Larunbatean jokatuko da Leitzan (Nafarroa) Euskal Herriko ultra distantziako txapelketa. Euskal Herria Mendi Erronkan erabakiko da, nortzuk izango diren txapeldun berriak.

euskal-herria-mendi-erronka-265x198

Izen handiak izango ditugu irteera puntuan. Besteak beste, iazko garaile izan ziren Dani Agirre eta Elena Calvillo bertan izango ditugu. Ez dute errez izango berriro ere irabaztea. Lehiarako prest agertuko baitira hauekin batera, Javi Dominguez, Oihana Kortazar, Pedro Etxeberria, Leire Martinez, Xabier Zarranz edo azken unerarte zalantza izango den Jokin Lizeaga ere.

descarga (2)images (2)

Lasterketa, goizeko 8tan hasiko da, eta ibilbideak 67 kilometro eta 3600 metroko desnibel positiboa ditu. Tartean kilometro bertikala ere jokatuko da, eta Hirumugarrieta gainera igo beharko dute (1431 metro).