Euskal Herrian ospatzen den mendi lasterketa jaialdirik handiena gerturatzen ari da. Baigorrin (Iparraldea), maiatzean izaten den festa nagusirako egunak kontatzen hasiak dira bertan izango diren korrikalari gehienak. Ez da nolanahiko festa. Hiru egunetan zehar bertan elkartzen dira sei lasterketa ezberdinetan zehar bilduko diren korrikalariak.

 

Annonce 6 Courses Euskal 2018 (1)

 

Aurten, maiatzaren 10ean hasi eta 12rarte luzatuko da festa, eta lasterketa bat aipatzekotan, bertan jokatzen den ultra aipatu behar. Lasterketa gogorra bezain polita. Bi datu; 130 kilometro eta 8000 metroko desnibel positiboa. Ostiralean, maiatzaren 11an, 05:00etan emango diote hasiera lasterketari, eta gaueko 22:00 iristea espero dute lehen korrikalaria. Bakarka edo bikoteka egiteko aukera, zabalik duzue oraindik, eta izen-emateen epea ere ez dago oraindik itxita.

 

 

Animatu parte hartzera, ez zara damutuko eta !

 

INFORMAZIO GEHIAGO