ARGAZKIAK: ATARIA.

Igandean jokatu zen estreinekoz Berastegin (Gipuzkoa), Negu Trail lasterketa. Izenak berak dioen bezala, negu giroa izan zuten irteera puntuan izan ziren 250 lasterkariek. Ibilbidearen 16 kilometroak, gorputzaldi onean izatea eskatzen zuten.

Elurra izan zen eguneko protagonista nagusia. Aurreko egunetan botatako elurrak, ez zien lasaitasunerako betarik utzi parte hartzaileei. Irteeran bildu ziren korrikalarien artean, izen garrantzitsuak, besteak beste Jokin Lizeaga urnietarra, Veronica Dominguez gasteiztarra edo herriko korrikalaria den Iban Agirrezabala.

Irteera eman orduko, Jokin Lizeaga izan zen denen artean lurzorura hobekien moldatu zena. Denboraldi hasiera du urnietarrak, baina agerian utzi zuen beste behin, bere kalitatea. Helmugan, ordu 1, 35 minutu eta 54 segundu behar izan zituen garaile izateko. Atzetik, hurrenez hurren sartu ziren, Goar Lopetegi (1:38,13) eta IƱaki Olano (1:38,15).

 

Mikel Olano, Jokin Lizeaga eta Goar Lopetegi.

 

Emakumeetan ere, azken garaipena lortzeko faborito nagusia zen Veronica Dominguez gailendu zen (1:55,59). Hala ere, Leire Baraibar zumaiarrak, ez zion garaipena merke saldu eta 15 segundu beranduago helmugaratu zen. Hirugarren postuan, Tanit Perez de Leceta donostiarra sailkatu zen (2;02,50).

 

T.Perez de Leceta, Veronica Dominguez eta Leire Baraibar.

 

Giro paregabea izan zen amaieran Berastegiko plazan, eta jendea gustora geratu zen bai ibilbidearekin eta antolakuntzarekin.

SAILKAPENAK