Erlaitzeko lasterketaren bezperan kilometro bertikal erdia egingo da, maiatzaren 11 an, eta Erlaitz elkarteak 3 dorsal oparitzen ditu klubeko.
Honekin kluben arteko lehiakortasuna bultzatu nahi da, baita ere, klub bateko kide izatera animatu nahi da, Mikel Lealen esanetan.
Maiatzaren 11 larunbata, arratsaldeko lehen orduan izango da lasterketa.
2,7 km. ditu lasterketak, horietarik 1,7 aldapa gora 485 metro positibo eginez eta azken kilometroa lauan eta aldapa behera.
Aldapa oso gogorrak dituen bideetatik izango da, %37 penditzarekin.

erlaitz

Gonbidatuta zaudete beraz danak parte hartzera.

IZEN EMATEAK HEMEN

Klubetako ordezkariak idatzi ezazue carrera@erlaitz.com era eta egizue bertan zuen eskaria, esan bezala 3 dorsal dituzue zai!!!
Maiatza hasieran beraz, Aiako Harrietan asteburu pasa konpletoa egiteko aitzakia dago. Larunbatean bertikal erdia eta igandean mendi maratoi erdia!!!