Beti irriparrarekin hartzen zaitu. Beroketari minutuak kendu ditzazkio zurekin bi hitz egitearren.

Zaildua. «Ofizio» hau ondoen ezagutzen duenetakoa. Korrikalari ona. Konpetidorea, jatorra, argia eta zuzena.

Lasterketa oste batean zerbait hartzera gonbidatzen baduzu, eraman dirua, galtzen aterako zara. Baina papera eta boligrafoa ere eramazu, asko ikasiko duzu eta. 

Bere denboraldiaz, sentsazioez eta etorkizunaz hitzegingo digu.

Plazer bat da Endika Gartzia aurkeztea.

1. Zein da Endika Gartzia ?

  Edozein kirol gustatzen zaion «gazte» bat. Konpetitiboa, ala izan naitekeen kasuetan, egiten dudanataz disfrutatzen saiatzen dena eta kazkagorra batzutan.

2. Noiz hasi zinen mendian korrika? Aurretik zer egin zenuen?

  Egun batean Zigor Iturrietarekin gelditu nintzen Urdaburu inguruetan bueltaxka bat emateko menditik korrika eta Zigor bezalako batekin badakizu…engantxatu egiten zaitu. Aurretik, esku pilota, futbola, txirrindularitza, atletismoa, duatloia, triatloia, errebotea,…denetik pixkat egin dut.

3. Zein ezberdintasun nagusi aurkitzen duzu duatloiekin?

  Azkeneko urteetan duatloi eta triatloi mundua asko aldatu da. Izenemateak asko garestitu dira, kirol garestia bihurtzen ari da. Denbora mozketek jende «popular» askori zailtasunak jartzen dizkiete baina mendiko lasterketetan denok daukagu gure tokia. Asko gustatzen zaizkit duatloiak eta triatloiak, inbidia pasatzen dut baina mendia dibertigarriagoa eta asekibleagoa da.

DSC03865

 

«Aizkorri ona egin nuen arren «Kortea» ez nuen pasa»

 

 

 

 

 

 

4. Aurten garaipenik gabe amaitu duzu….baina gustora?

  Maila obexeagoa ematerik dudala, uste dut. Hobeto jeisten ikasi behar dut, baina orohar gustora nago egin dudan urtearekin.

5. Aizkorri txukuna egin arren urdinekin ez duzu oraindik debutatu…hurrengo urtean akaso?

   Selekzioan sartzeko nere aukeratxoak nituela uste nuen, eta horrek presio dexente jarri zidan, lasterketaz gehiago disfrutatu ordez postuarekin obsesionatuagoa nindoan. Azkenean etzen posible izan eta zorionak postu hori lortu zutenei. Hurrengo urtean akaso?…

6. Ze espero duzu 2014 taz?

  Otsailean bigarren mutikotxoa datorkit. Ez dakit zenbat denbora edukiko dudan entrenatzeko eta zenbat aukera izango ditudan lasterketetara joateko. Joaten nahizenetan maila mantentzen eta gerra pixka bat ematen saiatuko nahiz. Aizkorri egin nahi dut noski, eta G2H egitea gustatuko litzaidake. Nork daki…

7. Zer azpimarratuko zenuke 2013 honetaz ?

  Urteak bi zati eduki ditu. Udararteko objetibo nagusienak ez ditut osorik bete, Aizkorrin, selekzioko «korte» hori ez pasatzea, nahiz eta denbora eta postu bikainak izan lehen urtea izateko, Leitzan, podiumean egoteko aukera asko nituela uste dut eta azkarregi errenditu nintzen eta Bidarraiko maratoian beroagatik ez nuen nere maila eman. Udara ondoren, Cavalls del Vent-en oso gustora gelditu nintzen egin nuen lasterketaz eta Untzueko bigarren postuarekin ederki bukatu dut urtea, disfrutatzen.

LASARTEEndikaGartziaDuatlon-3.jpg

 

» Ion Erguin, Endika eta Aritz Egea Arriarango duatloiean «

 

 

 

 

8. Zure iritzi apalean….zein uste duzu izan dela lasterkari konpletoena edo onena 2013 hontan ? 

  Bat?… Uff !!… Oso zaila. Aritz, Jokin, Imanol, Leire, Aitziber, Uxue, Imanol Aleson, Txapel, Javi,…Ahh!! Iban Letamendi !!

9 –  Errepidean ere txukun ibiltzen zarela bakadigu, iazko Beasaingo San Silbestrean lehen europearra izanik….zein marka dituzu?

  Jijijiiii…Europearra? Jode !!! Kostata gainera… Ofizial bakarra Donostiko maratoi erdia 1:11, uste det.

 

LOGO_EUSKALTRAIL

– Lasterketa bat: Zegama-Aizkorri

– Korrikalari bat: Iker Karrera. I-KA-RA-GA-RRI-A.

– Zapatilla marka bat: Salomon. Besterik ez dut probatu eta…

– Amets bat: Honetaz bizitzea? Nahiko lan, jijiiii…

– Azken parranda: Zer da hori, kirol berri bat? 2012ko San Ferminak.

– Afaloste batean zertaz hitzegitea gustatzen zaizu ?: Futbolaz ezezik beste edozertaz.

– Kilian:  Puntu eta aparte. Ikusgarria. –

– Aritz Egea: Egurra latza !!

– Zigor Iturrieta: Mendi lasterketetako «Lazkao Txiki». Handia bere txikitasunean.

– Raid: Probatu bat behintzat!!!

Fagor: Uff!!…Ekaitza dator!!!

Emelie, Maite, Leire, Oihana,…:Bat?… Laurak!!!

Irakurri duzun azken liburua….Noiz? Ez naiz gogoratzen.

– Oporretara, nora ?: Edozein tokira, baina oporretara.

Otsailak 15 an ikusiko al gara ?: Bigarren umea hor inguruan jaioko da eta nahiko lan. Ahal badut, bai noski

ESKERRIKASKO ENDIKA ETA ZORTE ON 2014 AN !!