Hasera batean gizon serio bat dirudi. Ez da denbora asko behar, horrelakoa ez dela jakiteko. Munduko lasterkari onenetariko bat elkarrizketatzeko aukera sortu zitzaigunean, ez genuen dudarik izan. Jende askok jakingo ez duen arren, mendiko lasterketatan dabilen olinpiko bakarrenetakoa da. Lasterkari oso gogorra izaki, nahiago du ” lehoiaren buztana izan, arratoiaren burua baino”. Kilian Jornetekin, 2013an izandako lehiak, benetan gogoratzekoak izan dira. 2014ean ultratraileko distantzi luzera salto egingo duen honetan, berriro ere lehian ibiliko ote dira, bera eta Kilian, Chamonixeko UTMBan? Denbora eman beharko diegu. Zer kontatuko ote digu…Luis Alberto Hernandok (Burgos, 1977)?

 

 

Nor da Luis Alberto Hernando?

Bere lana duen pertsona normal bat, entrenatzeko eta lasterketetara joateko ahalegina egiten duena.

 

Betidanik zara kirolaria? Familian besterik?

9 urterekin atletismoan hasi nintzen anaiarekin, handik urtebetera gu ikusteaz nazkatuta, aita hasi zen 39 urterekin !! Gero, 46 urterekin munduko txapeldun izan zen beteranoetan 2 ordu eta 27rekin. Anaiak lasterketa motzagoak egiten zituen, eta maratoiren bat ere egin zuen.

 

Zein kirol egiten zenuen lehenago?

9tik 20 arte atletismoa, Biatloia 24tik 28ra (Torino-2006) eta 28tik 31ra, iraupen luzeko eskia (Munduko txapelketarako klasifikatu nintzen).

 

Zein kirol egiten dituzu neguan, forma mantentzeko?

Eskia, alpinismoa eta mendiko kirola orokorrean.

 

Zein da mendiarekin duzun lehen hartuemana?

Jaca-n biatloierako, eta gero mendiko lasterketatan eta mendiko G.Z etan, eskalada, eskia, espeleologia…

 

Olinpikoa izaki, gustatuko litzaizuke trail-a ere izatea?

Bai, ni animatzera joango naiz.

 

Uste duzu olinpismoak kirol bat izorratzen duela? 

Ez (tinko).

 

hernandokilian

 

      ” Kilian forman dagoenean, garaieziña da “

 

 

 

 

 

 

 

30 edo 80 km.tan berdin ibiltzeko, nola egiten duzu?

42 km.tarako entrenatzen dut, lehengo urtean bezala, eta gero entrenaldi luze bat egiten dut, (gehienez 6 ordu) 20 egunean behin.

 

Zein iritzi duzu “Kanpo laguntzataz”?

“Gustoko dut” jendea bultzatzen ez duten bitartean…geroz eta gehiago hobe, askoz hobe, askoz erosoago, gustoko dut lagunek laguntzea eta haiek ere gustoko dute. Entrenamenduetan bada nahiko denbora bakoitzak nahi duen bezala mendiaz gozatzeko. Lasterketatan, SUA boteaz !!

 

Noizko UTMB edo Ehunmilak?

2014.

 

Pentsatu al duzu Kilianen antzeko proiekturen bat egitea?

Ez dut denbora gehiegirik, nik ez behintzat eta hau ondo egiteko…

 

Hain garaiezina al da Kilian forman dagoenean?

BAI…(ixilunea…).

 

Nolatan  Adidas-eko fitxaketa?

Zaragozako “Zenith”-eko Marcosen bidez deitzen didate. honi ultratan batenbatekin hasteko asmoa elarazten diote, noski hasi gutxi gorabehera…haseratik UTMB aipatu zidaten !!

 


Zer pentsatzen lasterketatan hasi baino lehenago eta lasterketan zehar?

Taktika eta estrategiarekin ez obsesionatzen saiatzen naiz, azkenean ez da ezer ondo ateratzen, baina beti irabaztean pentsatzen dut ! Iraun…iraun…lasai mantendu eta ZAKA! Ultratan baditut momentu batzuk, ezertan pentsatu ez dudana, ez bait naiz ezertaz oroitzen, goizeko 4tatik 7etara (parreak).

 

Zerk egiten du garrantzitsu mendiko lasterketa bat?

Antolakuntza, zirkuitua, aurkariak, Kilian, eta JARRAITZAILEAK.

 

Zein marka dituzu? 

1000 metro – 2´29″, 5000koa – 14´32an, 3000 oztopoekin 9´06an eta aurten ordubetean 18km. eta 650 metro egin ditut.

 


Mendiko lasterketetako gauzarik onena?

Ezagutu dudan jendea. 

 

2014ko txarrena?

Hobetzean zaila izango dela, uste dut…eta hemendik aurrera zulora.

 

Nongoa da Luis?

Burgos-ekoa, deitu gabe azaldu eta ere, badakit han izango direla.

 

Nori esango zenizkioke lau gauza?

Asko hitzegiten dutenei, eta batez ere ez badira oso konstruktiboak.


Mendiko lasterketetako pertsonai bat?

Ramon Ferrer, alde haundiarekin.


Argazkirik onena? 

Iosu Juaristi (Fotoiosu) eta Mikel Besga, Rapitan-en -30º (FB-eko portadan).

 

Luis Hernando logo

 

ON

 

1- Distantzia bat?  42km.

2- Zapatilla bat?  Adicero XT (ADIDAS).

3- Lasterketa bat? Zegama-Aizkorri.

4- Trail munduko lagunik onena?  Sergio Gimeno Blas.

5- Aurkaririk gogorrena?  Urteak!!

6- Pendiente duzun lasterketa bat?  Giir di Mont irabaztea.

7- Lasterkari bat?  Maite Maiora(egoskorra) eta nire AITA santua.

8- Inoiz egindako lasterketarik gogorrena?  2013ko. Ultren Europeoa.

9- Entrenatzeko leku bat?  Oroel eta San Cristobal, beste aukerarik ez dudalako

10- Zegama-Aizkorri…Jarraitzaileensentimentuahaztezina!

 

 

 OFF

 

1- Edari bat? Ze ordutan?

 

2- Zure plater gustukoena? Patata tortilla+zerbeza+ebaki bat.

 

3- Azkeneko parranda? Beti azken aurrekoa esaten da.

 

4-Norekin joango zinateke zerbezatxoren bat hartzera?  Oraintxe bertan, Iosu Juaristirekin.

 

5- Bixitatzeko leku bat? Naranjo de Bulnes.

 

6- Musika talderik gustukoena?  Talde “electrogeno”ren bat.

 

7- Festa batzuk?  Oso ondo hitzegin didate, Zegamako lasterketa ondorenaz.

 

8- Monumentu bat…Antolatzaileei.

 

9- Oporretarako, mendia ala hondartza?  Mendia.

 

10- Negar egin zenuen azken aldia?  Irailaren 26an.

 

11- Negua ala udara?  Neguan, lasterka eta eskia. Udaran lasterka bakarrik, ez dago.

 

12- Adikzio bat? Ehh…eta mugikorra. 

 

 

 Milesker LUIS ALBERTO !!

Iosu Juaristi “Txabola” eta Unai Ugartemendia.