normalean bakarrik joan izan ohi da lasterketetara. Hori ere mendira iritsi daiteke martxa honetan.

Bestalde triathloi bat antolatzea federaziotik kanpo oso zaila da. Baimen dezente eskatu behar dira, eta adibidez errepide bat moztu nahi bada federazioaren babesa behar duzu kasu askotan. Mendi lasterketa gutxi dira aldiz, federazio barrenean daudenak eta gehienak pribatuak direnez errezagoa da bat antolatzea. Araudia ere triathloian federazioak ezarritakoa da kasu guztietan eta mendian antolakuntzak erabakitzen du.

Triathloia olinpikoa izanik bekak ere baditu oso maila altuan bazabiltza, baina laguntza hauek oso gutxik eskuratzen dituzte, beraz profesionalizazio maila bi kasuetan oso antzekoa ikusten dut.

Nibel handia ikusten dut. Ez da kasualitatea hor aurrean ibiltzen direnak hor ibiltzea. Gogor entrenatu dute eta ondo adaptatu dira mendira. Egia da baita ere, base ona egoten denean gaur egun dauden errekorrak errez eroriko direla baina gaur egun bai, nibela altua da.

Eta azkenik esan, triathloi bat ikustea, askoz errezagoa dela. Badira gune batzuk, kirolariak 3 aldiz gutxienez igaro behar dutena, eta hauen erreferentziak dituzu ia aldiro. Mendiko lasterketatan, mendira igotzen bazara, puntu horretan bakarrik ikusiko dituzu. Irteeran gelditzen bazara aldiz, irteera eta helmuga soilik. Niri, lasterketaren gorabeherak kontatzeko askoz ere zailago egiten zait. Helmugatik gehiagotan pasako balira, edota kotxez azkar iritxi daitekeen puntu gehiago balira, askoz hobeto egongo litzateke, baina hori bai, ibilbidearen erakargarritasuna mantenduaz.

aitor gorbeia

5. ¿Nori egingo zenioke irratian elkarrizketa bat?

Beti nahi izan dugu, Kilian elkarrizketatu. Baina euskeraz ez dakienez, ezin izan dugu inoiz egin. Egia da, Zegama-Aizkorriko lasterketan, beti izaten dituela gurekin adeitasunezko 3 minutu, eta berarekin hitzegiten dugula, baina inoiz ez diogu egin barne-barneko elkarrizketa bat.

Gaizka Itza eta Asier Urdanpilletari ere egingo nizkieke. Uste dut gauza asko dutela kontatzeke.

EUSKALTRAIL LOGOA.1

 

 

ON

 

Kirol bat? Triathloia.

Lasterketa bat? Iada desagertua dagoen Euskal Bizikleta. Mendian berriz, Zumaia-Flysch.

Lasterkari bat?  Garin-darrak. Juan Mari, Peio, Eneko,…Mendian, Rosa Lasagabaster .

 

OFF

Festa batzuk?  Karnabalak.

Bizitzeko herri bat?  Tolosa.

Umeekin igande batean?  Ahal bada, mendira. Parkea=pereza eta kotilleoa.

Udara ala negua?  Udara eta udazkena.

Oporretara, gustora nora?  Iparrameriketako Parke Naturalen Ruta egitera, autokarabana batekin.

Janari bat?  Txuleta bat piperrekin.

Edari bat?  Ura eta sagardoa.

Abesti bat?  REM taldearen  “Losing my religion”. Bestela, Ruper Ordorikaren edozein.

 

ESKERRIKAKO  AITOR !!

 

 

interesport