Gogoan dut lehen aldiz ikusi nuen momentua: Ondarruko triatloian zen, podiumeko goiko kaxan. Orduan iada, nabari zuen korrikarako zuen erreztasuna. Geroztik, ez du inor ezustean harrapatu mendiko lasterketatan egindako progresioak. Chamonixen, berarekin egun batzuk igarotzeko aukera izan genuen, bera oporretan zen bitartean…bere autokarabana separaezinarekin. Konfundi ezina dituen, egun batzuetako bizar eta kopetako zapiarekin, konfesatzeko eskatu diogu. Ea zer kontatzen digun, Modragoi Unibertsitatean elektronikan “Doktore” den…Aritz Egeak (1984, Urretxu, Gipuzkoa).

 

 1. Nor da Aritz Egea? 

Kirola ikaragarri gustatzen zaion pertsona eta normalean gauzak egiteko ahalmen guztia jartzen duena. Oso oso burugogorra eta normalean pentsatzen duena esaten duena, jendeari gustatuko ez bazaio ere.

 

 2. Txikitatik izan al duzu gustoko kirola?

Betidanik, gogoan dut eskola kirola egiten nuela, eta asteburuetan ikastolako mendi eta BTT irteerak.

 

3. Zein kirol egin duzu lehenago?

 Kronologikoki krosak, txirrindularitza, triatloia eta orain mendi lasterketak. Nik uste nolabait aitona zenaren “errua” dela.

 4. Noiztik zabiltza mendi lasterketetan?

Iaztik. Aurretik triatloiean maila nahiko txukuna lortu nuen, baina Hawaien izan eta gero triatloiean leiatzeko motibazioa galdu nuen. Agian iaz Aizkorri egiterik izan ez banu ez nintzateke hemen izango.

 

5. Zein da mendiarekin duzun lehen oroitzapena?

Familiarekin igandeetan Irimora jutekoarena.

 

6. Zein da mendi lasterketetako gauzarik gogorrena ?

Neretzako dudarik gabe jeitsierak! Ikaragarrizko amorrua eta ezin egona sortzen dit jeisten galtzen dudan denborak. Datorren urterako helburu nagusia hau hobetzea izango da.

 

7. Zer moduz joan dira udarako lasterketak ?

Oso ondo, aurten gutxi leiatzen ari naiz helburu nagusi batzuetarako zentratuz. Giir izan zen lehena eta oso haserre bueltatu nintzen nekea zela eta ez nuelako nere maila eman. Ondoren ordea Sierre Zinalen eta Ultraksen inoiz ez bezela sentitu nintzen. Gainera alpeetan oporraldia egiteko aprobetxatu genuenez ezin hobeto.

 

aritz egea 

 

 “Jeitsieratan hobetu behar dut, hori dut ikasi beharra

 

 

8. Zein harreman duzue selekziokideen artean ?

Oso oso ona. Egia esan dagoen planteameduak nahiz eta kritika batzuk jaso neretzako onentsuena da. Denen artean giro aparta sortu da eta uste dut hori gero emaitzetan nabaritu dela. Espainiako nahiz munduko kopan nahiko aurrean gabiltza. Nere ikuspuntutik hau guztiaren errudun Eneko da.

 

aritz1

 

          ” Euskal Selekzioa  famili  bat  bezalakoa  da “

 

 

 

 

9. Zenbat lasterketa egiten dituzu urtean gutxi gora behera ?

 Lehen gehiago, aurten 12-14 bat izango direla uste dut. Ez dira asko baina benetan betetzen nauten lasterketak egiten ari naiz (Mejor se cola de leon que cabeza de raton, Fernando Etxegaraik esan zidan bezela). Nere kualidadetarako asko leiatzea ez da ona, karreretan dena ematen dut eta gero nekea pilatzen zait. Uste dut planteamentu egokia egin dudala aurtengoan.

 

 10. Nola sortu zen Euskal Selekzioarekin korritzeko aukera?

Iaz emaitza txukun xamarrak lortu nituen. Denboraldi bukaeran Enekorekin hitz egin eta selekzioan egoteko aukera handiak nituela esan zidan. Ondoren Espainiako kopa ziur egingo nuela eta munduko kopa emandako mailaren arabera leiatuko nuela esan zidan. Gerokoak badakizkizue…

 

aritz3

            ” EUSKALTRAIL  egunean  eta  gauean  ikusiko  gara “

 

 

 

 

11. Zer suposatzen du zuretzat Euskal Selekzioarekin korritzea ?

Lehenik ohorea da Euskal Herria ordezkatzea. Bestetik lasterketa izentsuak leiatzeko aukera eman dit. Jende aparta ezagutu dut…

 

12 .Berriz ere ikusiko al gara Euskaltrail egunean ? 

Dudarik gabe! Eta agian Euskaltrail gauean ere bai.

 

 

ON

1.- Distantzia gustukoena?

Distantzia baino gogortasuna dut gogoko (aldapa). Dena den maratoiak gustoko ditut.

 

2.- Zapatilla marka bat?

Jeje. La Sportiva esan beharko dut. Hala ere beraien laguntza jaso aurretik ere C-liteak erabiltzen nituen. Neretzako hoiek dira zapatila honenak.

 

2.- Lasterketa gogokoena?

Antolakuntza: Sierre-Zinal, Giroa: Zegama-Aizkorri eta Giir eta ibilbidea Materhorn Ultraks.

 

3.- Inoiz egindako lasterketarik gogorrena?

Agian Vilallergoa, baina Zumaiak muskularki eta sikologikoki (ez dut gustoko) txikituta uzten nau.

 

4.- Mendi lasterketetan egindako lagunik onena?

Modu ez erabat zuzenean Iban Letamendi eta Iñaki Uribe-Etxeberria. Mendi lasterketen ondorioz Eneko Aliende.

 

5.- Entrenatzeko leku bat?

Etxean Irimo Zazpi-puntak, bestela Alpeak.

 

6.- Lasterkari bat?

Kilian Jornet, beste maila batean dagoen bakarra.

 

7.- Pendiente duzun lasterketa bat…

Canazei, eta hemen Gabez takarraran eta Axeri trail.

 

8.- Aurkaririk gogorrena?

Lasterketa guztietan ateratzen zait bat, Hassan, Oier, Jokin, Imanol…

 

9.- Gaztetako idoloren bat?

Lance Armstrong.

 

10.- (Hitz batean) Anton Kupricka…

FUCKER!

 

LOGO_EUSKALTRAIL

 

 

OFF

1.- Edari bat?

Garagardoa! Lasterketa ondorengo luntxean beste guztia alperrik.

 

2.- Afari perfektua?

Ijito xamarra naiz hortarako, autokarabanan jaten ditugun york-kesoak.

 

3.- Abestirik gogokoena?

Mikel Laboaren, “Gure Bazterrak”.

.

4.- Telebistako programarik gogokoena?

Garai bateko “Transworld Sport”.

 

5.- Munduko zein leku bisitatzea gustatuko litzaizuke?

Zelanda berria eta USA, beti ere mendira begira.

 

6.- Negar egin zenuen azken aldia…

Ez naiz negar zalea (ez da gogorrarena egiteagatik, besterik gabe ez zait ateratzen)

 

7.- Azkeneko parranda?

Urretxuko Euskal Jai egunean.

 

8.- Monumentu bat zeini?

Batez ere aitona zenari, Alejandrori. Saioari ere noski, beti aguantatzen nauelako, jeje.

 

9.- Nor miresten duzu?

Aitona eta Aita, nahi zutena lortzeko burrukatzeagatik batez ere.

 

10.- (Hitz batean) Euskal Selekzioa…

Familia.

 

Milesker Aritz !!

Unai Ugartemendia.