Talaia-Hondarribia lasterketak asteartean irekitzen ditu izen emateak, goizeko 10 tan.

http://www.kirolprobak.comatalean egin ahalko da izen ematea.
Aurreko bi urteetako arrakasta ikusirik azkar eta bizi ibili beharko da antolatzaileek jarri dituzten 500 dorsaletako bat eskuratzeko.

Apirilak 28 igandean izango da lasterketa.
31 kilometrotako ibilbidea eta 1300+ desnibela duena. Oso azkarra eta ez da teknikoa.
Donostiatik hasi eta Hondarribian bukatzen da, talaia bidea jarraitzen du eta besteak beste Guadalupetik pasatzen da, eta itsaserreka pasatzeko barku bat ere hartu behar izaten da Pasaia inguruan.
Barkuak prest daude, eta zu???
Animatu.