Iñauteriak pasa dira eta gorputza pixka bat garbitzea tokatzen da asteburu honetan. Martxoko lehena dugu eta lasterketa gutxi oraingoan gure egutegian:

Larunbata martxoak 4

III. Mugagabe Trail Laudio: Laudion 3. urtez ospatzen den lasterketa. 9:30etan 29 kilometro eta 1700 metro desnibel positibo dituen ibilbideari emango zaio hasera. Ostean, 10etan, 10 kilometro eta 500 metro desnibel positibo dituen lasterketa hasiko da. Lasterketak bukatu ostean, parrillada eta zerbeza korrikalari guztientzat.

300 korrikalari baina gehiago izango dira irteera gunean eta dagoeneko izen emateak agorturik daude.

Informazio gehiago: https://mugagabetraillaudio.wordpress.com/

 

Igandea martxoak 5

III. Galar Trail: Arleguiko (Nafarroa) herrian ospatzen den  lasterketa eta Erreniega (Perdon) mendizerra ezagutzeko aukera ematen duena. 18 kilometro eta 1000 desnibel postibo dituen ibilbideari goizeko 9:30etan emango zaio hasera Arlegitik. Etxeko txikientzat puzgarriak izango dira goizean zehar beraien gurasoka lasai ibili daitezen menditik korrika. Pasa den urtean ia ia skiak behar izan ziren lasterketa egiteko….

Lasterketa ostean hamaiketako ederra guztientzat. Dortsal guztiak agorturik daude.

Informazio gehiago: http://www.galartrail.com/

 

Aiako VI. Mendi lasterketa: Pagoetako parke naturalean barrena korritzen den 15 kilometro eta 1000 metro desnibel positibo dituen lasterketa, Aia-ko herritik irteten dena. Aurtengoan 6. urtea izango dute lasterketa ospatzen eta oraindik dortsalak eskuragarri daude ostiralarte. Lasterketaren ostean, hamaiketako ederra guztientzat.

Informazio gehiago: https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1741