Euskal Herriko Mendi duatloien liga, hasi berri dugu Ibarran (Gipuzkoa). Azken urteetan izaten ari den gorakadaren arrazoietako bat, Donostian jaio, Errenteriarra den eta Irunen bizi den neska honen presentzia nabaria izan da zirkuituan zehar. Azken bi urteetako irabazlea izan da nesken artean. Denboraldia oraindik hasi ez duen arren, bere esperientziak kontatu nahi izan dizkie, EUSKALTRAILeko jarraitzaileei. Ea zer kontatzen digun…Amaia Luquinek (Donostia, 1979)

 

1.- Zertan egiten duzu lan?

IVEF ikasi nuen, eta Heziketa Fisiko eta Fitness-eko diziplina ezberdinetan irakasle izan nahi dutenen irakasle naiz. Adibidez, spinnineko irakasle izateko behar den formakuntza ematen dut.

 

2.- Noiz sartu zinen kirol munduan?

10 urtekin edo saskibaloian hasi nintzen. Je, je. 22 urte izan arte jokatu dut Errenteriko taldean eta ondoren Gasteizeko unibertsitario taldean. Gasteizen nengoela, lehen aldiz klasekoekin Pirineotara joan nintzen eta… Saskibaloia alde batera utzi eta mendira bota nintzen. Orduan hartu nuen lehen aldiz BTT-a !!Ja, ja..

 

3.- Etxean beste kirolaririk baduzu?

Aita futbolean eta pilotan ibiltzen zen. Kirola kristona gustatzen zitzaion. Anai txikia ere korrika ibiltzen da,Cross eta pistan.

 

4.- Noiz izan zen zure lehen hartuemana mendiarekin? Eta bizikletarekin?

Ba horixe, lehen esandakoa. 22 urterekin klasekoekin Pirineotara irteeratxo bat egin genuen eta… Handik aurrera mendian ibiltzen hasi nintzen. Txirrinda beranduago izan zen, 24 urte inguru nituenean.

 

5.- Nolatan hasi zinen duatloietan?

Ba konpetitzea faltan botatzen nuen (lehen partidoak eta…) eta internetez xirikatzen hasi nintzen eta… Garai hartan mendiko duatloirik ez zegoen hemen. Bakarrik Copa de España de duatlón cross eta Green Cup kopa. Hauetan hasi nintzen gora eta behera mendi duatloiarekin. Karreterako duatloia eta Triatloia ere probatu nituen orduan, baina… igerika atzera egiten dut aurrera beharrean eta karretera… Mendia maite dut eta askoz ere gehiago disfrutatzen dut bertan.

 

6.- Astean zehar zenbat ordu entrenatzen dituzu?

Aurten gutxiago!!! Ez nago oso forman!!! jaja. Pasa den urtean zintzo xamar ibili nintzen… ba txapelketak baino lehen 3 egun astean, btt horietako bat luze eta beste hiru korrika, horietako bat edo 2 depende mendian. Transizioak ere entrenatu behar dira, eta egun batzuk txirrinda utzi eta pare bat kilometro korritzera ateratzen naiz. Ordutan ez dakit esaten. gero txapelketakin, gutxiago noski.

 

7.- Babeslerik ba al duzu?

Babeslerik??? Jajaja. Ni “paquete bat” naiz eta !!! Haber, BUSSETUS markak arropa jartzen dit eta listo. Badakit non nagoen eta naiz eta jendeak batzuetan esan mugitu beharko nintzela zerbait lortzeko, ez naiz gustora sentitzen lan hori egingo banu eta… Ba horixe.

 

bussetus

8.- Zer duzu nahiago korri egitea ala bizikleta?

Galdera oso erraza !!!Txirrinda por muchooo !!!! Ja,ja

 

9.- Zer suposatu zuen zuretzat, Euskal Herriko zirkuituko irabazle izatea?

Ba lehenengo urtean, helburu emozional eta sakon batek mugitu ninduen egitera eta irabaztea. Aita joan berria zitzaigun kantzer luze puta baten ondoren, eta ez dakit, berarentzat korritu nuela esan dezaket… oso polita izan zen. Pasa den urtean, serioago entrenau nuen eta entreno guztien emaitzak jaso nituela esango nuke. Asko disfrutatu nuen nere buruari gehiago eskatuz eta ikusita erantzuten zuela.

 

10.- Inoiz lesio garrantzitsurik izan al duzu?

Ba egia esan ez… Beti nabil nere lumbareekin bueltaka, baina lesio seriorik inoiz.

 

11.- 2013ko objetibo nagusiena?

Ba oker xamar hasi da denboraldia neretzat lana dela eta… Urrirarte ezin naiz hasi txapelketetan, baina tira, hasi eta ahal duguna egingo dugu ezta?

 

12.- 2014ko Euskaltrail egunean ikusiko al zaitugu?

Ea horrela den!!!

 

amaia luquin2

ON

 

1.- Mendia ala errepidea? Mendia dudarik gabe.

 

2.- Mendiko bizikleta ala errepidekoa? Puuffff. Mendikoa!!!! Baina “por muchooo” !!!

 

3.- Duatloirik gogokoena? Beno ez da duatloia, baina hemen Bidasoaldean Burdin Raid izeneko karrera bat egiten da. Piraguan Bidasoa ibaia jaitsi, Bttarekin Aiako Harrietara igo eta bertan hiru pikoak egiten dira. Hau da nere egutegiko karrerarik berezi eta polittena.

 

 3.- Inoiz egindako lasterketarik gogorrena? Duatloietan, orain dela urte batzuk Andorran egindako Salomon copako Goi mendi duatloia, kriston desnibela, zirkuitoko lehen postua jokoan eta korrikako jeitsiera guztia oinen orpoko azala altxatuta egin behar izan nuen.15 egun oin puntetan ibiltzen pasa nituen !!

 

4.- Duatloietan egindako lagunik onena? Nere, gizona, Iker. Ja,ja. Berak badaki nere burua estrujatzen eta askotan punttu bat gehiago ematera behartzen nau. Karrera garrantzitsuenetan, ondoan izan dut beti egurra ematen!!! Karrerak alde batera utziaz, Ima Rafael esango nuke. Aspaldi ez gaudela elkarrekin, baina ibiltzen ginenean, laguntasun politta izan genuen.

 

5.- Bizikleta bat? Nirea, ja,ja. Egungo txirrindekin alderatua, burni bat dela esan genezake, baina gustora joaten naiz berarekin. Jaja

 

6.- Oinetako marka bat? Puuuff. Ba begira, ez naiz ni oso puntillosa gauza horietan. Salomon erabiltzen dut nik menditik korritzeko. Asics-a ere probatu dut, baina… ez naiz gustora ibili. Karreteran ordea orain arte Asics, eta aurten lehenengoz Adidas Bost probatu ditut eta gustora nabil beraiekin. Anaiak dio “ k son para correr rápido”, baina nik… ez dut asko nabari. Jaja. Ez naiz oso aditua gauza huetan….

 

7.- Txirrindulari bat? Bere lana eta familiagatik, larunbat goizean 8.00tan txirrinda hartu eta honetaz pare bat orduz gozatzen dakien edonor.

 

8.- Entrenaldi gustukoena? Denboraldia hasi baino lehenagoko, btt buelta luzeak lagunartean. Denboraldian, egurra ematera atera eta indartsu aurkitzen zaren guzti horietan!!!

 

9.- Lasterketa batean oroitzapen txarrenaSeguraski Gorlizeko triatloi batean, ez dakit zein urtetan. Erdi itota atera nintzen olatuengatik itsasotik, eta moto batek gure karrila inbaditu zuen eta kriston ostia hartu nuela txirrindan!!! Anbulantzian bukatu nuen karrera… Mendian ez dago ez olatu ezta motorik ere !!!! jaja.

 

10.- (Hitz batean) Doping-a TRANPA !!!!

 

amaia luquin3

OFF

 

1.- Arraina ala haragia? Arraina.

 

2.- Edari bat? Ura.

 

3.- Azkeneko parranda? Larunbatean, ja,ja. Lagun baten ezkontza izan nuen !!

 

3.- Irla baterako hiru gauzaEtxekoak eramango nituzke zaku handi batean, besterik ez. Han moldatuko ginen denen artean, ja,ja.

 

4.- Oporretarako mendia ala hondartza? Mendia !!

 

5.- Afari perfektuaFamiliartean osatutako mahai ingurua. Kandela goxo batzuk eta Ikerrek egindako txitxarro bat patatekin labean.

 

6.- Monumentu bat nori? Amari. Ez dut hitzik berarentzat.

 

7.- Abestirik gogokoena? Ummmm. Depende momentua… pare bat ditut buruan. Ez nuke jakingo bat esaten. Oso musika zalea naiz…Karidadeko Bentaren, «Gure negua» berezia da neretzat.

 

8.- Zer duzu gorroto? Saiatzen naiz gorroto hitza nere hiztegiaren barruan ez izaten. Gorrotoak min handia eragin dit eta nolabait kudeatzen ikasten saiatzen ari naiz.

 

9.- Galtzeko leku batAiako Harriak.

 

10.- Amets bat Batzuk bete ditut, baina…Ez dakit, egunen batean suhiltzaileko opoa ondo egitea.

 

Milesker Amaia eta zorte on !!

Unai Ugartemendia