Ekaineko lehenengo asteburu honetan, hainba lasterketa ospatuko dira Euskal Herrian. Hemen garrantzitsuenak:

Larunbata

Euskal Herria Mendi Erronka: goizeko 8etan emango zaio irteera Leitzan, ultra txiki honen 4. edizioari. Ibilbideak 67 kilometro eta 3600 metro desnibel positibo ditu, tartean kilometro bertikal bat duelarik. Eskuragarri zeuden 750 dortsalak agorturik daude. Giro ezinhobea Leitzako plazan izaten dena egun guztian zehar. Gehiago irakurri

Galdames mendi bira lasterketa: 34 kilometro eta 1800 metro desnibel positibo dituen lasterketa, aurtengoan 8. urtea beteko duena. Herriko plazatik abiatuko da goizeko 9etan eta 200 dortsalak agorturik daude.

Igandea

Arnoko mendi lasterketa: Mutrikun ospatzen den mendi lasterketa, aurtengoan 12. edizioa ospatuko duena. 22 kilometro eta 1000 metro desnibel positibo ditu. Oraingoz 90 pertsona izen emanda eta dortsalak daude oraindik. Irteera goizeko 10tan izango da Txurruka plazatik. Leku polita igande pasa egiteko! Izena eman

Erenotzu mendi lasterketa: Hernaniko auzo honetan ospatzen duten mendi lasterketa, aurtengoan 6. edizioa beteko duena. 12 kilometro eta 832 metro desnibel positibo ditu ibilbideak. 100 pertsona inguru daude izena emanda eta oraindik ere dortsalak salgai daude. Hau ere aukera eta herri polita igande pasa egiteko! Izena eman

Asteburu on!