Igandean jokatuko da Idiazabalen (Gipuzkoa), mendi lasterketetako Euskal herriko txapelketa. Axari- Trail (Mikel Garmendia memoriala) izenez ezaguna den lasterketak ezagutzera emango ditu 2016ko txapeldunak. Hitzordua, goizeko 9:30tan izango da, eta ibilbideak, 25,4 kilometroko luzera eta 1550 metroko desnibel positiboa izango ditu.

 

 

axari-trail-perfila

 

Izen ezagunak izango ditugu beste behin txapela jazteko asmotan. Gizonezkoetan, esaterako, Aritz Egea (iazko garailea), Hassan Ait Chaou, Imanol Goñi, Julen Martinez de Estibariz, Ismail Razga edo Walter Becerra bezalako korrikalariak izango ditugu irteera puntuan. Esan beharrik ez dago, lehia estua izango dutela.

 

A1-46485386.JPG

 

 

 

Emakumeetan ere, garaile izateko asmoarekin irtengo dira Oihana Kortazar, Aitziber Ibarbia, Maria Zorroza, Virginia Perez, Nerea Amilibia, Montse Vazquez, Elena Calvillo, edo Alizia Olazabal. Aipatzekoa, lesio bat medio, Maite Maiora ez dela irteeran egongo.

Esan bezala, lehia ziurtatuta izango dugu igandean Idiazabalen. Nortzuk izango dira txapeldunak?