Arratsalde lainotsu batekin jasotzen gaitu Alkizako herriak. 17 gradutako tenperatura, gezurra dirudi Uztaileko lehen egunetan gaudenik. Lainoek, Ernioko paraje guztia oztopatzen digute. Elizako kanpaiek, arratsaldeko 15:30ak direla adierazten digutenean, azaltzen da gure gaurko protagonista. Bera Monica Grajera da (1975, Sant Esteve de Sesrovires, Barcelona), beti irrifarre haundi batez lagundua. Kasu egin ondoren, herriko ostatuak zain gaitu, elkarrizketa txiki baterako. Argazki kamera bat, boligrafo bat, paper bat eta ebaki bat eta  kafe huts bat , izango dira gure lagun. Zer kontatuko digu?

 

1.- Nola iristen da Monica Grajera Euskal Herrira?

Ba, bikote asko bezala mutil lagunarengatik (je,je,je). Gaur egungo nire bikotea den, Joseba Gurpeguirengatik  etorri nintzen, (ultratrailetako lasterkari bikaina, orain gutxi Bartzelonako Ultratrailean hirugarren postuan, 79 km.tako distantzian).

 

2.-Betidanik izan zara kirolaria?

Bai. Beti egin izan dut kirola. Diziplina asko tartekatu izan ditut, besteak beste areto-futbola eta eskubaloia.

 

3.- Zerk bultzatu zintuen kirol hau egitera?

Ni, mendi martxekin hasi nintzen. Bost urtetan martxak besterik ez nituen egin. Handik aurrera da, mendian lasterka hasi eta engantxatzen naizen garaia.

 

4.- Nolako izan zen hasera?

Lehenengo ultratraila, 2010ean izan zen El Soplaon. Hasteko 110 km. Eta gogoan dut ordu asko izan zirela. Oso astuna egin zitzaidan, bero itzela egin zuelako. ¡¡ Gorroto dut beroa !!.

 

MONICA GRAJERA - 650 x 400

 

5.- Zein izan zen irabazi zenuen lehen lasterketa?

2011ean izan zen, Canfranc-Canfranc. Egia esan ez nuen irabazterik espero, ezta gutxiagorik ere. Ez dut gogoan asko sufrituaren oroitzapenik eta memoriak ez badit asko fallatzen, lasterketa hartan Rakel Aperribay ere irten zen. Geroztik lasterketa asko egin ditut…eta gehiago egitea espero dut .

(Bere palmaresa :  2. postua G-2H 2010ean, 1 postua Canfranc-Canfranc (errekorra barne) eta Bartzelonako ultratrailean 2011an, 2.postuan G-2H eta 3. postuan Citadellesen 2012an eta 1 postuan Tozal de Guaran eta 3. postuan Bartzelonako Ultratrailean, Citadellesen eta EHME (Euskal Herriko Mendi Erronka) 2013an).

 

6.- Zer suposatu zuen zuretzat G-2H (Goierriko Bi Haundiak) bigarren egiteak?

Izugarrizko poza izan zen. Ez dut sekula ahaztuko.

 

7.-Zein egutegi duzu, 2013ko bigarren seihilabeterako?

Ba egia esan, ez dut ezer pentsatu. Gogoaren arabera. G-2H berriz egiteko asmoa nuen, baina anaia ezkontzen zait eta ez dakit zer lasterkatuko dudan.

 

OFF

 

1.- Haragia ala arraina?   Haragia.

2.- Azkeneko parranda?   Denbora asko da egiten ez dudala.

3.- Afizio bat?   Irakurtzea.

4.- Musika talde bat?   Bereziki iñor ez.

5.- Edari bat?   Sagardoa eta garagardoa.

6.- Azkeneko kapritxoa?   Aspaldi ez dut kapritxorik izan.

 

ON

 

1.- Kirol arropa marka bat?   Asko ditut gustoko.

2.- Oinetako marka bat?   Saucony.

3.- Lasterkari bat?   (Galdera bukatzeko denborarik gabe) Kilian Jornet eta Nuria Picas.

4.- Lasterketa bat?   G-2H (Goierriko Bi Haundiak).

5.- Autosufizientzia, bai ala ez?   Bai.

6.- Pendiente duzun lasterketa bat?   Zegama-Aizkorri.

 

Milesker Monica, plazer bat izan da.