Joanes Goitisolo. 21 urte. Duela hilabete gutxi aurkeztu egin beharko genuen, gaur egun ez. Ez behintzat mendi lasterketetan ohikoak direnentzat, Joanes ohiko lasterkaria bihurtu baita.

Bere begiradak, furgoneta bat erosteko ametsa duen mutil gazte eta alai baten  islada du. Mutil on bat. 

Zumaian ezagutu nuen, gel bat eskeinita geratu zitzaidanean. Ondoren metan denetaz kezkatzen den horietakoa da. Aurrekoan ordea, Urretxun, besteak izan ginen berataz arduratu ginenak. Hala ere berriro indarberrituta, bere Arrolapeko familiarekin podiumera igo zen.

Ezagutu dezagun, mendi lasterketetako eta Arrolape familiako benjamina, Joanes Goitisolo.

joanes goitisolo

1. Zein da Joanes Goitisolo?

Joanes Goitisolo (1992) 21 urteko Gernikar bat da. Pertsona alaia, lagunen laguna eta beti barrea eragiten saiatzen den horietakoa. Gernikako burugogorrena ere izan daiteke ja,ja,ja, eta kirol munduari dagokionez konpromezu handia hartzen duen pertsona.

 

 

 

2. Noiz hasi zinen lasterketetan?

Iaz hasi nintzen mendi lasterketetan partehartzen. Lehena gogoratzen dut “Forutik-Forura” izan zela. Hasera batean korrika forman jarraitzeko egiten nuen, ia beti errepidean. Nire etxe inguruan dagoen buelta bat egiten nuen hasera batean, 4-5 kilometro izango ditu, bere gorabeherekin. Geroz eta hobeto nengoenean, bigarren buelta ematen saiatu nintzen, horrela 10 bat kilometro eginez. Azkenean 4 ere ematen nituen, hamsterrak bere gurpilean bezala. Ibilbidea aldatu behar nuen, eta mendia hurbil dudanez, mendira joaten hasi nintzen entrenatzen. Foruko lasterketa zela entzun eta Gernikatik bi kilometrora zegoenez animatu egin nintzen. 6.POSTUAN BUKATU NUEN ! Ez nuen sinesten. Emozio horrek bultzatu ninduen lasterketetan hasten.

 

3. Aurretik zer egiten zenuen?

Lasterketak egin aurretik, modan dagoen kirol bat egiten nuen, hau da, futbola. Baina ez ninduen betetzen, ia ez nuen jolasten ezta ja,ja,ja, eta utzi egin nuen. Ondoren hasi nintzen korrika egiten.

DSC04517

       ” Bere lagun eta txerifarekin    Enmanuelle Goñi “

 

 

 

 

 

4. Zerk bultzatu zaitu hemen hasteak ?

Gauza asko dira: Deskoneksio puntuak, disfrutea, alaitasuna, askatasuna, lagunekin korrika egitea… niretzako droga bat bezalakoa da, behar dudan zerbait, eguneroko bizimodutik aldentzen laguntzen didan zerbait, ez dago definizio zehatzik sentitzen den hori azaltzeko, bizitzea baizik !

 

5. Zer moduz joan da denboraldia?

Denboraldia? Pufff, ez nuke lortu dudan guzti hau sinestuko urte hasieran. Urdaibai kopa irabaztea niretzat izugarria izan da. Nire eskualdeko “bizkorrena” izatea ohore handia da niretzat. Gainera, Euskal Kopan ere nabil lehian. Hor ere ezin hobeto. Oso jende bizkorra dago “promesa” mailan, Joseba Urbano, Iñigo Alzola, Iñigo Lizarribar, etab. Hor ere, bigarren postuan noa, nahiz eta ia irabazteko aukerarik ez dudan. Bertikaletara ere joan nintzen, “promesa” mailan azpitxapeldun geldituz. Honek guztiak, indarrak eman dizkit.

 

6. Urdaibai kopa irabazita….zein balantze egiten duzu?

Ametsa egia bihurtuta. Hasiera batean ez nuen ezta planteatu ere egin. Imanol Goñi zegoen lidertzan, baina azken lasterketara ezin izan zuen joan, Euskal Kopako lasterketa bat zela eta (bestela bera irabazle!). Eta azken lasterketan dena jokatu genuen.

Kopa ezinhobea, lagun ikaragarriak egin ditut eta Urbaidai ezagutzeko aukera paregabea edonorrentzat, datorren urtean hemen espero zaituztegu, animatu !

 

joanes camille

     ” 25 km.tik gora oraindik asko  sufritzen dut “

 

 

 

 

 

7. Hurrengo denboraldian zein helburu?

Helburu bat disfrutatzen jarraitzea, mendiaz, lagunez eta nola ez gure paisaiez, horiek baitira gure motibazioak !

Beste helburu bat, Euskal Kopan lehiatzea eta Urdaibai Kopan berriz ere. Beste dena? Ikusiko da, denborak esango du.

 

8. Non hobetu dezakezula uste duzu?

Gauza asko ikasi ditut aurten, eta bat, eta gehien lagundu didana eboluzio hau ematen entrenamenduen planteaketak izan dira. Eskerrak hemen maisu onak ditudala eta beraien laguntzaz asko hobetu dudan, beraiek badakite nortzuk diren !

Baita ere muskularki hobetzeko beharra dut. Lasterketa luzeetan 25 kilometrotik aurrera asko sufritzen dut, eta horiek entrenatu behar ditut datorren urterako.

 

9. Nun geratu zara gustokoen? Eta okerren ?

Lasterketa guztietan disfrutatu dut, ez beti denetan moduan baina bueno. Gustukoen Lakuntzan, Joseba Urbano eta biok, sekulako lasterketa egin genuen. Baita ere aurtengo Foruko lasterketan, Zigor Iturrieta handiarekin egin nuen ia lasterketa guztia, azkenerako aurretik bukatu zuen arren.

Txarrak, HITZ HORI EZ ZAIT GUSTATZEN ja,ja, aurtengo Mendatako Maratoia, oso oso oso luze egin zitzaidalako eta Jacako Boca del Infierno, tripako arazoak zirela eta bertan behera utzi behar izan nuelako lasterketa.

 

joanes juerga

    ” Igande goizetan beti ez da mendira  joaten……”

 

 

 

 

 

 

Erantzun Motzak:

1. Lasterketa bat

  Zegama-Aizkorri edo Anboto kilometro bertikala.

 

2. Egin nahi duzun lasterketa bat?

  Munduko kopako baten bat, Sierre Zinal, Gir Dimont, Matterhorns, Limone Sul Garda… hor dagoen anbientea izugarria ematen duelako eta paisaia eta jende berria ezagutzeko.

 

3. Mendi bat?

  Anboto.

 

4. Mendi lasterketatako lagun onena?

  Lagun onena momentuz ez dut, lagun onak asko. Oier Ariznabarreta, Ander Garmendia, Joseba Urbano, Iñigo Alzola, Iñaki Uribe…

 

5. Korrilakari bat?

  Imanol Goñi

 

6. Arrolape…

  “Ilusioa, gogoa eta lagunartea, nire mendiko familia”.

  My teachers: Imanol Goñi eta Aitor Uriarte, eskerrik asko ni aguantzeagatik !

 

7. Idolo bat?

  Egoera larrian bizi diren horiek, egunetik egunera bizirauteko borrokatzen duten horiek !

 

8. Azken parranda?

  Gernikako jaiak (abuztuak 14-17).

 

9. Haragia edo arraina?

  Arraina.

 

10. Igande goizak lotan ala mendian?

  Ahal bada mendian edo beste zerbait egiten. Lo? denbora galtzea da ja,ja,ja.

 

11. Amets bat?

  Furgoneta bat erostea ja,ja,ja.

 

12. Euskal Selekzioa…

Puff… hitz potoloak. Korrikalari gero eta hobeak daude Euskal Herrian, eta asko pozten naiz, maila izugarria dagoelako. Ni oraindik hasi berria naiz, eta selekzioa HANDI gelditzen zaidala…

 

arrolape familia

 ” Bere mendiko familiarekin, Arrolape “

 

 

 

 

ESKERRIKASKO JOANES !