Joan den igandean, urtarrilak 8, Jaizkibelgo lehen txakurkrosa lehiatu da. Guztira 84 korrikalari izan ziren helmugara iritsi zirenak, ibilbide guztia egin eta gero. Korrikalariek 6,5kmko zirkuitu lokaztu eta irristalari bateri aurre egin behar izan zioten.

Gizonezkoetan garailea Pedro Etxeberria zumaiarra izan zen Zurarekin eta emakumeetan Leire Fernandez ,14 urteko Errenteriako neskatoak, beste emakume guztiak gainditu zituen bere lehen txakurkros lehiaketan Txampirekin.

EUSKANIKROSS taldetik ere podiumera igo ziren: Leire Fdez Abete / Txanpi, – 1. Junior neskak; Elena Díez / Bubus, – 1. beterana neskak-50; Juanmari Lujambio / Txopo – 1. beterano gizonak-50; Fernando Cobos / Lur – 3. beterano gizonak – 50; Iñigo Etxaniz / Nora – 3. beterano gizonak – 40; Anabel Salinas / Sei – 1 popularra neskak; eta Mikel Fdez Gamiz / Txopo – 3. popularra mutilak

Errenteriako TXAKURKROSA-OARSOALDEAN taldeko kideak ere emaitza onak lortu zituzten. Jon Perez garaile izan zen junior mailan eta Patxi Azpiazu 2º izan zen 50ko beteranoetan. Emaitza hauek kontuan izanik gure taldeko bi korrikalariak Gipuzkoako Ligako lehen postuan daude beraiei dagozkien kategoriatan. Taldeko beste bi korrikalari sartu ziren lehen hamar sailkatuetan: Iban Angulo 6º eta Joel Lamas 8º.

Igandeko partaidetzak adierazten du txakurkrosaren gorakada, eta horren adierazle da aurten gipuzkoan 6 lasterketa antolatu direla,(Donostia,Jaizkibel,Zumaia,Tolosa,Errenteria eta Oiartzun),guztiak Gipuzkoako ligarako puntuagarriak dira eta Errenteriakoan hortaz gain Gipuzkoako Txapelketa Federatua eta Espainiako Kopa Federatua lehiatuko dira.

Euskanikross taldetik, ezin dira pozago egon antolatutako lasterketaren emaitzarekin eta laguntzaile guztiei eskerrak ematen die, lasterketa hau egitea posible egin dutelako. Taldeko helburu nagusia kanikross kirola Euskal Herrian zabaltzea da eta lasterketa honen ostean helburu horretan pausu handi bat eman dute.

SAILKAPENAK JAIZKIBEL KANIKROSS 2012

INFO GEHIAGO: http://www.euskanikross.net/