Larunbata honetan, urriaren lehenengo egunean, Gorbeia Suzien Ternua ospatuko da Zeanurin. 4. edizioa ospatuko da aurtengoan eta urte sasoi honetan asfaltora pasatzen ez direnentzat, klasiko bihurtu da lasterketa. Ikusi besterik ez dago, froga luzerako eskuragarri zeuden 500 dortsalak 2 ordutan amaitu zirela eta beste 300 korrikalari daudela itxaron zerrendan. Ezbairik gabe, Zeanuriko herriak lan ikaragarria egiten du asteburu guztian zehar festa eder bat osatzeko.

femmasc

Kirol arloari dagokionez, 2 lasterketa izango dira larunbatean:

-Lasterketa luzeak 31 km eta 2400 metro desnibel positibo dauzka eta esan bezala, 500 lagunek hartuko dute parte.

Faboritoen artean Tofol Castanyer, Luís Alberto Hernando, Jokin Lizeaga, Aritz Egea, Alfredo Gil, Ismail Razga, Hassan Aitchaou, Imanol Goñi, Jan Margarit, Marc Pinsach, Zaid Ait Malek eta Julen Martinez de Estibariz izango dira besteak beste.

Emakumeen artean Azahara García de los Salmones, Oihana Kortazar, Maria Zorroza, Aitziber Ibarbia, Elena Calvillo, Ainhoa Lendinez, Laida Elizegi eta Eba Urizar izango dira besteak beste.

 

-Lasterketa motxak ordea, 22km eta 1340 metro desnibel positibo ditu eta bertan ere eskuragarri zeuden 250 dortsalak banatu dira, ia ehun pertsona itxaron zerrendan geratu direlarik.

 

Asteburu guztian zehar hainbat ekitaldi izango da Zeanurin. Esaterako, Manu Cordova alpinistaren hitzaldia ostegunean Igorren, Alberto Iñurrategiren hitzaldia ostiralean Zeanurin eta larunbatean lasterketaren ostean egin ohi den bazkari, erromeri, afari eta parranda.

Igandean berriz txikiek lasterketa herrikoia egiteko aukera izango dute Zeanurin bertan.

Informazio gehiagorako: http://www.gorbeiasuzien.com/home-eu/

Argazkiak: Ternua

logogorbeiasuzien-sq