Gaur goizean Berako Maratoi erdia ospatu da. 500 lasterkaritik gora eta maila bikaina.

Eguraldia ere bikaina, agian bero xamar. 25 gradu eta haizea  protagonista izan dugu mendi tontorretan.

Lasterketa lasai xamar hasi dute baina lehenengo maldak iristean Didier Zagok, 4 aldiz irabazle izan denak,  aurrerako bidea hartu du.

Haren atzetik Oier Ariznabarreta eta Aritz Egea jarri dira.

Jende andana Larrun Txiki eta Larrungo gainetan eta bertatik Didier Zago pasa da lehenengo postuan.

1:40:49 denborarekin irabazi du.

Atzetik ordea lehia polita izan dute Aritz Egeak eta Oier Ariznabarretak,  izan ere Larrun gaina  (14 garren kilometroa) Aritzek pasa du aurretik,  baina azken kilometrotan Oierrek atzetik harrapatu eta minutu erdi atera dio helmuga puntuan.

1:43:15 eta 1:43:45 izan dira haien denborak.

 

2013-04-14 13.44.52

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hassan Ait Chaou eta Endika Garzia izan dira 4º eta 5º hurrenez hurren.

Neskatan ere lehia polita izan da.

 

 

2013-04-14 13.39.58

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oihana Kortazarrek hasieratik hartu du lehenengo postua eta ez du atzera egin inongo momentutan.

2:02 denborarekin errekor berria ezarri dio lasterketari, eta maila polit batean dagoela erakutsi du beste behin.

Baina atzetik Laura Sola , Aitziber Ibarbia eta Izaskun Zubizarretaren arteko lehia polita izan da.

Larrun gaina , 7 kilometron faltan,  Laura Sola pasa da bigarren , Aitziber hirugarren eta Izaskun laugarren.

Baina Aitziberrek jeitsiera oso on baten ostean bigarren postua bereganatu du,  eta Izaskunek ere Laura gaindituz hirugarren postua lortu du.

Beraz Aitziber bigarren , Izaskun hirugarren eta Laura Sola laugarren izan dira.

 

Hurrengo astean Euskal Selekziokoak  (Oier,  Aritz,  Hassan,  Aitziber ….) Otañesera joango dira Espainako kopako lehen proba lehiatzera eta gaurko lasterketak konfidantza emango diote,  Oierrren esanetan  «a dar fuego » joango dira mosketeroak.  Zorterik  onena Otañesen.

Beste lasterkari guztientzat datorren asteko izen emateak ikusirik Arratzu-Urdaibaiko lasterketa dago eskuragai. Izen emateak oraindik zabalik, eta aukera ezin hobea beste lasterketa bikain batean parte hartzeko.

BERAKO SAILKAPENA HEMEN

DIARIO DE NOTICIASEKO ARTIKULUA

 

ARRATZUKO IZEN EMATEA HEMEN