Nire asmoa, elkarrizketa baino lehen, berarekin korrika saio bat egitea zen.
Baina non? Mendian? Aurten irabazi dituen lasterketa guztiak ikusita (Arratzu, Aloñako Igoera, Collaradako KV Bikoitza…), banekien begiak aterako zizkidala.
Eta errepidean? Ikusirik Donostiako maratoiko denbora (3 ordu, 2 minutu eta 12 segundu), atzera bota nintzen.
Onena tabernaren batean gelditzea izango da. Han, biak ere paretsuago ibiliko gara. Hitzordua Eibarren egin dugu, arratsaldeko lauretan. Bertan zain nintzela, Iosu bere bikotekidea zain nuen. Iosurekin hitz pare bat tartekatzerako, hor azaldu zaigu Maite. Irrifartsu beti bezala, argal (forman dagoela ageri du) eta lanetik atera berria. Goseti dago, eta pintxoren bat jateko gonbitea ere egin digu. Iosu eta biok, bi zerbeza eta Maitek tortilla pintxoa…eta kafe huts bat. Kanazeitik etorri berria( KV 7º eta Skyrunning 4º ) ekin diogu, Maite Maiora (1980, Mendaro, Gipuzkoa) elkarrizketatzeari.
Lehenik eta behin, zer moduz zaude sorbaldako lesiotik?
Egia esan, nahiko ondo. Noizean behin molestia txiki batzuk izaten ditut, baina orokorrean ondo esan beharko. Kontu askorekin ibili behar izaten dudan arren.
Gogoan al duzu egin zenuen lehen lasterketa?
Bai, gogoan dut. Azpeitian izan zen, ZUZENIENeko bertikalean eta gainera hirugarren postuan sartu nintzen . Gogoan dut gainera, Nerea Amiliak irabazi zuela, eta Elena Calvillo izan zela bigarren.
Eta irabazi zenuen lehen lasterketa? Zer sentitu zenuen?
Bai, noski. Herrian izan zen, Mendaroko lasterketan eta izugarrizko poza sentitu nuen. Pentsa, lehen garaipena eta gainera jaioterrian. Oso pozgarria izan zen.
Etxekoen babesa beti izan al duzu hain gertuko?
Bai, betidanik. Bai Iosu, anaiak eta gurasoak beti izan ditut gertu. Iosu, lasterketa guztietara joaten da eta gainera gutxien espero dudanean, hortxe azaltzen zait edozein bazterretan. Asko eskertzen dut beraien gertutasuna.
Zein oroitzapen duzu 2012ko Zegama-Aizkorritaz?
(Bost segundutako ixilune baten ondoren). Orotzapen txarrak. Lehenik erorikoa izan nuen eta sorbalda atera, eta gainera hipotermia bat izan nuen. Oso leku txarrean erori nintzen eta erreskatea ere ez zen batere erraza izan. Esan, bertako bolondresak primeran portatu zirela nirekin. Beraiek, geldirik egoteaz hoztuta zeuden eta gainera beraien arropa utzi zidaten. Izugarrizko detailea izan zen, inoiz ahaztuko ez dudana. Gainera, hurrengo asteetan deika izan nituen nire egoerataz preokupaturik. Txapela kentzekoa.
Zer suposatu du zuretzako Espainiako txapelketan bigarren egiteak?
Poz haundia izan da niretzat. Ni irabaztera irten nintzen arren, banekien ez nuela erreza izango. Oso lasterketa ona egin behar nuen eta Nuria Picasek egun on bat izan ez zezan itxaron. Berak ez zuen hutsegin eta ni gustora gelditu nintzen egindako lanarekin.
Orain arte egindako denboraldiaren ondorioz, jaso al duzu patrozinatzaileren baten eskeintzarik?
Ni denboraldi haseratik Mara-Mararekin nabil. Batetik eta bestetik jasotzen dut laguntzarik.Tartean BES-T (errekuperatzeko kremak), La Sportiva (oinetakoak), Julbo (eguzkitako betaurrekoak) Oxsitis eta benetan eskertzekoa OREKA Zentruko Jabi Azpilikueta nire fisioak egiten duen lana.
Azkenaldian asko ikusten zaitugu Luis Alberto Hernandorekin. Ez al duzu pentsatu ultratrailetara jauzi egitea?
Egia esan, ez. Denbora asko behar da ondo prestatzeko eta oraintxe bertan ez dut imaginatzen. Hala ere, biharko egunerako ez dut ezer deskartatzen.
ON
Lasterkari bat? Luis Alberto Hernando.
Lasterketa bat? Mendaroko Mendi lasterketa.
Mendiko lasterketei esker egindako lagun onena? Luis Alberto Hernando.
Korrikarako arropa marka bat? LAFUMA.
Distantzia gustukoena? 25-30 km. Bitartean.
Pendiente duzun lasterketa bat? Zumaiako Flyscha
Zegama-Aizkorri? Zoramena.
Nuria Picas? Oso lasterkari on bat.
Iñigo Lariz? Oso lagun ona.
Euskal Selekzioa? Familia bat.
OFF
Azkeneko parranda? Ufff, ez naiz gogoratu ere egiten.
Parrandarako leku bat? Dudarik gabe, San Ferminak.
Edari bat? Kafe hutsa.
Arraina ala txuleta? Aita harakina izanik, txuleta.
Afari perfektua? Kroketak, izokina eta amaren arrozesnea.
Gona ala galtzak? Galtzak.
Oporretarako, mendia ala hondartza? Mendia.
Afizioren bat kirolaz aparte? Dendatan ibiltzea.
Musika talde bat? Ken Zazpi
Maniaren bat? Etxea txukun edukitzea.
Plazer haundi bat izan da, Maite. Zorte on .
Unai. U
Comments are closed.