Ordu gutxi batzutan baina Aloña infernuaren ordez zeruan bilakatu zen korrikalari, ikusle eta antolatzaileentzat. Lainorik ez bidean.

Atzo goizean Oñatin Aloñako Igoera lasterketa beteranoaren beste edizio bat lehiatu zen, ibilbide berriaren 4. edizioa zehatz esanda. 22,5 km eta 1850 + .

Dortsalak agortuta eta mendiak jendez gainezka. Izan ere eguraldia alde zegoen. Zeru oskarbi batek infernua baztertu zuen.

 

Kirol arloan aipatu beharrekoa  Imanol Goñi  korrikalariaren garaipena. Faboritoa zen ia 300 korrikalarien artean eta lehen kilometrorako dagoeneko lasterketa buruan zen eta ez zuen postu hori askatu helmugara iritsi arte. Aloñako tontorrean 2 minutuko aldearekin iritsi zen eta azken jeitsiera luzea 3 minutuko aldearekin ekin zion.

Azkenik 2:05 denborarekin iritsi zen Oñatiko plazara, ikusle, merkurio eta infernuko beroaz lagunduta.

Dagoeneko 2 garaipen eta bigarren postu bat du ibilbide berri honetan.

Atzetik minutu terdira bigarren postuan Julen Martinez de Estibariz iritsi zen eta bere atzetik beste minutu batera Joxe Amunarriz . Eta Beñat Katarain eta Asier Alonso ere hurrenez hurren iritsirik lehen 5 postuak nahiko segidan iritsi ziren 3 minuturen barruan.

Neskatan  Maite Maiora  hasieratik lehen postuan jarri zen. Baina ez zuen lasterketa erreza, izan ere irteera puntuan  Oihana Azkorbebeitia eta Maria Zorroza lasterkariak zeuden.

Aloñako tontorrean minutuko aldea ateratzen zion Maitek  Oihana Azkorbebeitia ri eta 2 minutu  Maria Zorroza ri.

Antolakuntza bikaina, ibilbide zoragarria eta guztiz asentatuta dagoen lasterketa da Aloña eta korrikalari askoren faboritoetako batean bilakatu da.

SAILKAPENAK HEMEN