Bere izena askotan entzuna nuen. Banekien, hautatzailearen laguntzaile izan zela, eta bere bezeroen artean, eta selekziokideen artean oso apreziatua zela. Orain bi aste, bera ezagutzeko aukera izan nuen, Euskal Selekziokoen afari batean. Segituan ohartu nintzen, elkarrizketatu beharreko pertsonai bat zela. Bi alaben aita (Garazi eta Lide) eta Enero Aliende hautatzailearen eskubiko eskua, iñork gutxik dakiena da, Arrasaten bizi den Antiguotar honek…¡¡ 4 minutuko!! marka duela 1500 metrotan. Zer kontatuko ote digu…Kepa Larreak (Donostia, Gipuzkoa, 1966)?

 

Zertan ibiltzen zara ?

Nik Athlon Koop.E. lan egiten det, bertan bizimodu osasungarrien sustapena lantzen degu : osasun programak enpresetan (1995) eta kirol medikuntza zerbitzuko entrenatzailea (1998) da nire lan esparrua. Mendi lasterketa arloan , azterketa medikuak eta entrenamentuak prestatzen dizkiegu guregana datozenei, azken finean aholkularitza lanak egiten ditugu, momentu honetan, Silvia Trigueros, Zigor Iturrieta, Iker Urizar, Iker Karrera, …korrikalariekin gabiltza, beste batzuen artean.

Mendi lasterketetako Euskal Selekzioko entrenatzaile-laguntzaile sartu nintzen Rosa Lasagabaster eta Asier Lasaren eskutik 2004-2005an, 2012 arte bertan ibili naiz (Gaizka Itza eta ondoren Eneko Alienderekin).

 

Nor da Kepa Larrea ?

Bizitzaz gozatzeko gogo handia, lehentasuna familiak eta lagunak dutelarik, itsaso zalea eta mendia bigarren etxea bezala (nahiz eta “proezarik ez egin”) duen 47 urteko gaztea.

 

Noiz sortu zen Euskal Selekzioa ?

Nik ezagutzen dudana kontatuko dizuet, ziurrenik bidean zerbait ahaztuko dudanez haseratik barkamenak: 2004/5an ezagutu nuen barrutik, baina 2003 eta 2004 ean bertan ziren beste batzuen artean,Gaizka Itza eta Asier Irazabal. Garai hartan Goio Larrañaga zen arduraduna, Euskal Selekzioaren sortzaile eta bultzatzailea. Haren aurretik Txus Romonek aipatu zidan bezala, Manuel Iradierrekoak ibiliak ziren, Eloy Corres eta konpainia. 2001 ean lehen Espainiako txapelketa Mulhacenen jokatu zen.

 

Nolatan sortu zen ?

Ni sorreran ez nintzen egon, baina garai hartan mendi lasterketen oiartzuna entzuten hasi zen eta federazio bezala txapelketa-konpetizio modalitate horri irteera eman behar zitzaion. Horrela hasi zen Euskal Selekzioaren makinaria martxan jartzen. 2003an sortu zen Goio Larrañagaren eskutik, Zegama-Aizkorriren lehen edizioaren ostean.

DSCF0893 (1)

 

Nolakoak izan ziren lehen hastapenak?

Lehen esan bezala nire partehartzea 2004/5ean kokatzen da eta egia esan talde bezala giro ona, baina zerbait berria zenez gorabehera batzuekin, hori bai, gure lana ahalik eta hobekien betetzen saiatzen ginen (nahiz eta batzuk ez konpartitu egiten genuena eta traba batzuk jartzen ibiltzen ziren) : Mendia-Korrika binomioa ez zen ulertzen.

 

Zein izan ziren lehen selekziokideak?

Txus Romon, Gaizka Itza, Asier Urdanpilleta, Alberto Zerain, Felipe Larrazabal, Isa Casado…

Baina bertatik asko pasa dira, ufff !!! A ze garaiak, onak benetan. Zerrenda egin beharko litzake.

 

Zein kriterio izaten zenuten hautatuekin?

Kriterioak ez dira asko aldatu, nahiz eta orain malgutasun handiagoarekin jokatu. Garai hartan ere, lasterketa batzuk ziren erreferente eta haietan nola jokatzen zuten korrikalariak, hautatuak ziren edo ez. Garai hartan korrikalarien ezezkoak jaso ziren, konpromiso handia zela argudiatuz (ulergarria noski).

 

Kanpora egin zenuten lehen bidaia?

Nik eginiko lehen bidaia Euskal Selekzioarekin, estatutik kanpo, Italiara izan zen, bertan beste modu batera bizi ziren mendi lasterketak.

 

Euskal selekzioarekin lortutako lehen garaipena?

Lehena ez da, baina gehien gozatu izan dudana Espainiako txapelketan, taldeka irabazi genuenean, taldearen funtsa bertan ikusten da (behin baino gehiagotan izan da).

espainia

 

Beti izan al zenuten federazioaren babesa?

Federazioan babesa izan dugu (modu batean edo bestean eta « politicamente correcto » izan nahi dut), batzutan babesak ez zuen oztoporik (oso gutxitan) eta aldiz beste batzutan, oztopoak gainditzen joan behar genuen, zailtasunen aurrean tinko eutsi genion gureari, bertan Antxon Burcioren laguntza izan dugu.

 

Nolako harremana zegoen zure garaietan?

Harremana, oso oso ona zen, gora beherak bagenituen, batez ere erabaki gogorren bat hartu behar izan zenean.

Pentsatu zein giro izaten genuen, beste selekzioetako kideak gugana inguratzen ziren bertan genuen giro ona zela eta, beraien arteko liskarretatik ihes egiten.

 

Nolako etorkizuna ikusten diozu selekzioari?

Oso ona. Gainera talde ona dago lanean. Beti egongo da zerbait hobetzeko, kritikak ere jasotzen dira eta hauek beti balio izango dute hobetzeko.

Hobetzeko gogoak dauden einean Euskal Selekzioak aurrera egingo du.

 

TERNUAren babesa ezinbestekoa al da Euskal Selekzioan?

Babesa eta babesleak izatea da garrantzitsua eta ezinbestekoa, korrikalariak babestuak sentitu behar dira, markak laguntza ematen diela eta kasu honetan marka etxekoa bada, hobe.

IMG_3014

 

Zein gauza hobetu daiteke?

Seguraski gauza bat baino gehiago, baina hori beste foro batean landu behar da.

 

Bidaiaren batean gertatutako anekdotaren bat?

Bidai bakoitzetik anekdota bat baino gehiago ekartzen dira, baina bi hauek badute bere berezitasuna:

Bata susto txiki bat izan zen. Dolomitas Canazei-ko lasterketan, Alizia Romero helikopteroan jeitsi zutenean (arduradun bezala lehenik eta behin, zure korrikalarien segurtasuna da garrantzitsuena). Urte batzutara familiarekin igo nintzen Piz Boera, eta bertako aterpetxekoa oso ongi gogoratzen zen gertaera horrekin.

Bestea Valmalenco-Valposchiavo lasterketan. Helmugan nengoela, Iñaki Ochoa de Olza inguratu zitzaidan, eta ea zein ziren euskal korrikalariak galdetu zidan. Paperean emandako zerrendan begiratzen hasi zen, eta barre batean komentatu zidan: “gureak bai bereziak direla, nongoak diren jartzen duen lekuan (italiarra, frantsesa, …) beraien baserrien izena azaltzen da.” Zein ziren bi horiek? Jabi Olabarria eta Felipe Larrazabal.

IMAG0011

 

 

ON

– Lasterketa bat? Korrika egin dudana Zegama-Aizkorri, eta korrika egin gabe bertan egon eta ikusten gozatua ”Sentiero 4 luglio” la maratona del cielo (Valdicorteno).

– Lasterkari bat? Gaizka Itza. Nire bi lagunekin, Etorre eta Iñakirekin, hasi nintzen mendi lasterketak egiten eta Nike Aneto X-treme Maratoian (1999koan, azken edizioan) ezagutu nuen.

Mendi lasterketetan egindako lagunik onena? Lagun asko!!! Lagun onak? Beraiek badakie, muxu bat zuei !!! (zelako zerrenda luzea, espero beraiek berdin pentsatzea).

– Mendirako arropa marka bat? TERNUA eta beste batzuk.

Atzerriko lasterketa bat? Lehen aipatutakoetatik at, Dolomitas Canazei-koa.

Bidai bateko oroitzapenik txarrena? Ben Nevis-era joan ginen bidaia, ESTRESANTEA (joaterakoan hegazkin arazoak, kotxearekin beste alderuntz gidatu beharra eta 40 minutu falta zirela irteerarako, iritsi ginen. Uffff!!!).

Euskal Selekzioarekin bidaia bat? Dolomitas Canazei-ra joan ginen urte batean, korrikalariak ezer jakin gabe eta irteera egun bat lehenago antolatuta, Veneziatik pasa ginen. Bertan lo egin eta kanaletan (goizean goiz noski) korrikaldi saio bat egin genuen.

– Lasterketarik gogorrena? CURSA D’ANDORRA “SUBIDA A COMAPEDROSA

– Gaizka Itza…erreferentea (makina).

– J.F. Larrazabal…konstantea (lagun ona).

– Antxon Burcio…babesa (genioa).

 

 

OFF

– Edari bat? Isotonikoa ? Ardoa !!!

– Arraia ala haragia? Biak.

– Afari perfektua ? Familiarekin.

– Parrandarako leku bat? Danborrada eguna Antiguon.

– Musika talde bat? Gatibu (selekzioakin zerikusiagatik, Arkaitz Zamakona !!!)

– Abesti bat? Besoak Zabalik.

– Liburu bat? Gure gaiarekin erlazionatua, Nacidos para correr.

– Oporretarako, hondartza ala mendia? Biak, ezinbestekoak nire oporretan.

– Zure txokorik gustukoena? Ondarretako itsas ertza.

– Monumentu bat… Nire amari.

 

Milesker Kepa, plazer bat izan da.

Unai Ugartemendia