Orain dela urte asko ezagutzeko aukera izan nuen. Lehenik, errepidean ikusten genuen korrika, izugarrizko erreztasunarekin. Mendira salto egin zuenean, inork ez zuen dudik izan, lasterketa asko irabaziko zituenik. Mendiko lasterketatan ezagutu dudan pertsonarik onenetarikoa da, beraz ez naiz oso objetiboa berarekin. Beti ondokoarekin arduratuta, eta Alaia alabaren ondoan. Hemen uzten zaituztet…HASSAN AIT CHAOU haundiarekin (Todgha, Maroko, 1977).

 

Nor da Hassan Ait Chaou?

Pertsona apala, bere lagunen laguna dena, eta gauza txikiekin gozatuz, zoriontsu dena, familia, mendia…etab.

 

Noiz eta nola iritsi zinen Euskal Herrira?

2000.urteko abuztuaren 28an, Ainhoa eta biok, Donostiako tren geltokira iritsi giñen, eta handik, Antiguoko denda batetan mahatsa erosi eta gero, Ondarretako hondartzara joan ginen, Ainhoaren gurasoak ezagutzera.

 

Zein kirol egin duzu lehenago?

Futbola.

 

Noiztik zabiltza mendi lasterketatan?

Nire lehen kontaktua mendi lasterketatan, Loatzoko igoera-jeitsiera izan zen, 2005ean. Gero 2006. urtean Camille-Xtremera joan nintzen, bainan esan dezaket, nire estrenaldia mendi lasterketatan han izan zela, hemen, deshidratazio batekin,Iruñako hospitalean bukatu bait nuen. 

 

Zein da mendiarekin duzun lehen oroitzapena?

Ba, betidanik, txikitatik, zeren nire Marokoko jaio eta bizilekua zena, Atlas mendikatearen barruan dago eta nere herria 1200 metrotara dago.

 

Zein da mendi lasterketetako gauzarik gogorrena?

Irteerako urduritasun hori.

 

Zer moduz joan dira udarako lasterketak?

Orokorrean ondo, nahiz eta zorte txarra izan dudan Espainiako kopako zenbait lasterketetan. Lanzaroten galdu egin nintzen, eta nere postua dezente atzeratu zen, eta Zumaiako lasterketan berriz, erori egin  nintzenez miña nuen belaunean eta asko sufritu nuen. Baina esan dudan bezala, orokorrean gustora, ibili naiz, oso esperientzia aberasgarria izan da eta jende jator asko ezagutzen ari  naiz, eta leku zoragarriak ere bai.

 

 

Zein harreman duzu beste lasterketari marrokiarrekin?

Ez daude  mendi lasterketetan marokoar asko, bainan Zaid (Andaluziako selekzioan dago), berarekin topatzen naizenean, oso harreman ona daukat, hau ere bereberea da, eta Tolosan bizi den Abdelouahim-ekin ere oso harreman ona dut.

 

hassan zaid abde

 

Zenbat lasterketa egiten dituzu urtean gutxi gora behera?

20 edo gutxigora behera.

 

Nolatan osatu zen Graff-Sestaorekin korritzeko aukera?

Lasterketa batzutan topatu eta taldeko arduradunak proposatu egin zidan, ea talde batean korritu nahi nuen, eta baiezkoa eman nion.

 

Zer suposatzen du zuretzat Euskal selekzioarekin korritzeak?

Izugarrizko ohorea da niretzat. Ahaztu ezinezko esperientzia ari da izaten, eta gure arteko giroa ere ezin hobea da. Hala eta guztiz, guk korrikalariak, errezena egiten dugu,  lasterketa ahal dugun hobekien korritu eta listo, bainan gure atzean daudenak, lan asko egiten dute, hau dena aurrera eraman ahal izateko eta sakrifizio  handia egiten dute. Eskerrak beraiei, Eneko, Oihana, Marta, Saioa eta Irati txikiari.

 

hassan
 

Kontatuko al zeniguke Kilianekin izandako anekdota Zegama-Aizkorrin?

 Ba lasterketan, 8 edo 9. km.an, ni eta Luis Albertok, Kilian eta besteak harrapatu genituen, ta LuisAlbertok, adarra jotzen zion bitartean, Kiliani, esanez “ei que no  puedes….”, ba neri  Kilianek izugarrizko arriduraz, begiratu ta begiratu egiten zidan behin eta berriro, nor ote nintzen edo beldurrez, ji,ji,ji….

 

Berriz ere ikusiko al gara Euskaltrail egunean?

Bai, asko gustatuko litzaidake.

 

8506816374_b9a46bf0a5_o

 

ON

 

1.- Distantzia gustukoena?  25-30 km.tako lasterketak.

2.- Lasterketa gogokoena?  Camile Xtreme.

3.- Inoiz egindako lasterketarik gogorrena?  Vilaller-Ribagorza. Aurtengo Espainiako Kopako 3. lasterketa izan zen.

4.- Mendi lasterketetan egindako lagunik onena?  Asko. Ezinezkoa zait bat aipatzea.

5.- Entrenatzeko leku bat?  Loatzo–Uzturre–Belabieta.

6.- Lasterkari bat…Imanol Goñi.

7.- Pendiente duzun lasterketa bat?  Toubkal-eko maratoia.

8.- Aurkaririk gogorrena?  Aritz Egea.

9.- Gaztetako idoloren bat?  Bruce Lee.

10.- Euskal Selekzioa…Elkarlana.

 

LOGO_EUSKALTRAIL

OFF

 

1.- Edari bat?  Garagardoa limoiarekin.

2.- Afari perfektua?  Xolomoa, gazta eta piper ogitartekoa, etxekoen konpainiaz.

3.- Abestirik gogokoena?  Itoitzen “Lau teilatu”.

4.- Telebistako programarik gogokoena? Zu Kirolari”, eta kamara izkutuko txantxak egiten dituena.

5.- Munduko zein leku bisitatzea gustatuko litzaizuke?  Nepal.

6.- Negar egin zenuen azken aldia 2008an, nere aita joan zitzaidanean.

7.- Azkeneko parranda?  Uztailaren 24ean, Billabonako festatan.

8.- Monumentu bat zeini?  Nire amari.

9.- Nor miresten duzu?  Jo, ba ez dakit. Benetazko jokaera solidarioak azaltzen dituena, benetan barrutik ateratzen diren horiek.

10.- Maroko Sorpresaz beteriko kaxa bat.

 

 

P.D. Hassanek eskerrak eman nahi dizkie, lasterketatan animoak eta indarra ematen dizkienei.

 

 

Milesker Hassan eta zorte on !!

Unai Ugartemendia