Ostegunean aipatu bezala, 3 froga genituen asteburuan Euskal Herriko mendietan:

Larunbata martxoak 4

III. Mugagabe Trail Laudio: 160lagun inguru bildu ziren irteeran. Eguraldia txarra emanda zegoen asteburu guztirako bainan dirudienez eta zortez, oraingoan ez dute asmatu. Irteeran faborito argi bat, Aritz Egea.Julen Martine de Estibariz ere irteera hartu zuen bainan arazo batengatik lasterketa bertan behera utzi zuen. Aritzek hasieratik bukaerararte bere erritmoa ezarri zuen lasterketa erraz irabaziz. Bigarren, Joseba Urbano, 17 minutuko tartea kendu zion eta hirugarrengoari berriz, Hanot Echevarriari, 18 minutu. Argi dago aurtengoan Aritz gogotsu dagoela eta sasoi puntu ona bilatzen ari dela.

Nesken artean ordea, 8 korrikalari besterik ez. Lehenengo postuan Veronica Dominguez Gasteiztarra iritsi zen; bigarren 2 minutura Arantzazu Perez de Arenaza eta hirugarren Oihane Perez Gernikarra 7 minutura.

Lasterketa motxean ere 140 lagun izan genituen irteeran. Iñaki Isasi, Aritz Irurribarria eta David Rodriguez izan ziren lehenak gizonezkoetan eta emakumezkoetan berriz Laura Carrillo, Helene Arzuaga eta Mariñe Izaola izan ziren lehen hiruak. Aipatzekoa 35 emakumeek hartu zutela parte lasterketa honetan eta hauetako asko, herrikoak ziren.

Informazio gehiago: https://mugagabetraillaudio.wordpress.com/

Argazkiak: antolakuntza eta Aiaraldea Gaur

Igandea martxoak 5

III. Galar Trail: pasa den urteko eguraldia espero zuten hauek ere bainan aurtengoan portatu da elurra. 350 lagnetik gora bidu ziren irteera puntuan. Xabier Zarranz naparrak bere hirugarren txapela nahi zuen hirugarren edizio honetan bainan oraingo honetan, nahiz eta bere denbora dexente hobetu zuen, 3 lagun iritsi ziren lehenago helmugara. Lehen postuan Hassan Ait Chaou; bere atzetik 3 minutura Beñat Katarain eta hirugarren postuan 3 minutu t´erdira, Iñaki Mihura. Hassan ere hasi da pixkanaka motorra prestatzen aurtengo denboraldirako.

Emakumeen artean Maria Loizu izan zen lehena; bere atzean Maria Ibarrola 5 minutura eta hirugarren lekuan Izaskun Sanz 7 minutura.

Sailakpen osoa hemen

Argazkia, antolakuntza

Aiako VI. Mendi lasterketa: Aian berriz 300 lagun inguru bildu ziren Pagoetako Parketxearen mugetan murgiltzeko prest. Hemen ere faborito nagusi bat izan zen irteera puntuan gizonezkoen artean, Jokin Lizeaga; emakumezkoetan ere Oihana Azkorbebeitia ageri zen faborito nagusi bezala. Jokinek lehen postua bereganatu zuen; bigarren postuan Ruben Ruzafa iritsi zen minutu t´erdira eta Andoni Olazagirre hirugarren bi minutu t´erdira.

Emakumeen lasterketan ere ez zen sorpresarik izan. Oihanak errez irabazi zuen lasterketa. Bere atzetik Mayi Mujik iritsi zen ia 8 minutura eta hirugarren lekuan Raffaella Ciavola Gasteiztarra 10 minutura.

Sailkapen osoa hemen