Maiatzeko lehen asteburua, eguraldi ona, argi ordu gehiago egunetik egunera…nork ez dauka korri egiteko gogorik? Asteburuko zenbait lasterketa errepasatuko ditugu.

Ostirala maiatzak 5

Basque Ultra Trail Series: zirkuitoko bigarren froga ospatuko da gaurtik aurrera era oraingoan Vitoria-Gasteiz eta Iruñea elkartuko dira 130 km eta 6300 metro desnibel positibo dituen ibilbidea. Froga gogorra izango da, igoera eta jetsiera askorekin eta kilometro bertikal bat egingo dute 82. kilometroan. Irteera gaueko 0:00etan izango da eta lehenengo lasterkariak bihar espero dira eguerdiko 15:00ak aldera Iruñean.

Informazio gehiago: http://www.basqueultratrail.com/gasteiz-irunea-programa/

 

Larunbata maiatzak 6

Segura-Zerain “Sanson Proba”: Segura eta Zeraingo herrien artean ospatuko dute aurtengoan bigarrenez, Sanson froga. Herri politak, Goierriko bihotzean eta munduan oso ezaguna den ibilbide batean aldamenean ospatzen dena. Bi froga ospatuko dira: motzak 15 km eta 880 metro desnibel positibo dauzka eta luzeak berriz, 24,5 km eta 1480 metro desnibel positibo . Irteera arratsaldeko 16etan izango da Segurako plazan.

Bi frogak Goierri Kopa Trail zirkuiturako puntuagarriak izango dira.

Informazio gehiago: http://www.segura.eus/udala/agenda/20160507/Sanson_proba;_I._Segura-Zerain_mendi_lasterketa

 

Igandea maiatzak 7

 

VII. Izazpiko igoera: 31,26 erronka: lasterketa bat baina gehiago erronka bat izenak dioen bezala eta Euskal Herrian falta ezin direnak gainera. 1977. urtean aizkolari eta bertsolari batek egin zuten apostu Izazpi mendira igo eta jetsi zenbatean egingo ote zuten eta 1982. urtean Pello Gariñek 31:26ko marka ezarri zuen. Aipatzekoa urte hortan, Gariñek 1:01 egin zuela Behobian…Aritz Egea errekorra lortzen saiatuko da eta nahiz eta marka zaila izan, gaitasunak soberan ditu denbora bereganatzeko.

Erronka igandean goizeko 12etan abiatuko da Ezkioko plazatik. Oraindik izena ematea dago.

Informazio gehiago: http://www.lasterketak.eus/izazpiko-igoera-erronka-ezkio-2017

Kanpezu-Ioar mendi maratoia: Euskadiko Mendi lasterketa txapelketako zirkuitko froga izango da aurtengoan Santikurutze Knapezuko herrian. Lasterketak 25 kilometro eta 1800 metro desnibel positibo ditu eta askoretzat Kodes mendilerro ezezaguna igaroko ditu. Lasterketa goizeko 10:00 etan hasiko da herriko plazan.

Astelenean emaitzak jarriko ditugu.

Asteburu on!