Igandez jokatu zen Euskal Herriko txapelketan, faboritoek ez zuten hutsik egin Idiazabalen. Axari Trail lasterketak erabaki zuen aurtengo txapeldunak eta denen ahotan zeuden Aritz Egea eta Oihana Kortazarrek argi uzti zuten beren maila.

Gizonezkoetan, Egea izan zen azkarrena ibilbideak zituen 25 kilometroak eta 1550 metroko desnibel positiboa osatzen. Bere estiloari jarraituz, bakarrik egin zuen lasterketa. Beroa ez zuen oztopo izan hirugarrenez, Euskal Herriko txapeldun izateko. helmugan, bere denbora, 1:59,34koa izan zen. Atzetik, eta ia hiru minutura, Ander Iñarra lezotarra sartu zen lasterketa bikain bat egin eta gero. Hirugarren posturako lehia, Imanol Goñik (2:04,17) eraman zuen, Hassan Ait Chaou eta Julen Martinez de Estibarizen aurretik.

img-captura-de-pantalla-2016-09-12-a-las-10-36-30

Emakumeetan ere, ez zen sorpresarik izan. Azken garaipenerako faborito argia zen Oihana Kortazarrek, aurkariak gertu izan zituen eta garaipena erdietsi zuen arren, tarteak ez ziren handiak izan. Helmugan, 2:27,21 ko denborak, garaile bihurtu zuen. Atzetik, Maria Zorroza (2:28,56) eta Virginia Perez sartu ziren (2:29,47).

img_2097

Junior mailan ere izan genituen irabazleak. Mutiletan, Aitor Ajuria izan zen azkarrena, eta neskatan berriz, Lide Urrestarazu.

Beste urte batez, festa handia Idiazabalen ospatu zena. Eguraldia lagun, bertaratu ziren korrikalari eta ikusleak gustora gelditu ziren.

SAILKAPENAK 

JUNIORREN  SAILKAPENAK