Asteburu hontan hainbat lasterketa izan zirela esan genuen ostiralean.

Atzo bertan Gipuzkoan bi lasterketa izan ziren. Azpeitian eta Orion.

Azpeitian Zuzenien Kilometro Bertikala lehiatu zen. Bertan lehia gogorra izan zen baina denetan azkarretan Imanol Goñi izan zen.

32:44 izan zen bere denbora.

Bera atzetik, minutu batera Mikel Beunza sartu zen eta hirugarren postuan Asier Larruzea sartu zen.

Neskatan azkarrena Oihana Azkorbebeitia izan zen azkarrena 40:10 denbora bikaina eginez eta bere atzetik, 3 minututara Maider Fraile sartu zen. Hirugarren postuan Oihana Arratibel sartu zen.

 

Lokatz ugari ibilbidean zehar gauean botatako euri eta bertatik pasatako jende dexentegatik baina giro bikaina eta antolakuntza oso ona beste behin Zuzenien Bertikala rentzat.

SAILKAPENAK HEMEN

Beste alde batetik Orion ere mendi lasterketa izan zen eta bertan 300 korrikalaritik gora izan ziren.

Denetan azkarrena Ruben Ruzafa izan zen 1:49 denbora eginez,Markel Urigoitia eta Jon Ugalderen aurretik. Punta puntako korrikalarien falta izan zen aurtengoan baina hala ere marka oso politak izan ziren.

Neskatan Aitziber Ibarbia zizurkildarra izan zen azkarrena 2.15 ko denborarekin eta bere atzetik Marta Antoñana eta Raffaela Ciavola sartu ziren,azken hau Aitziberrengatik 11 minututara.

SAILKAPENAK HEMEN

Azkenik aipatu Jokin Lizeaga, Euskal Selekzioko korrikalari eta prestatzaileak, Salamankan Tres Valles lasterketa irabazi zuela Miguel Heras bezalako korrikalarien aurretik , ibilbidearen errekorra eginez. Albiste ona hainbeste hilabete lehiatu gabe pasa ostean.