Mendiko lasterketatan ibiltzen direnen artean, pertsonaia ezagunenetarikoa da. Inoiz ez da izkutuan pasako. Nola ez gogoratu bestela Ionut Zinca-k, Senpere-ko lasterketan jarri zuen aurpegia, honek, km. batetako spriña egin eta gero lasterketa hasi bezain pronto, edo Berako lasterketan haseran egindako serie moduko hura, edo 2012ko maratoian ateratako peluka…Mundu osoan, Tximista bezala ezaguna (telebistako Goenkale serietik hartutako ezizena), ezinezkoa da bere ondoan joan, eta 10 minutu pasa gabe, iñork ez ezagutzea. Asteasu-ko abizena duen tolosar honek, badu hainbat pasadizo kontatzeko. Oraingo honetan, entrebistatzailea, elkarrizketatua izango da. Ea zer kontatzen digun…Joseba Usabiagak (Tolosa, Gipuzkoa, 1981). 

 

 

1.- Nor da, eta nolakoa da Joseba Usabiaga?

Tolosako 32 urteko mutil bat, afizio ezberdinak dituena, horien artean korrika egitea, mendian nahiz errepidean.

Nolakoa? Batzutan Kilian bezala, inakzesiblea, bestetan serioa, beste batzutan ganberroa, bestetan makarra eta bordea,….buff….fazeta dexente ditut ez pentsa. Baten bat aukeratzekotan ixila eta oso neurea naizela esan beharko, gauzak trasmititzea kostatzen zaidan pertsona bat.

 


2.- Zein kirol praktikatu izan duzu gaztetan eta noiz hasi zinen mendian korrika . Zergatik ?

Aurretik futbol sala eta hori ere gaizki.

Mendian korrika….en fin….nere lehen Behobia 20 urterekin egin nuen Bergarako lagun batekin nuen apustua dela eta,…harrezkero karrera dexente egin ditut. Ondoren etorri zen mendia. Oñatin 4 urte bizi izan nintzen, urte eroak, eta 4 urte horietan behin bakarrik joan nintzen mendira, Aloñamendira. 2007 ko apirilean Aloñako Igoera egin behar zutela enteratu nintzen. Alla voy por mis cojones esan nion buruari!! Jeje. Eta Uzturre mendira 2-3 aldiz igota entrenamendu moduan azaldu nintzen salidara. Gaur arte, urte asko eta oso onak.

 

3.- Egin dituzun lasterketa guztietatik gogokoena eta okerrena? Zergaitik?

Gogokoena ez dut dudarik. Donostiako Maratoia, asfalton. Emozionatu egiten nau oraindik irteerak. 

Paradoxa izango da baina okerren pasa dudana hori izan da , aurtengo edizioan, oso oso gaizki eta asko sufrituta amaitu nuen. Pelotoi erdiak pasa ninduen eta bizpahiruk animatu bakarrik. Ze gaiztoa den jendea !!je

Mendian gogokoena G2H dut, danagatik, antolakuntza ta ibilbidengatik. Okerren mendin Anetoko ultran pasa dut aurten. Zergatik pasa ditut aurten hainbeste miseri ?

 

5.- Kirola eta korrika egiteaz gain zer afizio gehiago dituzu?

Eguraldi zalea naiz, egunero minutuk pasatzen ditut mapa eta modeloei begira ( ez pasarelako modeloak,jeje) eta kulturarekin zerikusia duen edozein gauza ere atsegin dut. Neskak afizioa al da? Me encantan…..jejejeje.

Heavy Metaleko grupo baten ere abeslaria naiz.

konbenio

 » Lasterketa gogor bat eta gero emanaldi bat egitea da gogorrena «

 

 

 

 

6.- Esan ohi da gizakiaren lagun onena txakurra dela, zure kasuan ere horrela al da?

Kostako zait nere txakurra bezalakoa den emakume bat bilatzea ¡!!! Txintxoa, kariñosoa, hobedientea eta batez ere ixila. Nun saltzen dute hori? Ezagutzen al duzu batenbat? Ejejej.Suerte handia dut bai bizi naizen gizakiarekin bizitzea. Etxera iristeko nagoenean beti pentsatzen dut: “ Hara Bob hor egongo da ongietorria egiteko “ Txakurrek ez dute egun txarrik izaten .

 

7.- Txoritxo batek esan dit, txokolatearekin arazo bat daukazula…kontaiguzu.

Arazoa? Dulzea gustatzen zait bai, ikaragarri, eta astean zenbait tableta jaten ditut, zeozeren sustitutiboa omen da, enaiz gogoratzen zerena hala ere, jeejej. Piskanaka hobetzen noala uste dut. Asten 10 tableta jatetik 5 jatera pasatzea da nere 2014 ko helburu bat.

 

8.- Euskal Herrian aktore ezagun bat zara, Nola daramazu zure «fama»?

Etzait inoiz gustatu. Lagunek “el kulebrilla” itetela esaten didate. Beti ihes!! Halere ez pentsa horrenbesterako denik, agian Santo Tomasetan ta horrelakoetan sufritzen da piskat, baina soluzioa erreza da, zu re haien pare jarri txupito pare batekin y “ A bailar ¡!” ejejje

 

9.- Nolakoa da aktore kirolari baten egun bat?

Asteburuk ematen ditut okerren. Normalen goizen lasterketa egin eta atsalden norabaitera joan behar izan dugu eta. Azkenekoa Maratoiean. Bukatu nuen bezala bukatu eta segidan kotxea hartu eta Bergarara joan behar izan nuen. Hori ematen da okerren,lasterketaren batera ezin izan dut joan baina tira.

 

10.- Asko gelditzen al zaituzte kalean? Gizonak edo emakumeak gehiago?

Askok ez, eta lotsa gutxien dutenak emakumeak dira, repito emakumeak, ez neska gazteak!jeje. Baina gustora hartzen ditut denak, eta hitz itxusirik bada, oso oso gutxitan ,nik ere badakit makarra izaten.


g2H

» Nere markak hobetu ditzazket baina oheko eszena bateko inkomodidadea ez!»

 

 

 

 

 

 

 

11.- Momentu bitxiren bat bizi al izan duzu inoiz, kasu hauetan? (Anekdotaren bat edo)

Behin kartzelan sartu zidaten Goenkale izeneko telesailean. Nere amonak 85 urte zituen eta dana sinistu egiten zuen. Nere aitari oso oso preokupatuta deitu zion, kartzelan sartu zidatela eta nere bila joateko. Okerrena da Aitak jokoa jarraitu zuela esanez “ Arrazoi duzu, oraintxe joango naiz”jeje. Handik egun batzutara kalean ikusi eta bronka polita bota zidan, eta noski nik enion esan » amona …hori dena gezurra da!!»

Bestela bufff…..badira beste batzuk, baina horiek afaloste baterako utziko dugu.

12.- Zer da zailagoa, mendi lasterketa batean zure marka gainditzea edo oheko eszena bat egitea?

Jejejeje…..egia esan ohe eszenan bat edo beste egin behar izan nuen( dana faltsua, enaiz Nacho Vidal, e?) eta …..hori da sufritzea hori!! Gutxien gustatzen zitzaidan momentua zen hori, bezperan lo gutxi,….Nere markak mejoratzea ez da erreza baina seguru lortuko dudala. Beste inkomodidade hori egongo da betiko nik uste.

 

13.- Beti galderak egiten, oraingoan erantzutea tokatu zaizu. Erreza izan al da?

Bai. Ez dut inoiz arazorik eduki elkarrizketarik emateko. Gehienetan ahotsez esaten ditut, baina gaurko kasuan idatziz bada, perfekto. Ez det uste gehiegi kontatu dudanik, dana kontatuko banu…..

kilian

 » Unai, Jon eta ni, Kilian Jornet eta Miguel Herasekin 2011 ko Zegamako bezperan Andraitzeko puntan «

 

 

 

 

 

 

 

Off:

 

         Eguna edo gauaGaua

         Kirol hontan ezagutu eta arritu zaituen norbait ?

       Kilianen izaera extra-itxiak harritu ninduen Zegaman, Unai Ugartemendia izan zen mendi lasterketetan ezagutu nuen lehen                  pertsona eta berarekin geratzen naiz korrikako mundu hontan,

Iker Karreraren disziplina eta klaseak, Imanol Goñiren kalitatea, Aritzen etorkizuna, Iban Letamendiaren etxeak eta andreak….gauza asko ditut inbiditan! jejeej

        Euskaltrail ? Igorrek utzitako testigua hartuz gusto handiz egiten dudan kirol honen trasmisioa Unai eta Jonekin batera.

         Errepidea edo mendia ? Biak . Orain galdetuta errepidea. Apirilean galdetuta mendia.

        Parrandarako leku bat ? Ibarra, ui barkatu, Tolosa ¡! Iñauterik, San Juanak, urteko feria guztik…..

         Txokolatea edo sex….? Zer da sex……ez dut ulertu.jejeje

         Ultra bat rekuperatzeko modu onena ? Whasapp hartu eta idaztea “ kiero un platoko guarrete de estos “ “ salimos a bailar ¿” Ba horixe, zerrikerik jan eta parranda on bat bota. 3 egunetan komo nuevo zaude berriro.

 

Milesker JOSEBA !!

IBAN LETAMENDI (Euskal Selekzioko kidea)