Eguraldi bikaina atera da gaurkoan. 25 gradu itzalean eta noski, Oihana hondartzan dago. Ni puntual iristen naiz Mutrikuko Txalaparta tabernara. Oihana berehala iristen da. Irrifartsu, beti bezala.

Aspaldi ezagutzen dut Oihana. Esan nion agian, nere gaurko galderak ez zirela normalean izaten zituenak izango (azkenean ez zen horrenbesterako izan). Baina Oihana gehiago ezagutu nahi nuen eta denekin bere xehetasun batzuk tartekatzeko modu ona izan zitekela pentsatu nuen. Gehienok dakigu zein den Oihana eta nondik datorren, ez zaigu hori asko interesatzen.

 

– Oihana: Zer galdetu behar didazu, ea zoriontsu nagoen gizonarekin?

– Eus: Ez, ez lasai, ez da hainbesterako. Baina zoriontsua zara, ez?

– Oihana: ( barrez) Bai, bai, bai…

Ezagutu dezagun hobeto Oihana Kortazar.

 

Bigarren urtea  Salomonen Oihana. Konpentsatzen al dizu?

Bai, Salomonek bidaiatzeko aukera eskeintzet dit eta toki berriak ezagutzea. Beraz, momentuz gustora nago Salomonen eta konpensatzen dit.

Baina ekonomikoki…

Talde internazionalean nago eta material dexente eskeintzen dit. Horretaz aparte bonus batzuk ere baditut. Haiek lista bat ematen didate eta emaitzen arabera bonus horiek kobratuko ditut.

Zenbatetaz hitzegiten ari gara?

2000 euro gehienez urteko. 2012an helburuak bete nituen eta gehiengo hori lortu nuen.

Beraz esan daiteke inolaz ere ezin zarela honetaz bizi.

Ez. Egia da, sariak  direla eta, bonus hauek direla eta Kirolgik emandako beste 2000 euro direla ba “plus” bat lortzen dela, baina inolaz honetaz bizitzeko adina. Orain arte lortutako emaitzei esker “deportista de elite” naiz 2017 rarte eta beka batzuk baditut edo masterren bat edo kurtsilloren bat egin ahal izateko. Bestalde, Basque Teamek ez du kirol hau bere zerrendan sartzen beraz ez dut ezer jasotzen haiengandik.

 

 Salomonek egutegia behartzen al dizu? 

Ez. Egia da denboraldi hasieran geratu egiten garela eta nik egitea gustatuko litzaidaken zenbait lasterketa planteatzen dizkiet eta haiek beste batzuk. Konpromezu batzuk bete behar ditu taldeak baina behartua ez naiz sentitzen. Egin beharreko gauzak direla uste dut.

 Baina Kosta Trail lasterketara joan zinen, Mutrikun Arnoko lasterketa edukita. Hori ere ez?

Ezta ere. Zegama-Aizkorri eta gero Kosta Trail lasterketara joatea planteatu zidaten. Printzipioz ez zegoen nere egutegian baina, zergatik ez? Nahi dut, esan nion nere buruari. Pauk, Salomonekoak, planteatu zidan eta azkenean joan egin nintzen. Arno etxe ondoan daukat eta adibidez atzo bertan egin nuen buelta osoa.

 

oihana 4

 Aizkorrin zera konturatu nintzen, Salomon ekipo guztiz profesionala dala, korrikalariak eraman zituen, managerrak, masajistak.Uste al duzu noizbait kirol hau profesionalizatu dela?

Ez dakit. Zegama-Aizkorri munduko lasterketarik garrantzitsuenekoa da eta horregatik eramaten du Salomonek despliege guzti hori. Baina badira beste talde batzuk ere, lastekari bikainak eramaten dituztenak, Innovate adibidez, baina profesionalizatzen bada, ongietorria izango da dirua.

Lagunak bukatu dira orduan, eta helmugan eskutik helduta sartzearena ere bai,ez?

Ez dut uste. Baina hori esan bezala lasterketa garrantzitsuenetan bakarrik ikusten dut. Egun hori iristen denean ikusiko dugu zer gertatzen den.

 Aizkorriz ari garela. Presioa zela eta utzi zenuen?

Ez. Ez nuen eguna eduki eta listo. Badira horrelako lasterketak, eta Aizkorri horietako bat izan zen.

Baina nahiz eta 5. postuan joan denboratan zihoazen, ez?

Bai. Aizkorrira, egin nahi nuen denboran iritsi nintzen gutxigorabehera. Baina sentsazioak txarrak ziren. Burua altxatzean mareo txiki batzuk ematen zizkidan eta ez nintzen batere eroso sentitzen.

Behintzat oinez jarraitzea etzen zure burutik pasa?

Ez. Paliza ederra hartu nuen. Ez zidan inolaz konpensatzen jarraitzea. Galtzeko gehiago nuen irabazteko baino. Hurrengo egunean maratoi osoa egin izan banu bezala neukan gorputza, eta hori ez zen batere normala. Ez nindoan ondo eta ez zidan konpentsatzen jarraitzea. Sierre Zinalen adibidez, 7. nindoan kilometro gutxiren faltan eta azkenean irabazi egin nuen, baina ez zen hori kasua. 5. nindoan bai, baina ez nindoan ondo eta listo. Nahiz eta azkenean guztiak eragiten duen.

Hobeto zaude?

Bai, ez guztiz, baina piskanaka hobeto. Hurrengo erronkarako, Chamonixerako (ekainak 28-30), Munduko Kopa, uste dut hobeto egongo naizela .

Munduko Kopa lehiatuko duzu? Besterik?

Bai. Egia da Zegama-Aizkorri eta gero piskat atzera geratu naizela, baina hurrengo lasterketak irabaziz gero, irabazteko aukerak baditut. Uztailean 4 TRAILS lasterketa egingo dut Alemanian eta irailean Silvia Serafinirekin Transalpine Run egingo dut.

Asko zaintzen zara, ezta?

Je,je (mahaira begiratuz). Egia esan denbora asko da horietako helatu bat jaten ez dudala ! Baina batzutan kapritxo txiki batzuk ematen dizkiot nere buruari.

Igandean ez badut lehiatzen, ez dut pastarik jaten astean zehar.

Pastarik ez?

Ez. Igandean lehiatzen ez badut behintzat, ez. Gauero berdura izaten da nere etxean, potajea ere bai. Igandean lasterketa badut, orduan bai, egun batzuk lehenago pasta jaten dut.

Eta haragia eta arraia plantxan egiten ditut. Zaintzen naiz bai, baina ez dut dietistarik eta horrelakorik. Ez dut eguneroko batean jarrita zer jan behar dudan egun bakoitzeko. Etxean dagoena jaten dut, ez naiz bakarrik bizi, ume bat dut, eta haiek jaten dutena jaten dut, agian garbiago, saltsarik eta irinik gabe.

Baskularen pendiente egoten zara orduan…

Ez! Astelehenetan bakarrik pisatzen naiz, Jokin Lizeaga nere entrenatzaileak, behartzen nauelako. Astelehenetan nere pisua eta pultsazioak geldian bidali behar dizkiot, baina ez naiz gehiago pisatzen.

 

oihan 6

Atseden txiki bat hartuz Atharratze herritarra dator, hau ere lasterkari bikaina. Berarekin geratu naiz, beranduago Arnora bisitaldia egiteko.

Elkarrekin aritzen al zarete korrika?

Egia esan, ez. Bakoitzak bere ordutegiak ditu, bere entrenamenduak eta nahiz eta herri txiki bat izan ez dugu kointziditzen. Asteburuko tiraldi luzeak ere ez ditugu elkarrekin egiten. Ezagutzen gara, mendian gurutzatzen gara, baina bakoitzak bere kasa entrenatzen du, gehienetan bakarrik.

2012ko Behobia-Donostia irabazi zenuen 1.14 denborarekin. Maratoia noizko?

Ez, oraindik ez. Ez zait errepidean korri egitea gustatzen. Astean egun bat egiten dut eta hankak normalean baino gehiao kargatzen zaizkit. Hala ere entrenamendurako oso garrantzitsua dela uste dut. Txispa ematen dizu, lasterketa erritmo ona…hobetzeko ezinbestekoa da. Baina ez, ahaztu nirekin 2013 edo 2014 ko maratoietan, jeje.

Zer espero duzu etorkizunaz Oihana…

Momentuz orain bezala jarraitu nahi dut. Egoera honetan bai, agian beste ume bat ekartzea erabakitzen badugu beste era batera hartu beharko nuke, baina oraingoz gustura nago.

Lehiatzen ez ditudan asteburuak asko eskertzen ditut, momentu horiek aprobetxatzen ditut. Egia da atzetik jendea datorrela baina nik aguantatzen dudan einean, berdin jarraitu dut.

 

Euskal Selekziora itzuliko zinen?

Noski !! Orain beste etapa batean nago baina bertan egon nintzen urteetan asko ikasi nuen, bikain tratatu zidaten , bidaiak oso atseginak ziren, eta noizbait edozein arrazoiengatik beste era batera hartu eta replanteatzen badut, gustora bueltatuko nintzateke bai. Gainera oso ondo funtzionatzen ari da orain, irekiago dago, jendea gehiago motibatzen da eta hori emaitzetan nabari da.

Zure harremana Salomonekoekin ona dela pentsatu nahi dut…

Bai, noski. Baina toki guztietan bezala, feeling gehiago duzu batzuekin besteekin baino. Adibidez,  Silvia Serafinirekin oso ondo moldatzen naiz eta Transalpine Run egingo dugu elkarrekin.

Kilian?

Kilian, Kilian da. Inakzesiblea da. Baina tira, koinziditzen dugun lasterketan beti oso jator egoten da. Oso humilla da.

Esaidazu lasterkari bat.

Nuria Picas. Oso ondo moldatzen naiz berarekin. Idatzi egiten gara, bromeatu…

Noiz atera zinen azkenekoz?

Buff….ez naiz akordatu ere egiten !! Uste dut nire koñataren ezkontzan izango zela. Baina ez dut edaten, oso zintzoa naiz, jeje.

Bizitzeko toki bat.

Elgeta

Irakurri duzun azken liburua?

“La caída de los gigantes”, Ken Folletena. Bidaiak eta kanpoko egonaldiak aprobetxatzen ditut irakurtzeko.

 

Eskerrikasko Oihana. Plazer bat izan da.