Asteburu honetan zenbait mendi lasterketa ospatu dira.

Lezo-Jaizkebelen beste edizio arrakastatsu bat ospatu zen. Lehen ediziotik erabat oinarrituta dagoen lasterketa.

Irabazlea, Iker Oliveri beteranoa izan zen. Zenbait txapel irabazi ditu lasterketa honetan, eta argi utzi zuen beste behin oso sasoi onean hasi duela urtea.

Bere atzetik, Joxe Amunarriz eta  Unai Santamaria izan ziren podiuma osatu zuten korrikalariak.

Nesketan, azkarrena, Lurdes Oiarzabal izan zen, eta hasieratik aurrean jarri zen. Atzetik. Uxune Tena eta Araitz Irazu sartu ziren podiuma osatuaz.

Eguraldi ona, jende andana eta antolakuntza bikaina. Ez du arazorik izango datozen urteetan aurtengo arrakasta berdina izateko, izan ere inguruko korrikalari piloak abalatzen dute.

LEZO- JAIZKIBEL SAILKAPENA

 

 

 

 

Antzuolan, Lezon ez bezala, berez azkeneko edizioa ospatu zen. Espero dugu arazoa konpontzea eta datorren urtean ere lasterketa hau ospatzea, izan ere korrikalari eta herriak babesa ematen bait diote.

11 km.tako lasterketa, oso egokia mendi lasterketetan hasten direnentzat eta baita ere esperientzi handia dutenentzat.

Denen artean azkarrena Juanjo Igarzabal izan zen. Korrikalari beterano honek ere bikain hasi du denboraldia. Bere atzetik Markel Zamakona eta Ion Iturbe sartu ziren.

Neskatan, triatloian aski ezaguna den ordiziarra sartu zen lehen postuan. Maider Gaztañagak, tarte polita atera zien Laida Elizegi eta Garazi SanPedrori.

Esandakoa, espero dugu lasterketa honen azken edizioa ez izatea, animo antolakuntzari.

 

ANTZUOLAKO SAILKAPENA

Azkenik, Zaramillon Apuko Igoera ospatu zen, eta Ismael Razgak denboraldia ere bikain hasi zuela erakutsi zuen.

Oihana Azkorbebeitia izan zen neskatan azkarrena.

SAILKAPENAK HEMEN