Azkenaldian tentuz ibili behar dela argi dago.
Aurrekoan Talaiako dorsalak ziztu batean beteko zirela ohartu genuen, baita agortu ere.
Ordubetean 500 dorsal agortuta.
Baina ez da bakarra.
Berako maratoi erdirako ere ziztu batean,ordu gutxitan, bukatu bait ziren.

Aste honetarako aukera Mendaro Mendi lasterketa besterik ez dago.
Aloñako igoerara joateko intentzioa baduzu ere, hurrengo igandean,..ahaztu. Dorsalak aspaldi agortu bait ziren, beraz hurrengo asterako aukera bakarra Urnieta Mendi Lasterketa. Oso dortsal gutxi geratzen dira.

Berako mendi lasterketa esan bezala asteburu hontan da, eta bertan bi gauza daude ziurtatuta.

Eguraldi ona eta maila bikaina.

Didier Zago, 4 aldiz irabazle eta errekorra duena bertan izango da, baita ere Oier Ariznabarreta, Hassan Ait Chaou, Iban Letamendi, Aritz Egea eta beste hainbat maila altua ziurtatzeko.

Neskatan ere Oihana Kortazar eta Aitziber Ibarbia bertan izango dira.Oihanak, Estatu Batuetatik itzuli berritan forma onean dagoela aitortu digu, nahiz eta puntu puntuan ez egon, baina helburua lasterketa irabaztea izango duela. Besteak beste Aitziber Ibarbia izango du aurkari nagusiena eta hau ere zenbait lasterketa irabazita ondo dagoela argi dago eta motibazioz gainezka.

Beraz asteburu honetarako zitak Bera eta Mendaro ditugu.

Igande arratsaldean bertan lasterketen sailkapenak eta astelehenean bi lasterketetako kronikak.