Atzo Mendaro mendi lasterketa ospatu zen.

Eguraldi bikaina izan zen atzokoan eta 150 lasterkari izan ziren irteera puntuan.

Horien artean Jabier Olabarria,  munduko kopan 4 postua lortuta dena  izan zen azkarrena,   denboraldia sasoi onean hasi duela erakutsiz.

Bere denbora 1:58 minutukoa izan zen eta haren atzetik ia 3 minutura Juanjo Igarzabal eta Igon Manzisidor sartu ziren.

37060_458983814179934_1542083302_n

Neskatan ez zen lehiarik egon.

Maite Maiorak erraz irabazi zuen lasterketa, 2:18 denborarekin eta 22 minutura Maider Calleja eta atzerago Jone Urkizu sartu zirelarik.

Esan bezala,  giro aparta Mendaroko  mendietan, jende dexente karreraz gozatzen eta lasterketa ostean hamaiketako eta opari politak partehartzaile guztien artean.

SAILKAPENAK HEMEN