Tor de Geants (330 km. eta 24000 m. D+) lasterketa gogorra ospatu den aste honetan, zer hobeto, berau lasterkatu duen korrikalari bat ezagutzea baino. Gogoan dut, lehen aldian ikusi nuenean (Oiartzungo Intersport Extreme dendan, Salomon etxeko oinetakoen probaketa batean) pentsatu nuena:

     Eta zein demonio da tipo hau? Aurkeztu eta hitz pare bat egin ondoren, segituan konturatu nintzen trail munduko beste “ero” bat zela. Korrikalari txiki bezain pertsona ona den honek, ez du aukerarik galtzen bidaiatzen duen leku oro…korrika edo oinez ezagutzekoa.

     Zer kontatuko ote digu Samuel Arroyok (Bilbo, 1968)? Honats hemen, erantzun batzu.

 

Nor da Samuel Arroyo?

Ultratrail munduko zale amorratu bat, gustoko duen afizioa, gustoko jendearekin tartekatzen duena.

 

Noiz hasi zen ultrekiko zure afizioa?

2001ean mendi martxak egiten hasi nintzen, geroz eta luzeagoak. 2006an lehen ultra korritu nuen harte, UTMBko CCC lasterketa.

 

Betidanik izan al zara kirolaria?

Bai, txikitan futbola, atletismoan martxa eta eskubaloia tartekatzen nituen. Gero kirol honi lotua egon nintzen denbora luze batez.

 

Zenbat egun eta km. ibiltzen zara astean zehar?

Astean sei egunez. Gutxi gorabehera 100 km. egiten ditut. Ez dut korri bakarrik egiten, gimnasioan ere lan pixkat egiten saiatzen naiz, neguan batez ere.

 

Elikadurarekin zaintzen al zara?

Bai, garai batzutan nutrizionista batekin ere ibili izan gara.

 

Nola uztartzen dituzu zure bikotekidearekin (Lidia Gomez ultrafondista) entrenaldiak?

Niretzat premiazkoa da berarekin entrenatu eta konpetitzea. Nahiz eta gure erritmoak ezberdinak diren, saiatzen gara gehienetan batera ateratzen.

 BES-T

Badakigu sare sozialen jarraitzailea zarela. Zein garantzi ematen diezu ultren munduan?

Traila jende guztiari ireki dion atea izan da. Zure gustu berdinak dituen jendearekin tartekatzeko askoz errezagoa egiten da. Garai batean ezinezkoa izango zen.

 

Zein izango da urte bukaerarte zure egutegia?

Lidiarekin, Ultra Lagos de Covadonga lasterkatuko dut entrenamendu gisara, lau aste beranduago Diagonal des Fous korritzeko. Hau izango da aurtengo azken lasterketa.

 

LOGO_EUSKALTRAIL

ON

 

1.- Distantzia gustukoena?   166 km.

 

2.- Lasterketa gustukoena?   Ehun Milak (Beasain).

 

3.- Trail munduko lagunik onena?   Jende asko esan nezake, baina arrazoi ezberdinengatik Javi Basaldua.

 

4.- Entrenatzeko leku bat?   Ganekogortan barrena. Etxetik gertu dudalako.

 

5.- Monumento bat …Bere denbora urriagatik, ahal den neurrian leku guztietatik entrenatzeko eta konpetitzeko denbora ateratzen duenari. Kirol hau topera gozatuaz.

 

6.- Oinetako marka bat?   Oraintxe bertan Tecnica. Hala ere aldatzen joaten naiz..

 

7.- Autosufizientzia, bai ala ez?   Ez.

 

8.- Inoiz egindako lasterketarik gogorrena?   Tor des Geants.

 

9.- Gustora egingo zenukeen lasterketa bat?    Leadville-eko (EEBB) ehun milak.

 

10.- (Hitz batean) EHUNMILAK   Bihotza.

 

samuel ehunmilak

 

OFF

 

1.- Janari gustukoena?   Patata tortilla..

 

2.- Edari bat?   Kalimotxoa. Orain gutxiago, baina noizean behin….

 

3.- Oporretarako, mendia ala hondartza?   Mendia.

 

4.- Musika talde bat?   Oskorri.

 

5.- Bizitzeko leku bat?   Kanariar irlak.

 

6.- Bixitatzeko leku bat?   Andorra.

 

7.- Amets bat?   Lagun batek esan zidan bezela, V3 edo kategoría handiagoan lasterka segitzea.

 

8.- Galtzeko leku bat?   Gomeran.

 

9.- Gustora ezagutuko zenuke…Gaur egun, ezagutu nahi ditudan guztiak ezagutzen ditut !!

 

10.- 2014ko Euskaltrail egunean ikusiko al zaitugu?   Noski baietz. Aurten ezinezkoa egin zait, baina 2014ean hantxe izango naiz.

 

Agur bat eta milesker Samuel !!

 

                                                                                             Unai Ugartemendía.