Martxoak 7, ostirala. Arratsalde eguzkitsua Donostian. Bertan, urte haserako mendi lasterketetako sentsazioetariko batekin egina  dugu hitzordua. Mendi lasterketen munduan hain ezagun den marka (Salomon) baten komertziala izaki, kanpainaren erdi erdian harrapatu dugu, hala ere gurekin ordubetetxo bat pasatzeko denbora librea hartu du. Berarekin orduak eta orduak pasako genituen lasai ederrean hizketan, inoiz nekatzen ez duen horietako persona baita. Zuekin gaur…Iker Oliveri (1971, Hondarribi, Gipuzkoa).

 

1.- Nor da Iker Oliveri?

43 urteko Hondarribitar gazte bat, oso kirolaria eta kirol asko egin duena orain artean.

 

2.- Noiztik kirolean?

Zazpi urterekin futbolean hasi ondoren, kirol ezberdin asko pasa ditut. Esku pilota, krossa, windsurfa (E.H. Txapeldun), arrauna…18-22 artean, kirola oso gutxi egiten nuen. Gero, txirrindularitza (Quebrantahuesos batean 6. Postuan, 5 ordu ta 41 min.) 2007-2010 artean geldirik egon nintzen, arazo fisiko batzuk medio, eta 2011tik aurrera mendiko lasterketak.

Iker Bici

 

 

3.- Urte hasera bikaina egiten ari zara, zer nolako sentsazioak dituzu?

Sentsazioak, erdipurdikoak dira. Oraingoz, lasterketa oso motzak egiten ari naiz, 13-20 km. bitartekoak. Entrenatzeko denbora askorik gabe nabil, lana dela eta, baina oraingoz nahiko gustora nago.

IKER OLIVERI FOTO

 

4.- Zegama-Aizkorrin, zein asmorekin aterako zara?

Oraingoz ondo ikusten naiz, eta helburu nagusia, lehengo urteko 4 ordu eta 32 minutuko denbora hobetzea izango da. Horretarako ezinbestekoa izango dut, jeitsieratan denborarik ez galtzea. Hau lortuko banu, gustora baino gustorago geldituko nintzateke.

 

5.- Nola ikusten duzu, mendi-lasterketen “boom” hau?

Oso ondo ikusten dut. Beldur bakarra, asko masifikatzearena da. Enuke inondik inora mendi-lasterketatan aurkitzen den giroa galtzerik nahi, ezta lasterketatan ikusten den laguntasuna. Orokorrean mendiak gauza onak ditu, bertako bakardadea…

6.- Zer botatzen duzu faltan lasterketatan?

Faltan ezer ez. Askotan soberan, antolatzaileek lasterketak luzeago edo gogorrago egitearen nahi hori. Lasterketak, agian errazago edo laburragoak izango balira (5-10 km.), besteak beste nesken eta hainbesteko luzerara ohitu gabe dagoen jendearen presentzia dezente haundiagotuko zen.

Lezo_03_Carrera.jpg

 

7.- Noizko, ultratrailetara saltoa?

Gustatuko litzaidake, baina denbora falta dut ondo prestatzeko. Astean zehar hirutan bakarrik entrenatzen det, eta egun batzutan 40 minutu baino besterik ez. Baina, ez dut deskartatzen, ziur egunen batean egingo dudala batenbat.

8.- Zer eman dio Kilian Jornet-ek trail runningari?

Asko eman diola usted ut. Jendeak erreferente bat bezala dauka, eta usted ut hori oso gauza ona dela. Egia esan, ez dut gehiegi ezagutzen, oso ixila delako, baina oso tipo humila da eta kirolari bezala, zer esanik ez. Kirol hau ezagutarazteko oso garrantzitsua izan den persona bat da

 

9.- Zein izango da hemendik aurrera zure egutegia?

Talaia-Hondarribi, Bera, Aloñako Igoera, Zegama eta Zumaiako Flysch lasterketa.

Iker foto

 

ON

-Lasterketa bat?  Zegama-Aizkorri eta Erlaitz.

-Lasterkari bat?  Aitor Leal.

-Mendian egin duzun lagunik onena?  Iñaki Catalan “Kataka”.

-Zapatilla bat?  Sense eta Sense Mantra.

-Entrenatzeko leku bat?  Jaizkibel.

-Egitea gustatuko litzaizukeen lasterketa bat?  Cavalls del Vent.

-Zure esku balego, zein fitxatuko zenuke Salomon-erako?  Jokin Lizeaga.

-Euskal korrikalaririk onena?  Iker Karrera.

-Kilian Jornet…  CRACK !!

-Salomon…  Mendia.

salomon1

 

OFF

-Janari bat?  Pasta.

-Edari bat?  Zerbeza.

-Oporretarako leku bat?  Hordarribi.

-Negar egin zenuen azken eguna?  2013ko Zegama-Aizkorrin.

-Monumentu bat, nori?  Nire aita eta amari.

-Parrandarako leku bat?  Lesakako San Ferminak.

-Gorroto duzun zerbait?  Injustizia.

-Gaua ala eguna?  Lehen gaua, orain eguna.

-Amets bat?  Bizitza honetan ondo bukatzea.

-Afari perfektua?  Bikotearekin datorren astean, nire urtebetetzean.

 

Milesker Iker, plazer bat.

 

Unai Ugartemendia.