Aurtengo denboraldiko aurkikundeetariko bat izan da. Nahiz eta 2012an, garaipen haundiren bat lortu, 2013a izan da jauzi haundi bat egin duen urtea. Bere garaipenak errepasatuz, ikus dezakegu besteak beste, G2H, Apuko eta Desafio Cantabria irabazi dituela, Citadellesen, Apuko Extrem, Leitzan eta Montcalm-en, bigarren izan dela, eta urtea, UTMBan 5. eginda amaitu duela. Euskal Selekzioarekin ere debutatzeko aukera izan du. Zer kontatuko ote digu…Silvia Triguerosek (Barakaldo, Bizkaia, 1976)?

1- Nor da Silvia Trigueros?

 Silvia, gipuzkoan lan egin eta arabako talde batekin korrika ibiltzen den bizkaitar bat da. Denbora ahal duen tokitik ateratzen duena, familia eta mendiarekiko zaletasuna tartekatzeko.

 

 2- Nola hasi zinen kirol munduan?

 Igeriketa pixka bat egin dut, baina txikitatik gurasoekin mendira joaten nintzen, gero lagunekin…

 

3- Mendi lasterketak bakarrik egin dituzu, ala errepidean ere ibiltzen zara?

 Lasterketaren bat egin izan dut, uste det 7 direla, urte ezberdinetan.

 

4- Mendi lasterketatan aritzeko gogoa nola sortzen zaizu?

 Kasualitatez izan zen. Nik korrika, forman mantentzeko egiten nuen, gero mendian ibiltzeko. Nire koñatu Javi-k, Aiako Harriak lasterketara zihoala komentatu zidan, eta ni, bera laguntzera animatu nintzen. Idatzita ez dagoena sufrita nuen arren, oso ondo pasatu nuen eta handik aurrera gelditu gabe nabil.

 

 

silvia argazkia

» Selekzioko giro onak eta maila altuak, harritu ninduen gehien «

 

 

 

 

 

5- Luzera ezberdinetan ikusten zaitugu korrika. Non ibiltzen zara gustukoen?

 Distantzia luzeetan, dudarik gabe.

 

6- Egin berri duzun denboraldi puska eta gero, zein garaipenekin geratzen zara?

 Zaila da bat aukeratzen, baina asko baloratzen dut Montcalm-eko maratoiko bigarren postua.

 

 

silvia g2h

 

» G2H-ko lehen txapela ez dut inoiz ahaztuko «

 

 

 

 

 

 

 

 

7- Badakigu familia atzetik izaten duzula lasterketatan. Zein garrantzi ematen diozu, hauek gertu izateari?

 Saiatzen naiz, lasterketak aitzaki perfektua izan daitezen leku berriak ezagutzeko, eta etxeko txikienek afizioa har dezaten, nahiz eta batzutan ez den asko deskantsatzen.

 

8- Zer moduz Euskal Selekzioko esperientzia?

 Oso ona, bertan dagoen giroak asko harritu zidan, baita mutiletan eta neskatan dagoen mailak ere. Egia esan, oso gutxi aportatu nuen.

 

9- Iruditzen zaizu sabaia ikutu duzula ala marjenarekin ikusten zara?

 Uf, uste dut marjen pixka bat badudala oraindik, bi urte besterik ez daramatzat eta korrika !!

 

Silvia Tri

» Jende askok esan dit ez naizela jabetu oraindik UTMB n lortutakoaz «

 

 

 

 

 

10- Zer suposatu zuen zuretzat G2H (Goierriko Bi Haundiak) irabazteak?

 2012ko G2H oso lasterketa berezia izan zen niretzat. 30.km.tik, aurrena joan bait nintzen, eta nahasketa bat sentitzen nuen emozioa eta moderazioaren artean, lasterketa hauetan beti zerbait pasa bait daiteke amaiera arte. Iñoiz ez dut nire lehen Txapela ahaztuko.

 

11- Nola joan zen UTMBa? Espero al zenuen hain ondo ibiltzerik?

 Nire helburuak bi ziren: lehenengoa, amaitzea, inoiz ez bait nuen distantzia hori probatu. Eta bigarrena, 30 ordutatik jeistea. Biak bete nituen, eta gainera eguraldia lagun izan genuen. Denetarako denbora izan nuen, gozatzekoa, sufritzekoa, paisaia ikustekoa, lagunen bat egitekoa…Izugarrizko esperientzia. Lagun batzuk esaten didate, ez dudala baloratzen egindakoa, agian arrazoi dute, ez dakit…

 

12- Zein izango dira 2014rako helburu nagusienak?

 Oraindik ez dut ezer argi, baina 100 milatako lasterketa pare bat egin nahi ditut.

 

 

ON

1- Lasterketa bat? Bikoteka edota taldeka egiten diren lasterketak ditut gogoko, lagunekin korrika aritzea gustatzen zait.

2- Zapatilla bat? Salomon XT-SLAB.

3- Trail munduko lagunik onena? Asko egin ditut, zaila bat aukeratzea.

4- Korrikarako arropa marka bat? Bat ezingo nuke esan. Hori bai, kalitatekoa izan dadila.

5- Distantzia gustukoena? Luzea. Geroz eta luzeago eta gogorragoa, hobe.

6- Pendiente duzun lasterketa bat? Euskal Raid, baina 2014an ez da posible izango.

7- Entrenaldi gustukoena? Gauez, eta konpainia onean.

8- Lasterkari bat? Jon Asis, bere filosofiarekin fidela dena, lasterketataz asko gozatzen du.

9- Entrenatzeko leku bat? Mendia edo basoa duen edozein leku.

10- Euskal Selekzioa… Taldea.

11- Euskaltrail egunean ikusiko zaitugu? Zaila. Neguko denboraldia da, eta jelarik bada, bikoteari tokatzen zaio.

 

 

OFF

1- Galtzak ala gona? Galtzak.

2- Edari bat? Zerbeza hotz bat.

3- Afari perfektua? Umeak oheratu ostean, soinurik gabe.

4- Abesti bat? Mikel Laboaren, Txoria txori.

5- Filme bat? “El último mohicano”.

6- Denborapasa bat? Puzleak egitea gogoko dut, nahiz eta alde batera utzita dudan.

7- Oporraldi bat… Edozein leku menditsuan, jende askorik gabe.

8- Monumentu bat… Egunetik egunera gainditzen den jendea, eskuohiala boatzen ez duen hori.

9- Negar egin zenuen azken aldia? Oso negartia naiz, errez emozionatzen den horietakoa.

10- Nori esango zenizkioke lau gauza? Tranpak egiten dituenari, eta egiten uzten dietenei.

 

Milesker Silvia !! Zorte on !!

 

 

 

Unai Ugartemendia