Antxon Burcio (Legazpi, 1956) Euskal Mendi Federazioko Mendi Lasterketen Zuzendari Teknikoa da.

Hau da bere iritzia mendi lasterketeei buruz.

 

 Zein da EMF ren eginkizuna mendi lasterketetan?

Euskal Mendi Federazioak, lasterketeei ofizialtasuna ematen die.

Lasterketak sortu zirenetik ofizialtasun hau egotearen beharra somatu zen eta urtero irailean konbokatoria bat egiten da lasterketekin egutegi bat egiteko.

Gaur egun 9 lasterketek osatzen dute egutegia. 2 Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan eta 1 Iparraldean.

Egutegia zabala da eta urtez urte egutegi ofiziala osatuko duten lasterketak aldatzea da helburu.

 

Baina kostu bat dauka horrek, ez?

Bai.Lasterketa bat egutegian sartzeak 1000 euro balio ditu. Baina hor gastu hauek sartzen dira: Ofiziala izateaz aparte,3 epaile izango ditu, dorsalak ,seguruak eta kronometrajeak ere barne ditu.

Antolatzaile oro libre da zerbitzu hauek hartzeko edo ez. Askok bere kabuz antolatzen dute, kostu hauek beste alde batetik etorriko zaizkielarik, epailerik  gabe etabar eginiko lasterketetan korrikalariak erabakitzen du lasterketa ondo dagoen antolatua edo ez. Gu ez gara lasterketa horietan sartzen , alderantziz, lasterketa asko egoteaz pozten gara.

3 epaile ematen ditugu eta egun batzuk beranduago beste bat, ibilbidean zehar geratuko arrastoak garbitzeko.

 

 Zeintzuk dira mendi lasterketen alde positiboak?

Kirol konsolidatu batetaz ari gara. Lasterketa piloa dago egutegian erantzun onarekin. Ez dago atzera bueltarik.

 

 Federatuen hazkuntzan eragina duela uste duzu? 

Uste dut baietz. Azken urteetan gorakada bat somatu da, gaur egungo 31500 federatura iritsi arte. Izen emateak merketzen dira, segurua ahorratzen baita, eta horrek jende gehiago animatzen du. Korrikalariak edozein arazo badu mendian federatua egoteak asko laguntzen du eta bultzada polita izaten da mendi lasterketetan parte hartzeak.

 

 Kuota garestitzea pentsatu al da?

Ez. Egia da eskian plus bat ordaintzen dela, baina eskian jasaten diren istripuak eta lesioak larriagoak izaten dira. Baina hori mendi lasterketetan ez da gertatzen. Lesioak ez dira larriak izaten eta askotan norberak bere etxean sendatzen ditu medikutara joan gabe.

12 urte daramatzat eta gero eta eguraldi okerragoa egin gero eta istripu gutxiago izaten dela mendian konturatzen naiz. Zegaman aurten ez da inolako arazorik izan eta agian iaz Maite Maiorakin izan genuen sustoa izan da nik bizi izan dudan gauzarik aipagarrienetako bat. Jendea ondo babesten da eguraldi txarra badago eta bere prekauzioak hartzen ditu.

 

 Lasterketak jarraitzen al dituzu?

Bai. Gustoko ditut, bai.

 

 Baina lasterketen aurka zirenak ere bazeuden federazioaren barnean, ez?

Hasieratan bai. Baina debate hori gaur egun ez dago. 400 pertsona korrika pasatzen zen toki batek galera handiak jasaten zituela esaten zen, baina hori mendi martxatan ere gertatzen da, 1200 pertsona pasa eta gero…..egun gutxira dena bere onera etortzen da. Mendia lasai joateko eta argazkiak ateratzeko zela esaten zuten beste batzuek, baina gauza da martxa baten » X»  denbora behar dela buelta egiteko eta lasterketa baten azkarrago zoazela eta gutxiago tardatzen duzula.Ez dago besterik.

Antxon Bandres, bere garairako aurreratu bat zen, eta etorkizunean zer emango zen ikusi zuen, Mendi Lasterketak.

 

Asteburu hontan Espainako txapelketa. Zein da zure eginkizuna?

Eneko da korrikalariak konbokatzeko arduraduna. Eta bikain egiten du lan hori. Nik baino hobeto ezagutzen ditu mendi lasterketak eta korrikalariak  eta bere ardura da erabakitzea zein doan eta zein ez. Egia da , orain arte, Kopako irabazleari beti eskeini zaiola selekzioan sartzea, iaz Hassanei bezala, eta gu eta bera oso gustora, baina beste dena Enekok erabakitzen du. Ni bidaietaz eta tramitazioaz arduratzen naiz. Enekok esaten badit irteeratik gertuago nahi duela ostatua ba saiatuko gara…

Korrikalariak ez dira profesionalak eta ahalik eta hoberen tratatu behar zaie. Haiek ondo badabiltza, gero hori hurrengo urtean reflejatuko da,  babes gehiagorekin, diru gehiagorekin. Eta haiek ondo ibiltzeko ahalik eta ondo tratatu eta baliabide gehien jarri behar zaie.

Asteburuan Vilaller. Lasterketa igandean da. Bidaia ostiralean egingo da, larunbatean atseden hartzeko eta nahi duenak astelehenan itzultzeko aukera izango du. Ahalik eta erreztasun gehien jarri behar da.

 

Ze etorkizun ikusten duzu? 

Uste dut korrikalari onak daudela. Aurten berri batzuk ere atera dira. Gure helburua hauxe da:

Harrobia zaindu. Momentuz asteburu hontan 4 jubenil, kadete bat eta 3 junior doaz nire ardurapean. Gazteenek ikus dezaten ze kirol polita den hau. Agian ez dute jarraituko baina ez dadila izan baliabide faltagatik.

Aurrekontu aldetik gure aldetik ahalik eta babes gehien ematen jarraituko dugu. Baita ere eskertzekoa da Menabi Skoda, Ibaimendi, Ternua eta Maximek  ematen duten babesa, horrek denak aurrekontua errezago ateratzen laguntzen baitu. Etorkizun oso ona ikusten diot kirol honi, benetan.

ESKERRIKASKO ANTXON !!!