– Eus.- Nora nahi duzu joan, Leire?

– Leire.- Aspaldi enoala Txindokira, ondo?

– Eus.- ( Mierda !!) Eeeee…bale, oso ondo. 8 tan pasako naiz bila.

Telefonoa eskegi eta deskantsu hartzera nindoala, urrutian ile luzeko neska bat ikusten dut, zankada handi eta arinean korrika. Leire da. Neska honek ez al du biharko deskantsatu behar?

Bada denbora bat, egin duen eguraldia ikusirik ez noala Txindokira. Gipuzkoako mendi esanguratsu honek 3,88 kmtako  igoera du, 930+ gaindituz. Bertikal bat aurrez aurre. Forma onenean ez, eta gaur egun azkarren igotzen duen neskarekin mendira. Posible ote !

Galtzen duenak kafea ordaintzen du, ados? Egia esan aldapa gora koloreak atera zizkidan Leirek. Mendia ezagutzen duenak, iturritik gora 20 minututan igo zuen (450+D). Baina dirua etxean ahaztu nuenez… kafea bere kontu.

 

P1030592

 

 

Leire Agirrezabala (Ibarra, 1987).  Leitzako  EHME ( 65 km 3500+ ) irabazlea eta bertikalean 7. orokorrean egin zuena. Trail mundu honetan hasiberria.

Ezagutu dezagun hobeto Leire.

 

1. Zein da  Leire Agirrezabala?

Ibarrako neska bat, Tolosan bizi dena eta korrika egitea gustatzen zaiona. Korrika egitera irtetzen naiz baina zehazki zer egin jakin gabe, soilik korrika egin. Mendira joatea ere gustoko dut, baina mugatua sentitzen naiz aldapa beheratan. Burua deskonektatzeko spining eta igeriketa ere gustoko ditut… erizain lanetik atera korrika, eta deskonektatzeko gustora hartzen ditut.

2. Noiz hasi zinen korrika egiten?

10 urterekin eskolan hasi ginen korrika. Tolosako Berazubira joaten ginen eta entrenamendu gogorrak sartzen zizkiguten. Aurrena 400 metrotan lehiatu nintzen, ez nintzen batere gustora aritzen distantzi horretan, gero 800, 1500 eta azkenik hainbeste seriekin etabar, nazkatu eta utzi egin nuen. Rodaje luzeak nituen gustoko, hor ikusten nuen nere burua.

3. Mendi lasterketen mundu hau ezagutzen al zenuen? Kilian Jornet, Oihana Kortazar, Maite Maiora. Zer esaten dizue izen hauek? Ezagutzen al zenituen?

Kilian zeozer bai. Bere liburua irakurri nuen eta berataz zeozer banekien. Besteei piskanaka ezagutzen joan naiz. Ez dut inoiz lasterketa batean parte hartu eta Zegama-Aizkorriko maratoia azken bi urtetan joan naiz ikustera. Lagun batek txibatzen zidan zein zen neska hau, edo neska hura eta Oihana aurretik ere piskat ezagutzen banuen ere Aitziber Ibarbia eta Maite Maiora aurten ikusi ditut zenbait artikulutan. Ez dakit ezer gehiago eta pertsonalki ere ez dut iñor ezagutzen.

4. EHME irabazi eta Enekoren (hautatzailearen) deia. Zer suposatzen du honek?

Danak bapatean harrapatu nau. Leitza irabazi nuen, ados, baina uste nuen ez zela ezer pasatzen. Ez dut mundu hau ezagutzen, ez dakit nola doan eta lehenik Vilallerrera joateko proposatu zidan, orain Lanzarote eta nere buruarekin duda batzuk eduki arren baiezkoa eman eta nere buruak nola erantzungo duen gogoz noa.

 5. Nola entrenatu zenuen Leitzarako?

Ez dut ia batere lehiatzen, izan ere iaz, 2012 an, lehiatu nuen lasterketa  bakarra Donostiako Maratoia izan zen. Ez dut lehiatzeko entrenatzen. Kilometro asko sartzen dut astean zehar, gehienak errepidean.

Aurten oraindik ez nuen dortsalik jarri eta Iratin tanteo txiki bat egin ostean mendi lasterketa bat zer zen jakin nuen eta 3 aste nituen Leitzarako ondo jartzeko.

Aste horretan 7 egunak entrenatu nituen. 160 km. egin nituen, danak errepidean. 37 km.ko bat eta beste 6 ak 25 km ingurukoak. Mendian tirada luze bat egin nuen, 35 km.  ingurukoa. Horrekin joan nintzen Leitzara.

Ez dut inoiz entrenamendu planik jarraitu, korrika egin eta listo. Baina lehiatzeko pretensiorik gabe. Nahiakoa lehiatu nuen gazte garaitan je,je !!

 

1. Lasterketa bat?

Oso gutxi egin ditut. Agian maratoia, 3 aldiz egin baitut. Baina ezin dut bat aukeratu.

2. Afizio bat?

Irakurtzea gustatzen zait. Baita pelikulak ikustea ere.

3. Mendia edo errepidea?

Biak, nahiz eta errepidean aldapa beherik ez dagoenez erosoago sentitzen naizen !!

4. Lasterkari bat?

Korri egitea eta sakrifikatzen den edonor miresten dut.

5. Azkeneko juerga?

Duela ez asko, sagardotegi bat eduki nuen…eta asteburu honetan Ibarrako festak nituen !! Lanzaroten berbena bat badela entzuna dut, ea han zeozer egiten dugun !

6. Anekdota bat?

1500 metroko Euskadiko txapelduna izan  nintzen, bakarrik atera bait nintzen pistara. Ia 4 buelta bakar bakarrik eman ostean nere burua krisi egoera batean sartu eta utzi egin nuen!! Je,je,je.

Beste anekdota bat, Ireber gora nindoala Leitzan, 55. kilometroan, irratia entzuten emisoraz aldatu eta Angel Arrietak irabazi zuela Leitzan esan zuten, etzuten esan zein zijoan neskatan aurrena je,je,je. Kuriosoa izango zen!!!

 

P1030593

6. Lanzarote eta Vilaller. Zer espero duzu han egitea?

Argi dut. Badakit zein den nere terrenoa. Azkar hasiko naiz Lanzaroten, lehenengo 15 km.ak erdi aldapa beheran izanik…4:00 m/Km hasi beharko dugu , ez?Je,je. Gero mendian sartu eta aldapa gora ahalik eta azkarren eta gogorren jo, gero aldapa behera ahal den moduan eutsi.

Vilallerren antzeko zerbait. Aldapa gora gogor jo eta aldapa behera ahalik eta denbora gutxien galdu.Uste dut distantzi luze hauek hobeto datozkidala. Distantzi luzeak hobeto asimilatzen ditu nere gorputzak.

7. Maratoiean sub-3…posible al da?

Ez dakit. Iaz gertu ibili nintzen. Ez nuen urte osoan lehiatu eta hilabete bat lehenago arazo batzuk medio ez nekien atera ahalko nuen. Azkenean uste baino hobeto bukatu nuen, oso sentsazio onarekin. Iazkoa ikusirik, aurten posible dela uste dut, saiatuko gara behintzat.

Hala ere horretarako entrenamendu plan bat jarraitzea gomendatzen du jendeak eta serieak egitea, eta nik, azken honi gorroto hartu eta ez ditut egiten 20 urtetatik. Planik ere ez dut jarraitzen. Ikusiko dugu zer gertatzen den.

8. Zer espero duzu etorkizunaz?

Korrika egiteaz disfrutatzen jarraitu nahi dut. Uste dut hilabete honetan gehiegi konpetitu behar dudala. Bi astez behin lasterketa bat…agian  nazkatu eta nekatuta bukatuko dut. Disfrutatu nahi dut. Astean zehar egiten dudana normalean automatizatuta daukat, errutina bat jarraitzen dut. 2 orduko korrikaldia, spining, igeri etab. Lanzarote eta Vilallerreko karrerek errutina hauetatik piskat urrunduko badidate ere saiatuko naiz horrela ez izaten. Ez diot korrika egiteari utziko, bezperan lasterketa hauetan parte hartzeko, agian pistoia piskat jeitsiko dut, hori bai ! Je,je.

 

ESKERRIKASKO   ETA  ZORTE  ON  LANZAROTEN  !!!