Aurreko astean aipatu bezala, 3 lasterketa genituen udaberriko lehen asteburu honetan Euskal Herrian. Igandean ziren hiruak eta ordu aldaketa izan genuen ere, ordu bat gutxiago lo egiteko baina ordubete gehiago arratsaldean korri egiteko!

 

Arrieta Trail

Bizkaia Kopa Trail zirkuitoko lehen lasterketa genuen Arrietan ospatutakoa. 10 eta 20 kilometrotako bi lasterketa ospatu ziren, Btt, txakurkrosa eta mendi martxak ospatzeaz gain.

Lasterketa motzean Laura Veronica Carrillo izan zen irabazlea emakumezkoen artean eta Alfonso Mendoza gizonen artean. Aipatzekoa emakumeen parte hartze handia lasterketa honetan 44 emakume izan ziren korri egiten eta, partaideen laurden bat hain zuzen ere.

Lasterketa luzean Oihane Perez izan zen irabazlea; bere atzetik Susana Vicente minutu batera eta hirugarren lekuan Nuria Corral 2 minutura sartu ziren. Gizonezkoen artean Iker Echevarria gailendu zen; bere atzetik Carlos Rodriguez 32 segundoetara eta hirugarren lekuan Unai Saenz minutu batera.

 

Sailkapenak: http://www.lasterketak.eus/arrieta-trail-bkt-2017

 

 

Donostia Talaia bidea

Iker Oliveri genuen faborito nagusi irteeran, bere hirugarren txapela etxera eramateko prest. Paperean bera zen faborito nagusia bere kalitate eta lasterketaren ezagutzarengatik. 2013. urtean hartu zuen parte lehenengoz lasterketa honetan eta bi urtez jarraian bigarren sailkatu zen Lizeagaren atzetik; ordutik, lehenengo iristea zer den bakarrik daki eta noski aurten bere hirugarren txapela jarraian irabazteko kementsu zegoen. Eta bere faborito bezala ez zuen hutsik egin eta lehenengoa iritsi zen bere herrian kokaturik zegoen helmugara 2:19ko denborarekin; bere atzetik 3 minututara Jon Ugalde iritsi zen eta 9 segundotara bakarrik, froga honetan podiuma askotan zapaldu duen Aritz Kortabaria.

Emakumeen artean partaide gutxi izan zen eta Euskal Selekzioko lasterkaria den Uxoa Irigoyenek ere bere hirugarren txapela nahi zuen 2014 eta 2016 urteetan irabazi ondoren. Getariarrak ez zuen areriorik izan eta 2:51 denborarekin gailendu zen; bere atzetik Emma Puchu 14 minutura eta hirugarren lekuan Karla Lejarreta 16 minutura. Bere 3 txapelekin eta bi bigarren postuekin, Uxoa Irigoyenen izena betirako geldituko da lotuta froga honetara. Eta oraindik gelditzen zaizkionak!

 

Sailkapenak: http://www.lasterketak.eus/donostia-hondarribia-talaia-bidea-mendi-lasterketa-2017

 

 

Sara Korrika

Iparraldeko lasterketa honen 13. edizioa. Oier Ariznabarreta bere n-garren garaipena lortzeko prest agertu zen bertara, bosgarrena jarraian hain zuzen ere. 2012. urtean egin zuen lehenengoz lasterketa hau bigarren lekuan bukatuz eta ordutik lasterketan parte hartu duen guztietan irabazi du. Emakumeen lasterketan Oihana Azkorbebeitia eta Maria Zorrozaren arteko borroka ikusgai irteera puntuan.

Oier Ariznabarretak berea egin zuen lasterketa eta berriz ere erakutsi zuen distantzia hau egokia dela berarentzat eta urte sasoi honetan, indartsu egoten dela. 1:54eko denborarekin gailendu zen eta atzetik Beñat Marmissolle 5 minutura eta Beñat Katarain 6 minutura izan zituen.

Emakumeen artean Mariak lehen postua hartu zuen hasi eta segituan baina bere lentilla batekin izandako arazo batengatik, berak esan bezala, Ohinaren atzetik egin zuen denbora asko bera harrapatu nahian. Arazoak ekidin eta Ohiana harrapatu zuenerako ordea, bereak emanda zituen eta ezin izan zion Ohinaren erritmoari eutsi. Horrela Azkorbebeitia izan zen garaile eta sailkapen nagusiko 27. 2:19ko denborarekin. Maria sailkapen orokorreko 32. izan zen 2 minutura eta hirugarren emakumea Sarah Dinclaux izan zen 11 minutura.

Sailkapenak: http://www.lasterketak.eus/sara-korrika-trail-2017

 

Argazkiak: Sara Korrika antolakuntza eta Diario Vasco