Datorren astean emango zaio hasiera mendi lasterketen egutegiari. Bi hitzordu izango dira denen gainetik, Barinaga auzoan (Markina-Xemein, Bizkaia) jokatuko den jaitsiera, eta igandean, Beasaingo (Gipuzkoa) Garin auzoan jokatuko den lasterketa.

Larunbatean, Barinagan jokatuko den lasterketak, badu bere berezitasuna. Ez da ohikoa izaten, mendiaren gailurretik jaitsierak egitea, baina Euskal Herrian ez dira asko ezagutzen. Kalamua mendian izango du irteera, eta Euskal Herriko Mendi Federazioko rankingari emango dio hasiera lasterketak. 3,7ko luzeera eta 700 metroko desnibel negatiboa izango du. Bere hirugarren ekitaldia izango da 2019koa.

INFORMAZIOA

Igandean berriz, Garingo auzoan jokatuko da urteroko hitzordua. Zazpigarren urtez izango dira korrikalariak Beasaingo auzo kuttunean. Lasterketak, 11 kilometroko ibilbidea eta 574 metroko desnibela izango du. Orain artean izena eman duten artean, aipatzekoak, bi beasaindar; Ion Aizpuru eta Eneko Dorronsoro, biak ere ultra distantziako korrikalariak. Irteera, eguerdiko 12:00etan emango zaio, eta Goierriko Koparako puntuagarria izango da. 300 korrikalarirentzako izenemateak izango dira.

INFORMAZIOA