Igandea. Goizeko 9 ak. Apirilak 2. Euri arina eta zeru estalia. Hotza goietan.

300 lasterkari irteera puntuan.

Lasterketa azkarra ateratzen da eta Udanarako zenbait lasterkarik aurre hartzen dute dagoeneko.

Aitor Ajuria,Markel Urigoitia, Ekaitz Kortazar eta piskat bat atzerago Iban Letamendi,Aritz Kortabarria,…

Udalaitz mendirako bi otxandiotarrak aurretik zijoazten dagoeneko eta ordundik aurrera lasterketa osoa bakarrik egin dute, elkarrekin.

Behin Arrasateko kaleetan azken metroetaz disfrutatzea erabaki zuten eta bi herrikideak elkarrekin sartzeko erabakia hartu zuten 1:54 denborarekin.

Atzetik Aritz Kortabarria herritarra sartu zen jeitsieran denbora murriztuz minutu terdira eta oso gertu Ekaitz Kortazar.

 

Neskatan azkarrena  Oihana Azkorbebeitia izan zen eta ez zuen aurkaririk aurkitu.

Hasiera hasieratik aurrena jarri zen eta Arrasaten denbora bikaina eginez sartu zen 2 ordu et 13 minuturekin.

 

 

Atzetik 9 minututara bigarren sailkatua sartu zen ,Maite Etxezarreta, atzetik aurrera zetorrela eta hirugarren postuan Mayi Mujika sartu zen.

Goiz bikaina eta ambiente oso ona Arrasateko kaleetan eta nahiz eta eguraldiak laguntzen ez zuen arren Udalaitz mendian ikusle dexente bildu zen.

SAILKAPENAK HEMEN