Berako maratoi erdia Euskal Herri mailan Zegama-Aizkorri eta gero arrakasta gehien duen lasterketa da.

Apirilak 14 an izango da, 21 km , 1300 metro positibo eta 500 lasterkari irteera puntuan.

Iñaki Pikabea bertako antolatzaileetako bat dugu eta berarekin solasean egon gara bertako xehetasun batzuk kontatzeko.

Ea zer kontatzen digun Iñakik !!

1. 500 dorsal agortuta ordu gutxitan.  Zein da zuen  hurrengo erronka ?

     Errezena eginda dago, orain lana egiteko tenorea da eta 500 lagun hoiei  merezi duten harreta eta zainketa guztiak xumeki prestatzea.  Horixe da gure erronka.


2. Zenbatek osatzen duzue Berako maratoi erdiko lan taldea ?

Manttale taldea osatzen dugun 25 lagun inguru aritzen gara lasterketaren inguruan, baina egun bezperan eta egunean bertan, bertze 150 bat bolondres elkartzen zaizkigu, ogasunaz, anoa puntuez, ibilbideaz  etab. arduratzen direnak.


3. Zenbateko  aurrekontua  behar da mota honetako lasterketa bat antolatzeko ?    Gastuak non joaten dira batipat ?

     Aurrekontua norberak nahi adiñakoa izan daiteke,  gure kasuan 15.000 euro ingurukoa izan ohi dugu, babesle eta instituzioen laguntzari esker.  Iñoiz laguntza horiek edukiko ez bagenitu, modu apalagoan ere antolatu genezake gisa honetako lasterketa bat.  Eta gastuak, kronometrajean, lasterkariaren opari poltsan, mediku eta hartatzaileetan eta jan-edatekoetan joan ohi dira.

manttale3


4. Eliteko  korrikalariak  ekartzeko  tentaziorik  bai … ala  hemengo   » elitekoekin»  nahikoa  duzue?

Egia errateko beti gustatuko litzaiguke mundu mailako puntako lasterkari batek  Berako lasterketan eman dezakeen espektakuloaz gozatzeko aukera izatea … baino ez gara aukera horrekin txoratzen, gure helburu nagusia 500 lasterkariak ongi zaindu eta lasterketaz gozatzea da nagusiki eta horretan ahalegintzen gara.


5. Berrikuntzarik ba al da?

Guk beti pentsatu izan dugu ongi dagoena ez dela ikutu behar eta hala ere, beti saiatzen gara hobekuntzak egiten … ibilbideari dagokienez, 1. eta 2. anoa puntuak berritu ditugu, bat eginez eta Manttale kaxkoan denbora kontrola soililk jarriz.  Bertzalde, mediku, fisio eta sanitarioak izango dira ibilbideko hiru puntu nagusienetan, lasterkarien segurtasuna bermatu asmoz eta aurten lehengoz, azken bi hilabetetan egindako esfortzu proba bat erakusten duen guztien artean, Manttaleko lasterketa material sorta bat zozketatuko da. Iniziatiba hau, azken aldian entzuten diren hainbat istripu proba honen bitartez egotzi daitezkenaren pentsamendutik mamitu dugu eta saritu nahi genuke.