2012 an Oihana Kortazar eta Ana Conde irteera puntuan ikustea erakustaldia izango zenaren ziurtagiria zen. Oihana ia bere onenean eta Anak gogor estutzen zuen. Orio, Pagoeta eta hainbatetan izandako lehiak gogoangarriak dira.

Urte eta erdi geroago gogor itzuli da. Oso gogor eta Espadaneko maratoiean eta Alto Sil en erakustaldiak eman ostean Zegaman ikusi nahi duela bere burua dio.

Ezagutu dezagun hobeto Ana Conde. Gasteiz , 1980.

Nor da Ana Conde?

Kirol arloari dagokionez, korrika egitea beti gustatu izan zaion pertsona bat naiz eta konpetizio munduan, ixilik baina fruituak lortuz sartu dena.

Pertsonalki, kirola bizi filosofia bezala ulertzen duen persona bat naiz, natura gozatzen duena, momentuak bizitzea atsegin zaiona, nire lagun eta txakurrataz disfrutatzen duena…

Asfaltoan ibili zara betidanik korrika, 2008. urtean mendia lehenengoz probatzen duzun arte. Zergatik aldaketa hori ? Mendiak bete egin zaitu ?

Betidanik egin izan dut korrika baina nire lagun batek konpetizora bultzatu ninduen arte, ez nintzen ohartu bertan nituen aukerei buruz. Hau nire hiriko Herri Krosa batean gertatu zen, non bertan atera eta lasterketa irabazi nuen. Bertan hasi zen nire asfaltoaren aroa. Zenbait urtez egin nuen korrika asfaltoan, Gasteizko maratoi erdia irabaziz eta Behobian bigarren izatera iritsi nintzelarik.

Halara ere, asfaltoan zerbait falta zitzaidan eta mendiak betetzen zidan hutsune hau, askatasuna, emozioa eta mendiaren bizipenak. Batzuetan nire kaxara egiten nuen korri mendian nire txakurrarekin eta ustez, ondo moldatzen nintzen. Urkiolako maratoi erdian parte hartzera animatu nintzen eta irabazi egin nuen. Orduz geroztik, mendian egiten dudan lasterketa bakoitzak sortzen didan adrenalinak, trailruning munduari erabat engantxaturik nauka.

Esaiguzu nola sentitu zaren hainbeste denboran konpetiziotik hurrun: zure lesioa, ebakuntza eta ondorengo reabilitazioa.

Nire lesioak izan duen gogorrena, errekuperatzearen ezjakintasuna izan zen: ez nekien errekuperatzerik izango nuen, mendira bueltatzeko gai izango nintzen eta nola ez, berriz ere lehiatzeko gai izango nintzen ala ez (Anak aldakako lesioa bat zuen, labrumaren haustura). Ez nintzen ordurarte inoiz ere lesionatu eta beraz, urtebetez geldirik egotea oso gogorra izan da.

Baina geldialdi honek korrikalari bezala hazten asko lagundu nau, zer nahi dudan jakiten lagundu dit eta hori lortzeko gogor la egitera bultzatu nau. Nire kasuan, pazientziak, iraunkortasuna eta erreabilitazio lan izugarria izan da hain ondo errekuperatu eta nagoen sasoi ona lortzeko gakoa.

Bide batez, antzeko egoeran dauden edo egongo diren guztiak animatu nahi ditut eta nahai izatea ahal izatea dela gogorazi nahi diet; buruz indartsu izaten, pazientzia izanda eta adituei amen eginez, edozein egoera gainditu daiteke.

Lesioa jasan baino urtebete lehenago maila ederra erakutsi zenuen, zenbait lasterketa irabazi zenituen eta Oihana Kortazarrekin lehia ederrak izan zenituen. Ana Conde hori berriz ikusiko dugu ?

Niri dagokidanez, dortsal bat janzten dudan momentutik aurrera dena ematen dut. Orduan ez nengoen lasai ez bait nekien nire minak nondik zetozen eta ez ninduten lasai korri egiten uzten.

Orain nire egoera fisikoa ona da, ez dut minik eta nire aldaka %1ooa dago; iraunkortasuna eta entrenamenduaz orduan emandako maila gainditu dezaket eta maila handia duten korrikalariekin lehiatzeko gai izango naizela uste dut, Ohiana Kortazarrekin adibidez.

ana y oihana

Zein helburu dituzu aurtengo urtean, nahiz eta zure lesiotik irten berria izan ?

Oraintxe hasi naiz berriz ere lehiatzen eta sasoi honetarako ez dizkiot helburu asko jarri neure buruari. Geratzen diren espainiako kopako frogak egin nahiko nituzke baina sponsorrik ez dudanez, ezingo ditut denak egin.

ZEGAMA-AIZKORRI egiteko irrikitan nago, ez bait dut inoiz egin eta berau iruditzen bait zait maila goreneko korrikalariekin lehiatzeko aukera onena.

Aurten espainiako txapelketa izango den CAMILLE EXTREME ere egitea gustatuko litzaidake, frogaren gogortasuna eta aldi berean inguruko edertasunak asko erakartzen bait nau.

Noizko Espainako Kopa ?

Aurten 5 frogaz osatzen da eta hauetako 3, Bartzelona, Lleida eta Lanzaroten ospatuko dira. Sponsor baten laguntzarik gabe bidaiatzea, ahalegin ekonomiko handia eskatzen dit eta oraintxe, ezingo nioke aurre egin; hala ere, berriz kopan lehiatzea gustatuko litzaidake egunen batean.

Posible ikusten al duzu Euskal Selekzioako kide izatea ?

Ez dakit zeintzuk diren selekzioko kide izateko irizpideak baina oraingoz ez dut kide izateko gonbidapenik jaso.

Nola ikusten duzu maila zure beragerpenaren ondoren ?

Beno, froga gutxi daramatzat baina ikusi dudanez, geroz eta emakume gehiago lehiatzen dira eta horrekin batera, duela urte batzuk zegoen maila hobetuz.

ON

-Lasterketa bat?  Espadango maratoia

-Korrikalari bat? Kilian, mendiarekiko erakusten duen maitasunarengatik

-Mendia edo asfaltoa?  Mendia

-Mendi lasterketatan egin duzun lagun onena? Bat bakarrik??? Zortez, lagun asko egin ditut.

-Zapatila marka bat?  Salomon

-Entrenatzeko leku bat? Gasteizeko mendiak

-Pulsometroa ala sentsazioak? Sentsazioak

-Egin nahi duzun lasterketa?  Zegama

-¿Euskal korrikalari onena?  Ohiana Kortazar dudarik gabe

OFF

-Janari bat?  Bakailua bizkaitar erara

-Edari bat?  Sagardoa

-Oporretara joateko leku bat? Asturias

-Noiz egin zenuen negar azkenekoz?  Duela gutxi, nire txakurra Zaski hil ostean

-Monumentu bat… Zintzotasuna

-Azken parranda?  jj Bilboko festak

-Gorroto duzun zerbait? Faltsua izatea

-Negua edo udara? Udara

-Amets bat? Tontor garaienak igotzea gehien gustatzen zaidana egiten, mendietatik korri egitea