Zenbait erantzunek, Felipe Artigue ezagutu nahi zutela zioten. Ikusten duzun sailkapena ikusten duzula, bertan azaltzen da Felipe. Mendian asko gozatzen duen pertsona da Felipe Artigue.

Bere orainarteko egutegia ikaratzeko modukoa da, eta datorrena ere bai.

Ikus dezagun zer kontatzen digun Felipe Artiguek.

 

1-  Zein da Felipe Artigue?

35 urteko tipo normal bat. Irati izeneko ume zoragarri baten aita. Mendiaz gozatzen dakiena, eta mendiarekin, lehen eskalatzen eta orain korrika lotua dagoena.

 

2- Noiz hasi zinen lasterketatan eta zer egin zenuen aurretik?

12 urte nituelarik nere anaiekin Mirandako mendi eskolan hasi nintzen. Geroxeago eskalada praktikatzen hasi nintzen beraiekin,Jabierrekin batipat. Lehiatzen ere hasi nintzen baina zorteak, edo zorte txarrak hobeto esanda, nere bi anai galtzeak ekarri zidan urtebete baino gutxiagoan.

Duela 6 bat urte hasi nintzen lasterka. Hasieran errepidean, maratoi erdiak etabar,…baina 8 hilabetetako lesio batek bide bazterretik kendu ninduen. Behin mendian sueten (kortafuego) bat ikusi nuen eta bertatik korrika igotzea probatu nuen. Hankak minik ematen etzidala ikusi nuenean mendian bakarrik korri egitea erabaki nuen.

 

LOGO_EUSKALTRAIL

3- Esaidazu zer egin duzun aurten:

Zuzein KV, Carrera Alto del Sil  (6. ), Carrera por montaña de Miranda de Ebro (Copa de Castilla y Leon, 4),  Copa de España Otañes (18.), Tuga Arratzu Urdaibai (12. ), Cto. España Ultra Trail Penyagolosa (7.), Zegama-Aizkorri (38.), Cpto. España de  Vilaller  (34.), Integral Valdecebollas (3.), Maratòn Alpina Madrileña (5.),  Ehun Milak (4.) eta  Flisch  Zumaia (51.).

 

– Hurrengo helburuak…

KV Brañosera, Copa Castilla eta Leon,  Villalfeiden, UTMB,  Subida al San Millan (Copa C y L), Cavals del Vent, Media Maratón Miranda, Desafío Cantabria, Gorbeia Zuzenin eta Goierri.

 

4- Nola egiten duzu Zegama, Vilaller, Ehun Milak, Zumaia,UTMB,Cavals,.…etabar lehiatzeko?

Esfortzua eta motibazioa da garrantzitsuena. Urtez urte hobeto nabilela ikusten dut eta nere egutegia nere denborak hobetzeko helburuarekin egiten dut, eta lasterketa bakoitzetik hurrengorako motibatuta ateratzen naiz. Honekin disfrutatzen dut, lehiatzea gustatzen zait eta oso lehiakorra naiz.

 

5- Nola entrenatzen da hori?

Emakume zoragarri batekin (je, je), nire  Eider, nire afizioa ulertzen duena (batzutan) eta berari eta umeari denbora lapurtzea uzten nauena. Serio esanda, astean 6 egun entrenatzen ditut, 1-2 orduko ateraldiak eginez, lauean, aldapetan , serieak, baina dena mendian. Entrenamendu luzeak asteburuan egiten ditut 3-7 ordu bitartekoak izaten direlarik. Nere deskantsu egunean bizikleta egiten dut , permititu dezakedan “masajista”, gainera ez da nerea, eskerrikasko Sergio!!.

 

6- Errepideko denborak.

Nere denborarik onena Gasteizko Maratoi Erdia da 1:13 denbora eginez, noizbait hobetu nahi dudana.

 

7- Zer espero duzu etorkizunari buruz?

Hobetu nahi dut, lehiatzen jarraitu eta gauza berriak ikusi eta ikasi nahi ditut.

 

felipe1

(Argazkia: Ruben Fueyo)

 

OFF

 

Lasterketa bat: Zegama-Aizkorri.

Korrikalari bat: Korrikalari handi eta pertsona handiagoa bat dena, eta zortez bera ezagutu eta elkarrekin entrenatzeko plazerra dudana. Don Jabi Dominguez.

Bizitzeko toki bat: Edozein toki baina nere familiarekin.

Egin nahi duzun lasterketa bat: Travesera Picos de Europa.

Amets bat: Bete da (jeje).

Mirandakoa ala euskalduna?

Mirandakoa naiz. Baina hemen entrenatzen eta lehiatzen dudanean, Euskal Herrian, hemengoa sentitzen naiz, modu berezi batean sentitzen bait naiz, korrikalariekiko errespestua berezia baita. Eskerrikasko !!.

ESKERRIKASKO ZURI FELIPE ETA ZORTE ON !!