Udaberriko lehenengo asteburua dugu iristear eta asteburu honetan ere baditugu zenbait lasterketa Euskal Herrian. Eguraldia euritsua izango da beraz prestatu xirak!

Igandea martxoak 26

III. Arrieta Trail: Arrietako herrian ospatuko da 3. urtez eta Bizkaia Kopa Trail txapelketako lehen froga puntuagarria izango da. 20 kilometro dituen ibilbidean mendi lasterketa, mendi bizikleta lasterketa eta mendi martxa ospatuko dira; 10 kilometro luzera dituen ibilbidean berriz, mendi lasterketa, txakur krosa eta mendi martxa ospatuko dira. Salgai zeuden 600 dortsalak banatuta daude dagoeneko.

Informazio gehiago: http://www.bizkaiakopatrail.com/calendario/arrieta/

VII. Donostia-Hondarribia Talaia bidea: gure egutegian klasiko bihurtu den froga honen 7. edizioa. Euskal Herrian ospatzen den lasterketa guztien artean, ibilbide onenetako bat duela esan genezake. Lasterketak Donostia eta Hondarribi bitarteko itsaslabarrak zeharkatzen ditu 31 kilometro luze eta 1300 metro desnibel positibo dituen ibilbidean, txalupan egiten den bidaiatxoaz gain. Salgai zeuden 500 dortsalak banaturik daude dagoeneko.

Informazio gehiago: http://www.cdfortunake.com/es/pruebas-deportivas/donostia-hondarribia-talaia-bidea.html

XII Sara Korrika Trail: Euskal herrian ospatzen den beste lasterketa klasikoetako bat eta dagoeneko 13 urte dira. Lasterketa ederra, La Rhune mendira igoz eta 22 kilometro eta 1600  metro desnibel positibo dituena. Dortsala guztiak banaturik daude.

Informazio gehiago: http://www.sarakorrika.com/

Astelenean emaitzak jarriko ditugu.

Asteburu on!