Iban Letamendi. Oñati. 1978. Askorentzat ezezaguna, beste askorentzat ezagun zaharra. Urte dezentetan mendiko eskian konpetitu izan du, Euskadiko txapelduna ere izandakoa. Aurretik oso mendi lasterketa gutxi egin izan ditu, Oñatin baten bat, eta listo. Aurten,  denboraldiari gogoz ekin nahi  ziola esan zigun otsailak 23 an Ibarran, EUSKALTRAIL egunean, eta seguru bertara azaldu zirenen artean eta hitzaldiak azken pauso hori ematera animatu zuela.

Ondo  animatu ere. Larraulen ekin zion denboraldiari eta ibilbide gogor batean garaipen polita lortu zuen aurkari gogor batzuen aurka.

Handik Oriora, podiuma zapalduz, gero Bera (6º), Aloña (3º), Talaia (3º)……eta asteburuan Erlaitzen ikusiko dugu.

Ondo zaildutako mutila dugu Iban.

 

1. BERRIRO ERE KONPETITZEN….NOLATAN ANIMATU ZARA?

Azken 2 urteak eskian konpetitu gabe egon naiz baina kirola egiten jarraitu dut , bizikleta eta korrika eginez batez ere. Beti gustatu izan zait lasterketak egitea, poliki poliki mendian korri egiten hasi eta Aritz Egeak pixkat lagunduta,  niretzat berria den mundu hontan sartu naiz eta oso gustura nabil. Beste arrazoi garrantzitsu bat ondorengoa da; desplazamentuak. Mendi eskia oso kirol ederra da baina normalean oso urruti joan behar da hau praktikatzeko eta zaila egiten da urtero urtero konpetizio erritmoa jarraitzea, mendi lasterketek ordea ez dute horrenbesteko desplazamenturik eskatzen eta aste barruan ere lasai entrenatu dezaket.

 

2. DENBORALDI BIKAINA DARAMAZU. ESPERO AL ZENUEN?

Egia esan ez, zeren eta kirol hau oso oso gogorra da eta gorputza ohitu eta zaildu behar da.. hankak egin, jeitsieretara ohitu, distantzia luzetara ohitu.. Hasiera batean dexente kostatu zitzaidan baina entrenamendu egoki batekin eta esfortzuarekin, gero eta hobeto asimilatzen ditut bai entrenamentuak eta baita distantziak ere, baina oraindik lehen urtea denez nire ustez asko daukat hobetzeko.
3. ZEGAMA. DORTSALIK BAI? EGITEKO GOGOAREKIN?  ZEIN HELBURU?

Kostata baina azkenean lortu dut je,je,je.. Egiteko gogoa bai, baina baita beldurra ere. Helburua ? Argi daukat , inongo presio gabe joan, ahal den einean disfrutatu eta esperientzia hartu beste urteren baterako. Asko harrituko nintzateke krono on bat egingo banu… baina nork daki.

IBAN 2
4. ZEIN  BESTE HELBURU DITUZU?

Ba egia esan ez daukat oso garbi. Orain arte lasterketa  dexente egin ditut, hurrengo astean Aiako-Harriak egingo dut , deskantsatu eta Aizkorrira fresko iritsi nahi dut. Ondoren, ba nik uste Aizkorriko emaitzaren arabera izango dela,  baina printzipioz uda aurretik Camile eta Flisch egitea gustatuko litzaidake eta uda ta gero ba beste lasterketa polit batzu, Sorginen lasterketa eta Gorbeia Suzien ziurrenik.
5. MENDIKO ESKIA NEGUAN….KORRIKA UDABERRI-UDARAN…ZER NAHIAGO DUZU?

Orain dela urte bete edo 2 urte galdera hau eginez gero, argi eta garbi eskia esango nizuke, zeren eta asko eman dit kirol eder honek, baina azken urte honetan mendi lasterketak asko erakarri naute eta dexente disfrutatzen nabil. Eskian nire burua gehiago estutzen nuen, bestalde orain beste filosofia batekin hartzen dut. Ondo entrenatzen, baina lasaiago eta garrantzitsuena, egiten nabilen lagunak dira.
6. ERREPIDEKO ERREFERENTZIARIK BAI? 20 KM TAN, MARATOIA?

Errepidean lasterketa batzu egin ditut, 10 km-koak eta erdi maratoiak baita ere. Normalean prestakuntza bezala eta ez objetibo bezala, egunen baten maratoia egiteko gogoa badaukat baina epe motzean ez.

fitness

 

 

 

Beraz, esan bezala, Iban ere Aizkorriko maldatan ikusiko dugu beste euskaldun askoren artean. Zorterik onena opa diogu.