Berriro ere martxan gara ! Azkenaldian izandako lan pilaketarengatik, eta mendi lasterketen denboraldiak atseden txiki bat hartzen duela probestuz, egun batzutako isilunea izan du euskaltrail.com-eko orrialdeak. Baina atsedena amaitu da !!

2017ko denboraldia hasteko egun gutxi falta diren honetan, berriro ere egutegia martxan jartzeko garaia da. Horretarako, zuen laguntza behar dugu. Antolatzaileei eskatu nahi dizuegu, 2017ko zuen lasterketen datak guri bidaltzea.

Jendea, azken urte hauetan, denboraldi osorako egutegia egitearen zalea da, eta horregatik eskertuko genizueke, zuen lasterketaren datuak bidaltzea, guk egutegian sartzeko. Ahal dezuten guztiok bidali zuen lasterketaren datuak euskaltrail@gmail.com-era.

Esan bezala, hau hastera doa !!