Eneko Aliende. Ohiko mendi lasterkaria.Azkenaldia lesio bat medio beste eginkizun batzutan murgilduta dago. Euskal Herriko hautatzailea da. Zenbait xehetasun kontatu dizkigu.Ea zer dioen!!!

 

 

1. Zein da Eneko Aliende (pertsona)? Non bizi da?

Mendian edozein gauza egiten, gustura dabilen Gasteizko gazte bat, edo akaso ez hain gaztea. Egun, eszedentzian nago alaba zaintzeko eta lesio luze batetik irteten. Saio Soraluzeri esker (Ekin fisioterapia), hemendik aurrera froga gehiagotan parte-hartzea espero dut, maratoiak oso gustuko izan arren motzagoekin konformatu  beharko naizen arren.

 

2. Noiztik eta nolatan sartu zinen hautatzaile ?

Ofizialki hau nire laugarren urtea da, baina laguntzen aspalditik. Marta (bikotea) selekziokidea izan zen 2006 eta 2007, garai hartan Kepa Larreak entrenatzaile lanak egiten zituen eta ondoren selekzioaren ardura hartu zuen, laguntza eskaini nion eta horrela hasi zen nire ibilbidea. Keparekin, asko ikasi eta disfrutatu dut, eta orain Oihana Azkorbebeitiaren laguntza dut.

 

3. Selekzioa aurrera ateratzeko,  zer da zailena? Nola lortzen da hori ?

Zailena taldea osatzea, proiektua azaltzea, korrikalari on asko kanpoan uztea eta babesleak pozik egotea.

Eta nola lortzen da, galdera potoloa. Taldean lan egin behar da, kritika guztiak entzun egin behar dira, irekita egon behar duzu eta batez ere korrikalariekin asko, asko, asko, hitz egin behar da. Gero eta arazo gehiago ditugu taldea osatzeko, maila pila bat igo da. Jendea kanpoan uztea da, gehien kostatzen zaiguna, iaz gertatu  zitzaigun Hassanekin eta Aritz Egearekin eta aurten Endika Gartziarekin gertatzen ari zaigu. Martak,  barruan egon denez, asko laguntzen dit.

 

eneko

 

4. Selekzioa Aizkorrin erabakiko zela plazaratu zen. Zerbait aurreratzerik bai ?

Bai, ez dago sekreturik. Vilallerera Espainiako Txapelketara mutiletan Zegaman sartu ziren lehenengo 6 euskaldunak, Jokin Lizeaga, Hassan Ait Chaou, Aritz Egea, Imanol Goñi, Fernando Etxegarai eta Iban Letamendi eramango ditugu. Nesketan berriz,  Aitziber Ibarbia, Nerea Amilibia, Elena Calvillo, Silvia Trigueros eta  Leire Agirrezabalari komentatu diogu, ea animatzen den. Oso lasterketa ona egin du Leitzan.

Munduko kopari begira, Jokin, Hassan, Aritz eta Imanol eramango ditugu eta neskena mementuz irekita utziko dugu, Vilallerekoa eta Lanzarotekoa ditugu erabakitzeko.

5. Zeintzuk dira hurrengo erronkak?

Haria Xtrem Lanzaroten, ekainak 15, Espainiako txapelketa Vilalleren, ekainak 30, Zumaia Uztailan, Zermatteko lasterketa Suizan, abuztuan, Granada Irailean eta Italian azkena urrian.

 

eneko 2

 

1. Lasterketa bat.

Zegama Euskal Herrian, Canazzei kanpoan.

2. Korrikalari mutil bat.

Jose Felipe Larrazabal.

3. Korrikalari neska bat.

Marta G. Oteiza (bikotea).

4. Erronka bat.

Gore-tex transalpine-run

5. Zein amets duzu Euskal hautatzaile bezala ?

Ametsak korrikalariek izan behar dituzte, korrikalariak dira benetako protagonistak, ni bitartekari bat naiz, selekzionatzaile bezala inor ez haserretzea gaizki hartutako erabakiekin eta orain arte bezala jarraitzea bigarren lerro batean.

6. Nola ikusten duzu selekzioaren etorkizuna? Ba al dago erreleborik? Edota daudenak iraungo dutelakoan al zaude?

Ni baikorra naiz, mutilen maila ikustea besterik ez dago. Atzetik zenbat korrikalari dauden, lehen aipatu dudan Endika Gartzia, Iban Letamendi, Mikel Idirin, Aritz kortabarria, Arkaitz Zamakona, eta etorriko direnak. Nesketan apur bat okerrago, baina aste bukaera honetan asko poztu gara Leirek  egin duenarekin.

Erreleboa egotea espero dut.

8. Nola ikusten duzu mendi lasterketen egoera?

Gero eta lasterketa gehiago antolatzen dira, seinale ona da eta selekzioaren kasuan babesleak mantendu ditugu, TERNUA eta IBAIMENDI. Aurten MAXIMSKODA MENABI eta LORPEN sartu dira. Zer esango dugu, osasun ona du kirol honek.

9. Hurrengo urterako bertikalak edota ultratrailak Euskadi izenarekin disputatzeko esperantzarik bai?

Krisiak ez du laguntzen, baina kontuan hartu beharko dugu, ahalegintxo bat egin beharko da, posible bada eta nire esku badago, nire hitza duzue.

Milesker Eneko.