Arratsaldeko 17 ak dira eta Beasaingo lokal txiki batera hurbiltzen gara. Bertan etorkizun gehien duen lasterketa baten  detaile guztiak zaintzen dira. Lasterkariek diote hori, ez guk, urtez urte Ehunmilak lasterketa egiten dutenak hain zuzen ere. Beraiei eta laguntzaileei emandako tratu preferentziala goraipatzen dute denek.

Lasterketa honen buruarekin hitzegin dugu, mendizale ameslari zoro bat, egun batean bere etxean UTMB kalibreko lasterketa bat antolatu nahi izan zuena. Eta noski, lortu zuena.

Ezagutu dezagun… Mikel Valdivielso ( Beasain 1977)

 

Zein da Mikel Valdivielso?

Betidanik mendiarekin lotuta egon den pertsona bat.Gaztetatik mendian aritu naiz eta mendi martxa dexentetan parte hartu izan dut. Garai haietan etzuen ia inorrek korrika egiten mendian eta noski lehiakerik etzen, Madrileko Maratoi Alpinoa eta besten bat izan ezik, eta guk oinez baino azkarxeo egiten genituen distantzi luzeak.

Lehenengo Zegama-Aizkorri korritu nuen, bigarrengoa lesio bat medio ezin izan nuen. Orduan hasi nintzen honetara engantxatzen, eta mendi martxak lehiakortasun puntu batekin ere hartzen genituen. Errudun sentitzen naiz gaur egun, baina  momentu hartan besterik etzegoen!

Gaur egun ordea, lasterketak astebururo, beraien artean ere eragozpenak sortuz, eta hori dena piskat erregulatu beharko litzatekela uste dut.

 

Mendi martxak eta distantzi luzeetan ohikoa izanik, nola sortu zen ultratrail bat sortzeko ideia?

Lehiaketetan parte hartzen hasi nintzen eta 2007 HH ko puntuak lortuz UTMB abiatu nintzen. Distantzi motzean enaiz batere ondo moldatzen, luzean hobeto eta lehenik 75 postua lortu nuen, ondoren 45….ikusi nuen 26 ordutatik jestea posible zela. Baina orduan belauneko lesio bat izan nuen eta ezin izan nuen maila berdinean lehiatu, beraz tristura horrekin berriro ere proba egitearena planteatu nuen eta nere lagun Arrastaka Mendi Taldearekin  2010 an izango zela lehen ekitaldia erabaki genuen.

 

valdi 3

 

Lehen edizioa antolatzea gogorra izan al zen?

Puf, oso gogorra. Diziplina handia behar zen horrelako gauza bat antolatzeko. Ibibide oso luzea, fleko asko lotu beharra, 28 herrirekin hitzegin beharra, dirua bilatu behar….eta beste mila gauza egin beharra. Hori gutxi ez, eta lasterketa oso kondizio gogorretan burutu zen, galdutakoren bat izan zen, hipotermiak jota besteren bat,…..lehen edizio honetan doktoretza eskuratu genuen

Bi urtez behin ospatzeko ideia ere bazegoen…

Ez genuen 2011 n beste ekitaldi bat izango zela ziurtatu nahi, gauzak baloratu egin behar ziren. Lasterkarien feedback a bikaina izan zen eta nahiz eta ekonomikoki piskat behatzak harrapatu bigarren edizio bat antolatzea erabaki genuen.

 

valdi 4

 

 

Aurten IV. edizioa.

Gaur egungo egoera zaila dela eta kosta zaigu baina azkenean antolatu ahal izan dugu. 300 dik gora Ehunmilak ek eta ia 400 G2H n. Urtez urte piskanaka gora joan da eta hori zen helburu nagusia. Ez dugu nahi UTMB izan nahi edota edozein enpresa etorri eta zer egin behar dugun esatea. Lasterkari oro ondo tratatu nahi dugu, lehenengotik hasi eta azkenekorarte eta  etxera sensazio bikainarekin itzuli daitezela. Gainera lasterkari bikainak parte hartu izan dute urtero eta hori ere poztekoa da. Lasterkariak nahi duten einean guk antolatzen jarraituko dugu.

Nola antolatzen da proba ?

Ni naiz «kabeza bisiblea» . Urteko 365 egunetan dago lana. Lanetik atera eta hau da nere hobbya. Beste bi persona ditut marroi guztiak jaten dutenak, papeleoa eta guzti hori, eta gero Arrastakako taldea astero geratzen gara. Lasterketa amaitzen den unetik, balizajea jaso, zenbatu, eta konpondu egiten dugu.

Zonakako arduradunak daude. Lehenengo urtean kosta zen gehienbat. Urtez urte hori kopiatu eta hobetzea da helburua.

Ezin gara ahaztu 1000 bolondres daudela ibilbidean eta guzti horiek gabe Ehumilak ezingo zela egin.

 

Lasterketa profesionalizatzea pentsatu al duzue ?

Ez. Lasterketarekin dirua irabazten hasten naizen egunean utzi egingo dut. Aurrekontua lortu eta Ehunmilak garantía hoberenetan antolatzea da helburua. Lasterkari eta laguntzaileak erakartzea gure lurralde honetara, hori da beste helburutako bat.

 

valdi 2

 

Zein  etorkizun ikusten diozu lasterketari?

Urtez urte gora doa piskanaka eta hori ona da, ondo goaz. Antolakuntzakoak oso ondo daude antolatuta eta jarraipena besterik ez dute behar . Hala ere, Komiteak uste dut refortzuren bat behar duela, gauzak delegatu ahal izateko, aurten piskat nekatuta sentitzen bait naiz.

Berrikuntzarik aurtengorako?

Azken euriteak direla eta ibilbideak aldaketa txikiak izan ditu. Tarjetak izan ditu berriro eskuragai lasterkariak etapaz etapa zer duen aurretik jakiteko eta eguraldia lagun badugu beste sorpresaren bat ere egongo da. Hurbiltzea eta ikustea da onena.

Eskerrikasko Mikel eta zorte on!!!